'Trump, amesgaizto amerikarra' liburua kalean da
2017-06-22 08:59 KultureaOlatz Arrietaren, Joseba Gabilondoren eta Larraitz Ariznabarretaren analisiak eta eretxiak, besteak beste, batu ditu lanak.
Elkar argitaletxeaak, Jakinek eta Berriak alkarlanean sortutako Aleka bildumearen barruan argitaratu dabe liburu hau. Bertan Trump fenomenoaren arrazoiak azaltzen ditue zazpi ataletan banatuta.
Denporan atzera egin eta Estadu Batuetako igazko hautezkundeetan zer jazo zan ulertzeko ahaleginaren ondorioa da Trump, amesgaizto amerikarra, izan be, komunikabide handiek eta analista nagusiek Hilary Clintonek irabaztea aurreikusten eben. Baina boto gehiago lortu bazituan be, Donald Trumpek eskuratu eban presidentetzea. Emoitza horreek harridurea sortu eben jenteagan.
Liburuan Trumpen garaipenaren nondik norakoak argitzen ahalegintzen dira eta, era berean, haren politikek ekarri leikiena aztertzen da. Horretarako, unibersidadeko hainbat irakasleren, idazleren eta kazetariren lanak batu ditue, Euskal Herriagaz lotura zuzena dauen jentea, baina batez be, Estadu Batuetan bizi diran euskal herritarrenak. Gogoan hartu, Europan ezinezkotzat, amesgaiztotzat joten zan aukera hori, bestelako ikuspegi batetik ikusi ebela AEBetan.
Joseba Zulaika, Larraitz Ariznabarreta, Juan Garzia Garmendia, Jacqueline Urla, William A. Douglass, Olatz Arrieta, Unai Pascual eta Joseba Gabilondo dira lan honetan parte hartu daben adituak. Bakotxak gai bat jorratu dau: klima aldaketea, emakumearen ikuspegia, Trumpen irudia…. Guztira zazpi testuk osotuten dabe Arantza Elizegi kazetariak koordinau dauen lana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!