Euskadi Literatura Sarien deialdia egin dau Eusko Jaurlaritzak

Bizkaie! 2011-04-13 11:19   sariak-autortzak

Euskadi Literatura Sariak arautu eta deialdia egiten dauen agindua onartu dau Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Modalidade bakotxean sariak 18.000 euro gordinekoak izango dira. Saritutako idazleek lehiaketarako berariaz Jose Ibarrola Bellidok egindako Liburu Nabigatzaile izeneko eskulturea jasoko dabe.

Euskadi Sariek aurreko urtean kaleratutako literatura-lanen kalidadea saritzen dabe, holan idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen sorkuntzea sustatzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren helburua lanak zabaltzea eta egileak eurak eta euren beharrak ezagutarazotea da.

Zortzi modalidade daukaz lehiaketeak: euskerazko literaturea, gaztelaniazko literaturea, euskerazko ume eta gazteentzako literaturea, gaztelaniazko ume eta gazteentzako literaturea, euskerarako literatura-itzulpena, literatura-lanaren ilustrazinoa, euskerazko saiakerea eta gaztelaniazko saiakerea. Edozein persona fisikok zein juridikok, bai publikoak bai pribaduak, aurkeztu ahal izango ditu sarirako hautagaiak, lanaren egileak berak bere bai. Edozelan be, beharrezkoa da hautagaiak aurkeztu orduko egilearen onespena.

Saritutako lanaren egileek, euskerazko itzulpenaren kasuan izan ezean, beste 4.000 euro gordin jasoko ditue, lana jatorrizkoa ez dan beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu