Arty Walks-Arte Zirkuitoa argazki lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2012-11-08 17:16   sariak-autortzak

Blv-Art programako Arty Walks-Arte Zirkuitoa izeneko bisita gidatuak dirala eta egindako argazki lehiaketearen irabazleen barri emon dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. Maitane Quinteiro, Santiago Tabuyo, Ana Belén Llorente, Nerea Peña, Francesco Pagano eta Ainhoa Olanoren irudiak izan dira onenak, hain zuzen be.

Eurak izan dira, epaimahaikoen esanetan, Blv-Arten espiritua ondoen azaltzen dabenak. Urrian egin zituen bisita gidatuak; parte-hartzaileak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala kaleetan zehar ibili ziran, eta Arty Walks-Arte Zirkuitoko antolatzaileek proponidu eutsien lez, askok argazki-makinea eroan eben. Bisita bakotxean auzoak biziten dagozan aldaketak azaldu diran, eta galerietako arduradunek bisitariekaz barriketan egiteko aukerea euki eben.

Sei irabazleek jasoko dituen sarien artean dagoz Anti liburu-dendan erosteko bonua, tailer saio bi Truca Rec-en, eta La Viña eta Ágape jatetxeetan lagun birentzako afaria.

Arty Walksen helburua Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen aldeko apustua egin daben sortzaileen ekimenari esker sortutako galeriak eta uriko artetik hur dagozan guneak ezagutarazotea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu