Urtarrilak 3
XLIII. Gabonart
2025/12/12 - 2026/01/05
Bilboko Arenalean. |Azokak11:00etatik - 14:30etara.
17:00etatik - 20:30etara.
Egunak - 24, eta 31
11:00etatik - 14:30etara.
Umeen Gabonetako Parkea - Parque Infantil de Navidad.
2025/12/13 - 2026/01/05
BEC, 1, 3 eta 5 pabiloietan. |JaialdiakInformazino gehiago hemen.
Herri Denda. Bilboko Herri Mobimentuen Azokea.
2025/12/15 - 2026/01/03
Bilboko Zirika Herri Gunean (Erronda, 12). |AzokakInformazino gehiago hemen.
'Bizkaiaren espiritua. Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)'.
2025/12/15 - 2026/05/10
Bilboko Eleiz Museoan. |ErakusketakBizkaiko Eleiz Museoaren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren arteko lankidetzeak bidaia bat proponiduten dau lurraldearen espiritualtasunean zehar, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara.
Zazpi ataletan banatuta, erlijinoak bizitza publiko eta pribatua marketan eban gizarte bateko erretratu adierazgarria eskaintzen dau ibilbideak. Holan, artean islatutako hainbat alderdi nabarmentzen ditu, besteak beste, espazio sagratuaren erabilera soziala jaietan eta jarduera komertzialetan edo/eta arkitektura erlijiosoaren eragin bisuala paisajean: Eraldaketan sinistu, Sagradua modernizau, Aisia eta debozinoa, Merkataritza-arimea, Paisaje mistikoak, Ikonografia femenino barriak eta Espazio sagratuak atalek artikuletan ditue batutako 62 lanak.
'Outsiderra ala insiderra?', Bilbao FormArteko artistak.
2025/12/18 - 2026/01/16
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6). |ErakusketakErakusketa kolektiboa, dibersidade funtzional psikiko edo intelektualen bat daben personek osotutako kolektibo horrek formatu eta material desbardinakaz egindako piezak batu ditue. Bilbao FormArteko arduradunek zehaztu dabenez, persona horreekaz egiten dan lana modu automatikoan Outsider Artea (arte marjinala) etiketapean sailkatzen da, eta termino horrek etenbako gatazkea sortzen deutso arte espazioari.
Erakusketea zabalik egongo da goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.



EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen XII. Erakusketea.
2025/12/18 - 2026/01/15
Bilbon, Bizkaia Aretoan. |Erakusketak2024-2025 ikasturtean, zentro honetan erakusten diran hiru graduetan (Artea, Sorkuntzea eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Konserbazino eta Zaharbarritzea) ikasketak amaitu dituen ikasleen 35 Gradu Amaierako Lan (GrAL) inguru ikusgai egongo dira.
Ordutegia: Lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara. Sartzea doban.
'Lovesong'.
2025/12/19 - 2026/01/11
Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |AntzerkiaESTREINALDIA.
- Egilea: Abi Morgan.
- Egokitzapena eta zuzendaritzea: Sandra Maturana.
- Antzezleak: Kepa Alesso, Itziar Lazkano, Felipe Loza eta Itxaso Sanchez.
- Jantziak eta eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
- Eszenografiaren egilea: ATX TEATRO eta Betitxe Saitua.
- Argiztapen diseinua: Fernando Alcauzar eta Quique Gago.
- Zuzendariaren laguntzailea: Sandra Ortueta.
- Ikus-entzunezkoen diseinua: Iñigo Cobo.
- Argazkiak: Hodei Torres.
Arriaga Antzokiaren kolaborazinoagaz.
Sinopsia
Zelan pasau da horren azkar denporea?
Maitasunaz eta denporearen joanaz berba egiten dauen istorio hunkigarria. Maggie eta Billyren istorio kontetan dau, gaztaroko pasinotik hasita, berrogei urte alkarregaz pasau ondoreneko isiltasuneraino. Maggie eta Billy aste erabagigarri baterako prestetan dabizen bitartean, joanaren eta orainaren arteko etenbako buztarketea emoten da.
Abi Morganen testua, Sandra Maturanak egokitua eta zuzendua, Kepa Alesso, Felipe Loza, Itziar Lazkano eta Itxaso Sanchez protagonista dituala.
Erosi sarrerak hemen.
'Diorama Playmobil'
2025/12/20 - 2026/01/04
El Pobaleko Burdinolan. |AzokakJuan Miguel Cortes artisteak 2000 pieza baino gehiago sortu ditu erakusketa horretarako. Bertan, Muskizko paisajea eta lanbide historikoak birsortzen dira. Gainera, diorameak Olentzerori, Mari Domingiri eta galtzagorri lanpetuei esakinitako txoko magikoak ezkutatzen ditu.
Sarrerea: 1 euro.
Erreserbak: elpobal@bizkaia.eus eta 629271516.
BBK Truke Market.
2026/01/02 - 2026/01/05
Bilboko BBK Salan. |Azokak- Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (urtarrilaren 5ean goizez bakarrik).
- Sarrera librea da, baina beharrezkoa da Truke-txanponak izatea merkatuan sartu eta trukeak egiteko.
- Merkatuan bizitza barririk topetan ez daben artikulu guztiak Bizkaiko beste ume batzuei emongo jakez.
Informazino gehiago hemen.
ABAO Txiki. CUENTO DE NAVIDAD.
2026/01/03 - 2026/01/04
Bilboko Arriaga Antzokian. |MusikeaDickensen ipuin ezagunean oinarritua, umeentzako opera honek Ebenezer Scrooge xuhurraren istorioa eskaintzen deusku.
