Elene Etxaniz eta Eva Vidal, IV. Bizkaidatz lehiaketako irabazleak
2012-04-24 14:29 sariak-autortzakIV. Bizkaidatz edizinoko sariak banatu zituan Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean. Elene Etxaniz Agirre izan da sariduna euskerazko atalean, Uxiaren tesia lanagaitik, eta Eva Vidal Alvarez gaztelaniazkoan, La diosa beharrari esker.
IV. Bizkaidatz edizinoko sariak banatu zituan Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean. Elene Etxaniz Agirre izan da sariduna euskerazko atalean, Uxiaren tesia lanagaitik, eta Eva Vidal Alvarez gaztelaniazkoan, La diosa beharrari esker. Lehiaketan parte-hartzaileek Katixa Agirre eta Alex Oviedo idazleek euskeraz eta gaztelaniaz, hurranez hurran, hasitako narrazinoak amaitu behar izan ditue.
Sari banaketa ekitaldian, Josune Ariztondo Kultura diputaduak sarituak zoriontzeaz gan, adierazo ebanez, Foru Aldundiko Kultura Sailaren apustua tinkoa da jarduera-esparru honetan. Literatur arloan sormena eta zaletasuna bultzatzeko sortu genduan kultur ekimen honegaz, aurten beste pausu bat gehiago emon eta sendotzen dogu.
Bizkaidatzen laugarren edizinoan, danetara 47 parte-hartzaile izan dira; 8 euskerazko istorioan, eta 39 gaztelaniazkoan. Euskerazko zein gaztelaniazko ataleko irabazleek 1.500 eurona jasoko ditue, eta bigarren saria lortzen dabenek 500 euro. Ganera, Aldundiko iturriek jakinarazo dabenez, saritutako lanak argitaratu egingo ditue.
Bizkaidatz Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da IV. sariaren helburuak dira, batetik, bizkaitarren irudimena eta sormena bultzatzea eta, bestetik, egun berezi bi gogorarazo eta ospatzea, hain zuzen be, Liburutegiaren Nazinoarteko Eguna (urriaren 24an), saria aurkeztu zan eguna, eta Liburuaren Nazinoarteko Eguna (apirilaren 23an).
Euskerazko lanen atalean, Elene Etxaniz Agirrez aparte, ondokoak izan dira saridunak: Jose Maria Pérez Pérez, Sasi guztien gainetik lanagaitik, eta finalistea, Oskar Azkona Garcia, Uxiaren tesia testuagaz. Gaztelaniaz, barriz, bigarren saria Francisco Javier Diez Carmonarentzat izan da, Zaida lanari esker, eta finalistea Yolanda Maurelo Escudero, Dicen que se sirve frío… beharragaz.
Katixa Agirrek, Angel Errok eta Yurre Ugartek osotu dabe euskerazko epaimahaia; gaztelaniazkoa, ostera, Elena Sierrak, Pedro Ugartek eta Oscar Alonsok. Hurrengo edizinoan, Goizalde Landabaso, euskeraz, eta Juan Carlos Marqueze, gaztelaniaz, izango dira narrazinoei hasiera emongo deutsen idazleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!