Urriak 26

Astelehen Bezperako Bertso Saioa

2025/10/26 18:00

Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. |Bertsolaritzea

Bertsolariak: Unai Iturriaga, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Ander Elortegi. Sarrerak Auzokoan salgai 12 euroren truke.

ROBERT FINLEY

2025/10/26 12:10

Bilboko BBK Salan. |Musikea

Sirimiri egitasmoaren barruan. Sarrerak hemen.

Klaustro Sounds

2025/01/26 - 2025/11/23

Gasteizen, Montehermoso Kulturunean. |Musikea

'Bandera Zuria- Futuro Damnatio'. FERNANDO SANCHEZ CASTILLO.

2025/04/23 - 2025/10/28

Gernikako Bakearen Museoan. |Erakusketak

'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.

2025/06/05 - 2026/01/31

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Pilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.

'Barbara Kruger: Another day. Another night'.

2025/06/23 - 2025/11/09

Bilboko Guggenheim Museoan. |Erakusketak

Barbara Kruger: Another day. Another night. aurkeztu dabe Bilbon, artisteari espainiar estaduan eskainitako lehen panoramika zabala. Asmo handiko erakusketea da, Krugerrek lau hamarkada baino gehiagotan irudien, hizkuntzearen eta boterearen inguruan egindako azterlan erradikalak batzen dituana. 

Occident aseguru etxeak babestua, Barbara Kruger: Another day. Another night. erakusketeak analisi sakona eskaintzen dau artistaren lanak —masa-komunikabideetan eta iruzkin kulturaletan sakon errotuak— aro digitalean izandako eboluzinoa aurkezteko.

'Artelekun zehar. 1987-2002'.

2025/07/04 - 2026/01/11

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Artium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko hartu-emonei eskainitako erakusketen hirugarren eta azken kapitulua. Arteleku prestakuntza eta produkzino-zentroaren lehenengo hamabost urteetan oinarritzen da, eta jarraipena emoten deutso Pentsatzeko leku bat (2022) izenekoak –1957 eta 1979 bitarteko hezkuntza-ekimen esperimentalak landu zituana– eta edonor, denok inor ez (2024) deitutakoak –1978 eta 1991 artean prestakuntza artistikoa instituzionalizetako izandako prozesuei buruzkoak– hasitako ikerkuntzeari.

Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.

Erretratua: Isabel Azkarate.

'Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja'.

2025/07/11 - 2025/12/28

Urduñako Orduña Hiria Museoan |Erakusketak

Bilboko Euskal Museoak atondutako Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja erakusketan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen jazkerea zelakoa zan erakusten dabenak, jente-aurrean ikusgai jarteko.

Ipar Eszena Bidea 2025.

2025/09/12 - 2025/10/26

Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa eta Errioxan |Jardunaldiak

Musikagileak. Musika Garaikidearen XVI. Zirkuitua

2025/09/18 - 2026/03/21

Euskal Herriko hainbat lekutan. |Musikea

XXVI. Dantzaldia - Nazinoarteko Dantza Jaialdia.

2025/09/25 - 2025/11/04

Bilbon. |Jantzea

Bizkaiko hainbat agertokitan eskainiko ditue ikuskizunak, besteak beste: Guggenheim Bilbao Museoa, Azkuna Zentroa, Barakaldo Antzokia, Arte Ederren Bilboko Museoa eta La Fundicion.


'Klasikoak' programea

2025/10/01 - 2025/12/27

Euskal Herritik. |Ikus-entzunezkoak

Konsultau programazino osoa hemen.

'Bilboko zirkuitua'

2025/10/02 - 2025/12/18

Bilboko hainbat auzotan. |Antzerkia

XVI. Ja! . ‘Saul Steinberg, el signo errante’.

2025/10/02 - 2025/10/31

Bilbon, Bizkaia Aretoan. |Erakusketak

Bilbon, EHUko Bizkaia Aretoan, XVI. Ja! Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiko erakusketa nagusia inaugurauko da: Saul Steinberg, el signo errante, hain zuzen be

Ja!k eta Juan March Fundazinoak The Saul Steinberg Fundazioak eta Iberdrolak babestuta atondutako erakusketeak artistearen biziteari eta lanari buruzko ehun obra inguru batzen ditu, eta Axular gelan egongo da ikusgai, doban.

Informazino gehiago hemen.

XXVI. Organo Erromantikoaren Nazinoarteko Zikloa.

2025/10/03 - 2025/10/26

. |Musikea

Kontzertuak:

Azpeitian, Azkoitian eta Bergaran.

'50 Urte ba(GA)rik'

2025/10/07 - 2025/11/07

Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian.

'Georg Baselitz. Pinturak 2014-2025'.

2025/10/08 - 2026/03/01

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Azken hamarkadan egindako formatu handiko berrogeita hamar inguru margolan ikusgai. Norman Rosenthal historialari britainiarrak hautatutako berrogeita hamar bat pintura –azken hamarkadan sortuak– batzen ditu erakusketeak. Moltso osoa artistearen estudiotik eta hainbat bilduma pribatutatik dator.



 

 

'Argazkineta'

2025/10/14 - 2025/11/02

San Adrian auzoan. |Bestelakoak

'Limina: Cosmopolitan Chicken Project 30'. KOEN VANMECHELEN.

2025/10/16 - 2026/01/31

Hernaniko Chillida Lekun. |Erakusketak

Naturea, artea, zientzia eta arkitekturea buztartzen dituan erakusketea. Mugak/Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Biurtekoaren barruan, artisteak Espainian egin dauen lehen erakusketeak indartu egiten dau museoak naturea, artea, zientzia eta arkitekturea kurutzatzen diran leku bizi lez dauen bokazinoa.