Xabier Etxaniz Rojoren 'Sirena-hotsak' liburuak irabazi dau Zidarrezko Euskadi Saria

Bizkaie! 2014-04-30 13:00   sariak-autortzak

Euskerazko atalean, Erein argitaletxeak igaz plazaratutako Xabier Etxaniz Rojoren Sirena-hotsak ipuin liburuak jaso dau Zidarrezko Euskadi Saria, eta gaztelaniazkoan, Mircea Cartarescuren Las bellas extranjeras (Impedimenta) itzulpenak.

Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak emoten ditu sariok, Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala eta. Apirilaren 23an bertan gehien saldutako liburuek jasoten eben Zidarrezko Euskadi Saria, baina orain kalidadezko liburuak izan arren merezidutako salmentarik euki ez dabenak nabermentzen dira.

Matxupitxu, Akelarreak, American way of life eta Sirena-hotsak ipuinek osotzen dabe Etxaniz Rojoren lan saritua. Ezusteak betiko lez garrantzi handia dauka kontakizunotan. Xabier Etxaniz Rojok (Pasaia, 1971) bere literatur ibilbidean ipuingintzea da gehien jorratu dauen generoa. Lau ipuin bilduma argitaratu ditu: Begiak itxi eta kitto, Hamar manamenduak, Nork bere ozeanoa eta Txatartegirako ipuinak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu