XXIII. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketearen sariak banatu ditue

Bizkaie! 2011-04-14 10:33   sariak-autortzak

Lehiaketeak Rafael Mikoletaren izena daroa, lehen euskal gramatikearen egilearen omenez, eta 1989tik egiten da, euskerearen ezagutza bultzatzeko eta gazteek euskal literaturea landu deien animetako asmoz. Aurtengo edizinoan 896 ipuin aurkeztu dira.

Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, banatu ditu Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketearen XXIII. edizinoko sariak, Udaleko Arabiar Aretoan. Lehiaketa horretan uriko ikastegietako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek hartzen dabe parte.

Lehiaketeak Rafael Mikoletaren izena daroa, lehen euskal gramatikearen egilearen omenez, eta 1989tik egiten da, euskerearen ezagutza bultzatzeko eta gazteek euskal literaturea landu deien animetako asmoz.

Aurtengo edizinoan 896 ipuin aurkeztu dira. Oinarrietan lau kategoria ezarri dira: A) Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; B) Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; C) DBHko 1. eta 2. mailak; eta D) DBHko 3. eta 4. mailak.

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketeak hiru sari daukaz kategoria bakotxean. Lehen sariak 180 euroko balioa daukan opari bat da, bigarrenak 140 euroko balioko oparia, eta hirugarrenak 100 euroko balioa daukana.

Bestalde, aurtengo edizinoan saritutako ipuinak (irabazleak eta akzesitak) batzen dituan liburua aurkeztu da sari-banaketa ekitaldi horretan. Edizino bakotxean parte hartu daben guztiei bialtzen jake edizino horretan saritutako ipuinen argitalpenaren ale bat.

Ondokoak dira Rafael Mikoleta Lehiaketearen XXII. edizinoko epaimahaiko kideak: Ana de Castro Rubalkaba, Bilboko Udaleko Euskara Saileko zinegotzia, epaimahaiburua; Lutxo Egia, Igone Etxebarria, José María Larrea, Jesús Etxezarraga, Juan Ramón Madariaga, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Txani Rodríguez eta Nagore Layuno.


Saritutako ipuinak

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

* San Mames. Eneko Bercedo Pérez. Kirikiño Ikastola.
* Prakak erostera. Ainara Urquijo Gardeazabal. Kirikiño Ikastola.
* Neure buruari kontatzen diodan ipuina. Maria Ugarte Nieto. Zamakola-Juan Delmas Ikastetxea.

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

* Egun madarikatua. Iñigo Casado Martínez. La Salle Bilbao Ikastetxea.
* Bi ur tanten bizitza. Irati Casado Burguete. Kirikiño Ikastola.
* Beti min berdina. Gorka Mediavilla Briones. Uribarri Ikastetxea.

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

* Norbegiako etxea. Nerea Mazo Antón. Gabriel Aresti Institutoa.
* Bilboko misterioa. Ainhoa Narvaez Pacho. Zurbaran Institutoa.
* 5 cent. Jone Gardeazabal Aramendia. Miguel de Unamuno Institutoa.

D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):

* Mugarik gabeko irudimena. Maitane Sobrino Alonso. Artxandape Ikastola.
* Aingerutxoa eta deabrua. Elai Andraka González. Ignacio Ellacuria Institutoa.
* Laster arte. Maider Bilbao Alzibar. Gabriel Aresti Institutoa.


Argitaratuko diran ipuinak

Aurkeztutako ipuinen artean, ondokoak dira epaimahaiaren ustez argitaratzea merezidu daben saririk bako ipuinak:

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

* Mikelen eta Maialenen ezkontza. Leire Inclán Mora. Kirikiño Ikastola.
* Super-poztasun eta herri tristea. Mikel Arrue Karazo. Kirikiño Ikastola.
* Betidanik. Irati Pérez Muñoz. Kirikiño Ikastola.

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

* Mariren egunerokoa. Ainhoa Arce Muñoz. Deustu Ikastola.
* Sagi banpiroa. Ainhoa Franco Santana. Felix Serrano Ikastetxea.
* Bost mila piezako puzzlea. Libe López Arandia. Felix Serrano Ikastetxea.
* Deustuko hilketa. Christian Blanco Lourenco. Deustu Ikastola.

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

* Eiderren oinetakoak. Itziar Iriondo Mazas. Miguel de Unamuno Institutoa.
* Mikel izeneko ezkutuko agentea. Unai Bilbao Aja. Miguel de Unamuno Institutoa.
* Dei ezezaguna. Oihane Duran Arbaiza. Gabriel Aresti Institutoa.

D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):

* Tximeleta belarriak. Karmele Ugalde Arcenillas. Berrio-Otxoa Ikastetxea.
* Nor zara zu?. Sara Nicholson Mendieta. Artxandape Ikastola.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu