'Egikaritza sortzaile bat'. MARISA GONZALEZ.
2025/10/29 - 2026/01/18
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakOrdutegia: martitzenetik domekara: 11:00etatik 20:00etara. Sartzea doban.
Eguaztena, urriak 29, 18:00etan:
Barriketan: Marisa González artistea eta Violeta Janeiro komisarioagaz, 19:00reta, Erakusketearen edegiera publikoa, lekuak bete arte.
'Trucada e imperfecta'. RUT OLABARRI.
2025/10/29 - 2026/02/15
Bilboko Rekalde Aretoan. |ErakusketakRut Olabarri (Bilbao, 1962) artistearen Trucada e imperfecta erakusketea, pinturea, ehungintzea, eskulturea, ikus-entzunezko lanak eta instalazinoak biltzen dituana.
Informazino gehiago hemen.
'Eraldaketa baten kronika 1900/1957'
2025/10/31 - 2026/04/06
Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz de Haro, 3). |Erakusketak
'Txillarreko Sukaldaria'
2025/11/12 - 2026/02/19
Berrizeko Kultur Etxean. |AurkezpenakAsier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek idatzitako liburuaren aurkezpena.
Ganerako aurkezpenetako hitzorduak erantsitako argazkian ikusi.
'Yo soy la Inteligencia Artificial'.
2025/11/21 - 2026/04/25
Next Museum Bilbaon (Blas de Otero kalea, 54 - Deustu - Bilbo). |ErakusketakSebastiano Vitale komisario dauen erakusketea Bilbora helduko da Salt Lake Cityn (AEB) eta Londresen (Britainia Handia) ikusgai egon ondoren. Haren bidez, Bilboko museoak etapa barri bati ekingo deutso eta zientzia, teknologia eta artea bikain buztartzeari esker, murgitze-erakusketak eskainiko dira barritzaileak, sortzaileak eta dibulgatzaileak, gaurkotasun handiko arazo eta gaiei buruz gogoeta eginarazoko dabenak, espazioko arduradunen esanetan.
Bisitariak
- Beherapen bereziak familientzat (3 kide baino gehiago) eta taldeentzat (10 lagun baino gehiago).
- Sarrera doban 5 urteko edo hortik beherako umeentzat eta dibersidade funtzionala daben personakaz doazenentzat.
- Irisgarria mugikortasun urriko personentzat.
- Hitzarmen bereziak ikastegi eta enpresakaz. Eskatu informazinoa hemen: reservas@nextmuseum.net.
Ordutegia
- Astelehen eta martitzenetan: zarratuta.
- Eguaztenetik zapatura: 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (20:30ean).
- Domekatan: 11:00etatik 18:00etara. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (19:00retan).
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
'Argizaiola Trofeoa 1980-2025'.
2025/12/05 - 2026/01/09
Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Ricardo Abaunza erakusgelan. |ErakusketakLehiaketen Lehiaketako obra irabazleak. Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federazinoak (EHATE), lurralde osoko 25 argazki-alkarte batzen dituanak, Argizaiola Trofeoa 1980-2025 erakusketa proiektua aurkeztu dau, euskal argazkilarien ibilbidea, sormena eta talentua omentzen dituan atzera begirako erakusketea hain zuzen be.
Argizaiola Trofeoa Euskadin dagoan argazki-lehiaketen lehiaketa bakarra da eta segurutik bakarra Europan. Bertan, alkarte federatuek atondutako lehiaketetan saritutako lanek parte hartzen dabe eta, ondorioz, Argizaiola Euskal Herriko argazki-sari gorena da.
'Primeros años 1990-1992. New York'. Txomin Badiola, Peio Irazu eta Darío Urzay.
2025/12/11 - 2026/01/31
Bilboko Michel Mejuto Galerian (Juan de Ajuriaguerra, 18). |ErakusketakErretratua: Casa encantada, Txomin Badiola.
'Bizkaiaren espiritua. Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)'.
2025/12/15 - 2026/05/10
Bilboko Eleiz Museoan. |ErakusketakBizkaiko Eleiz Museoaren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren arteko lankidetzeak bidaia bat proponiduten dau lurraldearen espiritualtasunean zehar, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara.
Zazpi ataletan banatuta, erlijinoak bizitza publiko eta pribatua marketan eban gizarte bateko erretratu adierazgarria eskaintzen dau ibilbideak. Holan, artean islatutako hainbat alderdi nabarmentzen ditu, besteak beste, espazio sagratuaren erabilera soziala jaietan eta jarduera komertzialetan edo/eta arkitektura erlijiosoaren eragin bisuala paisajean: Eraldaketan sinistu, Sagradua modernizau, Aisia eta debozinoa, Merkataritza-arimea, Paisaje mistikoak, Ikonografia femenino barriak eta Espazio sagratuak atalek artikuletan ditue batutako 62 lanak.
