'Gorbeia Ezagutu' barrualdetik
2017-06-20 08:12 KultureaGorbeiako agente turistikoek intereseko hainbat leku bisitauko ditue, gure aberastasuna zuzenean ezagutu eta gero euren bezeroei saltzeko.
Ekimenaren laugarren edizinoa izango da aurten eta, aurrekoetan legez, Gorbeialdeko isurialde bietako agente turistikoz osotutako taldea (produktoreak eta ostatu, jatetxe eta tabernetako arduradunak batetik, eta turismo teknikariak bestetik) bidaiari bihurtuko da, egun batean, edo bi egunetan, zehatz esanda, izan be, datorren bagilaren 21ean, eguaztenean, Gorbeiako iparraldeko Areatza, Pagomakurre, Arraba, Itzina, Angel Sopeña Gorbeiako Aterpetxea, Otzarretako pagadia eta Ugunako ur-jauzia bisitauko ditue. Eta aste bi aurrerago, garagarrilaren 4an, Gorbeiako hegoaldera abiatuko dira Eribeko Hipika, Muruako harrobiak, Legutioko Zabalain eta Urrunagako Sorgimendi parkeak, eta, herri honetan, Ipar Itsaso itsaskitegia ezagutzeko; eguna amaituko dabe Urrunagako urtegian kayak egiten, Elosuko Atxarmin landetxearen eskutik.
Jardunaldiak bizi-biziak izango dira, goizetik arratsaldera arte, Gorbeia Ezagutu programearen barruan; dana pentsauta dago Turismo sektoreko enpresari eta teknikoek Gorbeia Gune Turistikoak pilatzen dituan baliabide batzuk zuzenean ezagutu deiezan, gero euren bezero eta erabiltzaileei gomendatzeko. Ganera, programeak balioko dau Gorbeiako turismo sektorean hartu-emon profesionalak sortzeko eta egun dagozanak indartzeko.
Azken buruan, bagilaren 21eko programea osorik ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!