Manga eta Japoniar Kultura Azokea Bilbon

Bizkaie! 2017-06-23 11:12   Kulturea

Tokyo Brass Style taldearen kontzertua eta Cosplay lehiaketea dira Bilboko jaialdian egingo diran jardueretako batzuk, asteburu honetan.

Gaur arrastiko 17:00etan emongo deutsie hasierea Bilboko Manga eta Japoniar Kultura Azokearen hirugarren edizinoari. Euskalduna jauregian, arte eta kultura nipondarraren ganeko ehun ekimen baino gehiago antolatu ditue domekara arte. Horreen artean izango dira hainbat tailer, Malifaux jokoaren deskribapena, joko tradizionalak, podcast grabazinoak eta ilustrazinoak zuzenean ikusteko aukerea, kontzertuak…

Jarduera guztiak zazpi gunetan banatuta egongo dira jaialdian: tailer, podcast eta Munster Hunter guneak, Goya Virtual, Gamegune, Pixels zentroa eta eszenatokia.

Zapatu arrastian, Cosplay lehiketako sariak banatuko ditue, horretarako, parte-hartzaileek animazinozko pertsonaia mozorrotu eta antzezpenak egin beharko ditue. Azkenik, jaialdiari amaierea emoteko, Tokyo Brass Style talde entzutetsuak oholtzara igongo dau domekan, arrastiko 18:30ean.

Sarrerak Euskaldunako lehiatiletan eta jaialdiaren webgunean eskuratu ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu