Lino Akesolori omenaldia, Diman

Bizkaie! 2011-04-13 17:38   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak eta Dimako Udalak Aita Lino Akesoloren omenezko bilkurea egingo dabe haren jaiotzearen mendeurrenean; hitzordua datorren barikuan, hilak 15, izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez.

Euskaltzaindiak eta Dimako Udalak Aita Lino Akesoloren omenezko bilkurea egingo dabe haren jaiotzearen mendeurrenean; hitzordua datorren barikuan, hilak 15, izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez.

Ekitaldia hasteko, udaletxe aurreko plazan, Aita Lino Akesolo gogoratzeko asmoz, aurresku bat jantzan egin, abesbatza batek abestu eta oroitzapenezko plaka bat inaugurauko da.

Ondoren, Dimako udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Andres Urrutia euskaltzainburuak agurtuko ditu bertaratutakoak, eta Julen Urkiza historialari eta Karmel aldizkariaren zuzendari eta historialariak Lino Akesoloren izaera dela eta hitzaldia emongo dau.

Ondoren, Luis Baraiazarra karmeldar eta euskaltzain ohorezkoak Lino Akesolo eta euskaltzale lagunak gaia jorratuko dau eta Patxi Uribarren karmeldar eta euskaltzain osoak, barriz, Lino Akesolo, irakurle asezina, ikertzaile sakona, hiztegigile zorrotza izenburuko hitzaldia eskainiko dau.

Azkenik, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak eta Jose Ramon Garai Dimako alkateak hartuko dabe berbea ekitaldia amaitzeko. Ekitaldia amaitu ostean, hurreratzen diranei Lino Akesolok bizkaieraz jarritako Salmoak liburua erregalauko jake.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu