Antxiñe Mendizabalen eta Jasone Osororen liburuek 2010-2011 Liburu Gazteako Saria jaso dabe
2011-05-26 18:48 sariak-autortzakGaltzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari esker antolatzen dau ekimen hau bi helburu lortzeko asmoagaz: Gipuzkoako DBHko gazteen irakurteko zaletasuna sustatzea da bat. Bestea, euskerazko gazte literaturea zabaltzea.
2010-2011. ikasturteko Liburu Gazteak aukeratuak izan dira dagoeneko. Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari esker antolatzen dau ekimen hau bi helburu lortzeko asmoagaz: Gipuzkoako DBHko gazteen irakurteko zaletasuna sustatzea da bat. Bestea, euskerazko gazte literaturea zabaltzea.
Joandako maiatzaren 15ean amaitu zan Liburu Gaztea Sarian botua emoteko epea. Ikasturte honetan, Liburu Gaztean Gipuzkoako DBHko 30 ikastetxek parte hartu dabe botazinoan. Danetara, 3.451 ikaslek emon dabe botua. Emoitzei jagokenez, 2009an argitaratutako euskerazko gazteentzako liburuen artetik, Antxiñe Mendizabalen Nire amak ez dauka erremediorik DBH1erako liburua saritu dabe eta DBH2rako liburuen artean Jasone Osororen Ezekiel lanak eroan dau beste saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!