'Outsiderra ala insiderra?', Bilbao FormArteko artistak.
2025/12/18 - 2026/01/16
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6). |ErakusketakErakusketa kolektiboa, dibersidade funtzional psikiko edo intelektualen bat daben personek osotutako kolektibo horrek formatu eta material desbardinakaz egindako piezak batu ditue. Bilbao FormArteko arduradunek zehaztu dabenez, persona horreekaz egiten dan lana modu automatikoan Outsider Artea (arte marjinala) etiketapean sailkatzen da, eta termino horrek etenbako gatazkea sortzen deutso arte espazioari.
Erakusketea zabalik egongo da goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.



EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen XII. Erakusketea.
2025/12/18 - 2026/01/15
Bilbon, Bizkaia Aretoan. |Erakusketak2024-2025 ikasturtean, zentro honetan erakusten diran hiru graduetan (Artea, Sorkuntzea eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Konserbazino eta Zaharbarritzea) ikasketak amaitu dituen ikasleen 35 Gradu Amaierako Lan (GrAL) inguru ikusgai egongo dira.
Ordutegia: Lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara. Sartzea doban.
'IX. Zinema eta Zientzia'
2026/01/07 - 2026/03/27
Euskal Herriko hainbat tokitan. |Ikus-entzunezkoakBilboko proiekzinoen egitaraua hemen.
'Estelak' eskultura erakusketea
2026/01/08 - 2026/02/27
Elorrioko Iturri Kultur Etxean. |Erakusketak
'Lovesong'.
2026/01/09 - 2026/01/11
Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |AntzerkiaESTREINALDIA.
- Egilea: Abi Morgan.
- Egokitzapena eta zuzendaritzea: Sandra Maturana.
- Antzezleak: Kepa Alesso, Itziar Lazkano, Felipe Loza eta Itxaso Sanchez.
- Jantziak eta eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
- Eszenografiaren egilea: ATX TEATRO eta Betitxe Saitua.
- Argiztapen diseinua: Fernando Alcauzar eta Quique Gago.
- Zuzendariaren laguntzailea: Sandra Ortueta.
- Ikus-entzunezkoen diseinua: Iñigo Cobo.
- Argazkiak: Hodei Torres.
Arriaga Antzokiaren kolaborazinoagaz.
Sinopsia
Zelan pasau da horren azkar denporea?
Maitasunaz eta denporearen joanaz berba egiten dauen istorio hunkigarria. Maggie eta Billyren istorio kontetan dau, gaztaroko pasinotik hasita, berrogei urte alkarregaz pasau ondoreneko isiltasuneraino. Maggie eta Billy aste erabagigarri baterako prestetan dabizen bitartean, joanaren eta orainaren arteko etenbako buztarketea emoten da.
Abi Morganen testua, Sandra Maturanak egokitua eta zuzendua, Kepa Alesso, Felipe Loza, Itziar Lazkano eta Itxaso Sanchez protagonista dituala.
Erosi sarrerak hemen.
Hasibarrientzako Bertso Ikastaroa
2026/01/14 - 2026/03/04
Algortako Aldai Patronatuan. |Bertsolaritzea- Ordutegia: eguaztenetan (18:30 - 19:30).
- Taldeak:
- 16 - 35 urte.
- 35 urte baino gehiago.
- Prezioa: 35 euro.
- Izen-emotea: 605704385
'Zirrikituak uretan'. AITOR RENTERIA
2026/01/16 - 2026/02/27
Bilboko Desio Artspacen. |ErakusketakDesio Artspacek Zirrikituak uretan aurkezten dau, Aitor Renteriaren bakarkako erakusketea, urtarrilaren 16tik zezeilaren 27ra Bilboko Maiatzaren Biko galerian ikusgai egongo dana. Inaugurazinoa urtarrilaren 16an izango da, 19:00etan, artistearen presentziagaz.
Aitor Renteriak, bere lan-ildo barrienetik, ura aztertzen dau atari eta eraldaketa espazio bezela. Muga horretan, argiak, gardentasunak eta materiak arrakalak sortzen ditue, eta, horreen bidez, denporea eta memoria iragazten dira.
Pinturearen, degradaduen eta metakrilatoaren bidez, ikusten danaren gainazalaren azpian taupaka dagoan horretan begiradea geratzera gonbidetan gaitu erakusketeak.
'Ai, gure juaneteak!'. TARTEAN TEATROA.
2026/01/16 - 2026/01/18
Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |AntzerkiaErosi sarrerak hemen.
Natura Elektronikoa zikloa
2026/01/17 - 2026/02/28
Donostiako Kutxa Fundazinoa Kluban (Tabakalera). |MusikeaSarrerak hemen.
