Ana Laura Alaez, June Crespo eta Adelina Moyano, 2013ko Gure Artea saridunak
2013-09-18 10:54 sariak-autortzakAna Laura Alaez eta June Crespo artistek, eta Adelina Moyano ikertzaileak jasoko ditue 2013ko Gure Artea sariak. Gasteizko Artium Museoan egingo dabe sari-emotea, urriaren amaieran.
Ana Laura Alaez eta June Crespo artistek, eta Adelina Moyano ikertzaileak jasoko ditue 2013ko Gure Artea sariak. Gasteizko Artium Museoan egingo dabe sari-emotea, urriaren amaieran.
Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak eta Lourdes Fernandez Gure Artea sarien aurtengo epaimahaiburuak emon eben atzo saridunen barri. Epaimahaiko ganerako kideak Sergio Prego artistea (2012ko sariduna), Azucena Vieites artistea, Ismael Manterola Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea eta Xabier Arakistain arte komisarioa izan dira.
Ana Laura Alaezek (Bilbo, 1964) ibilbide artistikoaren autortzeari jagokon modalidadea jasoko dau Gure Artea 2013 saria; June Crespok (Iruñea, 1982), sorkuntza lanaren atalean; eta, Adelina Moyak (Kordoba, Espainia, 1944), ikusizko arteen arloan egindako lanagaitik.
Gure Artea sariek 65.000 euro banatuko ditue, 25.000 euro lehen bi modalitateetako bakotxean, eta 15.000 euro hirugarrenean. Sarion helburua artistek egin daben lana autortu eta arte garaikidean eta euskal kulturan egindako ekarpena onartzea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!