Abenduak 9
'Argizaiola Trofeoa 1980-2025'.
2025/12/05 - 2026/01/09
Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Ricardo Abaunza erakusgelan. |ErakusketakLehiaketen Lehiaketako obra irabazleak. Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federazinoak (EHATE), lurralde osoko 25 argazki-alkarte batzen dituanak, Argizaiola Trofeoa 1980-2025 erakusketa proiektua aurkeztu dau, euskal argazkilarien ibilbidea, sormena eta talentua omentzen dituan atzera begirako erakusketea hain zuzen be.
Argizaiola Trofeoa Euskadin dagoan argazki-lehiaketen lehiaketa bakarra da eta segurutik bakarra Europan. Bertan, alkarte federatuek atondutako lehiaketetan saritutako lanek parte hartzen dabe eta, ondorioz, Argizaiola Euskal Herriko argazki-sari gorena da.
‘Harien isla’. IRATI BAZETA.
2025/12/05 - 2026/01/07
Durangoko Museoan. |ErakusketakEuskera jentea gaitzat hartuta esku-hartze artistiko bat egitea zan 2024ko Durangoko Azokako Sormen Bekearen deialdiko zeregina. Irati Bazeta ilustratzaile abadiñarrak irabazi eban, Harien isla izeneko proiektuagaz. Margogintzan oinarrituta dago bere lana; dozena bat pieza sortu eta gaur jarri dira ikusgai Durangoko Museoan (Atartea Gunea), 60. Durangoko Azokearen barruan. Inaugurazino ekitaldian Garazi Arrizabalaga museoko zuzendaria, Gotzon Gomez Gerediaga alkarteko presidentea eta Mireia Elkoroiribe
Durangoko alkatea egon ziran, Bazetagaz batera.
Bazetak azaldu dauenez, margogintzea umetatik landu izan dodana da, eta bekearen deialdiaz jakitean aurkeztea erabagi neban. Gaia dala-eta, euskereari buruz azken boladan hainbat hausnarketa konpartidu dituala nabarmendu dau ilustratzaileak eta ondorioz hainbat galdera sortu jakozala: Nor da euskera jentea? Zer dakar euskera jenea izateak? Ba al dogu euskera jentea garenaren kontzientziarik? Euskeraz bizi edo euskerara heltzeko danok baliabide berak ditugu? Zein egoeratan sentidu dogu hizkuntza estresa? Hainbat
galderatan oinarri hartuta landutako proiektua da.
ZKZ Topaketea 2025
2025/12/06 - 2025/12/30
Bizkaian. |AntzerkiaAbenduak 6-8: Bilboko Zirkozaurre Espazioan (tailerrak).
Zirku galak
- Abenduak 13: Kultur Leioan.
- Abenduak 14: Meatzari Aretoan (Muskiz).
- Abenduak 29: Santurtziko Kultur Aretoan.
- Abenduak 30: Ermua Antzokian.
Informazino gehiago hemen.
