Karlos Linazasorok irabazi dau I. Xabier Lete poesia saria
2012-02-02 10:37 sariak-autortzakKarlos Linazasoro eta Miguel Sanchez Robles dira Xabier Lete eta Gabriel Celaya poesia sarien irabazleak, hurranez hurran, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazo dauenez. Sarien lehenengo edinizinoa da aurtengoa. Linazasororen Ezer gehiago behar gabe lana saritu dau epaimahaiak, eta Sanchezen, Treinta maneras de mirar la lluvia.
Karlos Linazasoro eta Miguel Sanchez Robles dira Xabier Lete eta Gabriel Celaya poesia sarien irabazleak, hurranez hurran, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazo dauenez. Sarien lehenengo edinizinoa da aurtengoa. Linazasororen Ezer gehiago behar gabe lana saritu dau epaimahaiak, eta Sanchezen, Treinta maneras de mirar la lluvia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gabriel Celayaren (Hernani 1911 - Madril 1991) eta Xabier Leteren (Oiartzun 1944 - Donostia 2010) oroimenez, nazinoarteko poesia sari bi sortu zituan igaz. Saritu bakotxak 10.000 euro jasoko ditu, egiaztagiri moduko pieza artistiko bat- Xabier Leteren kasuan Jose Ramon Andaren lan bat, eta Celayarenean, Leopoldo Ferranena - eta saritutako lanaren argitarapena.
Nazinoarteko Gabriel Celaya Poesia Sarirako deialdia 2011ko martiaren18an egin zan, eta Nazioarteko Xabier Lete Poesia Sariarena, apirilaren 5ean, poetan jaiotegunagaz bat eginez. Sariketa bietan, lanak aurkezteko epea irailaren 10a izan zan.
Xabier Lete sariko epaimahaia Igor Estankonak, Joserra Garziak, Tere Irastortzak, Jose Angel Irigarayk eta Lourdes Otaegik osatu dabe. 22 lan aurkeztu ziran. Karlos Linazasori irabazlea Tolosako udal liburutegiko liburuzaina da, eta ume, gazte zein helduentzako liburuak idatzi ditu. El Diario Vasco egunkarian zutabea idazten dau astero.
Epaimahaiak aurkeztutako lanen kopurua eta kalidadea azpimarratu ditu. Lan irabazlearen inguruan, epaimahaiak esan dau poema-liburu eder eta handia dala, ideietan, metaforetan eta adierazoteko moduetan aurkikuntza poetiko asko dituana. Bere ahots lirikoa adierazoteko modu laburrean, gaien kontzentrazinoan eta hausnarketearen sakontasunean bereizten da.
Horrezaz gan, sentimenduak eta naturea alkartzeko dotoretasuna eta amodioari zein galdutako paradisuei kantatzerakoan darabilen autoironia nabarmendu ditue. Errepetizinoek eta gai berera itzultzeak poema-bildumeari indarra handiagoa emoten deutse. Obra irabazlean poesia klasikoaren ezaugarri guztiak batzen dirala esan dau epaimahaiak, nahiz eta, dana dala, sentsazinoen adierazpenetik sortu diran irudiak eta hausnarketak surrealismoaren askatasunaren atzetik dabilzan.
Nazioarteko I. Gabriel Celaya sariko epaimahaian Carlos Aurtenetxe, Felix Maraña, Jose Maria Parreño eta Elena Roman egon dira, eta aurkeztu diren 27 lanen artean, Miguel Sanchez Roblesen Treinta maneras de mirar la lluvia aukeratu dabe irabazle.
Miguel Sanchez Robles, 1957an Murtziako (Espainia) Caravaca de la Cruzen jaioa, Geografia eta Historiako katedraduna da. Bere poesia ibilbidea lehen mailako sariz beteta dago. Beste hainbaten artean, Miguel Hernández, Leonor, Esquío, Bienal de León, Barcarola, Ciudad de Irún, Ciudad de Zaragoza, Julio Tovar eta Rafael Morales poesia sariak irabazi ditu.
Narratiban, Alberto Lista, Camilo José Cela, Julio Cortázar, Fernández Lema eta Ignacio Aldecoa sarien jaube da, eta nobelan Fray Luis de León saria lortu dau La tristeza del barro lanagaitik. Ateneo de Valladolid eta Torrente Ballester sariketetan finalistea izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!