Gaitzerdi konpainia, Max sarietako hautagai

Bizkaie! 2011-02-22 14:47   sariak-autortzak

Konpainia bizkaitarraren Euria esan eta euria erortzea lana ikus-entzunezkoen arloan lehiatuko da.

Gaitzerdi konpainia bizkaitarraren Euria esan eta euria erortzea/Decir lluvia y que llueva ikus-entzunezkoen arloko Max sarietan ezusteko ikuskizun onenaren saria irabazteko hautagaien artean dago. Sariok maiatzaren 9an emongo ditue.

Gaitzerdiren lan barriak Joseba Sarrionandiaren sormen-lana dau ardatz. Kabia izeneko ikerketa espazioan sortu dabe proiektua, Borja Ruizen zuzendaritzapean.

Horrezaz gan, euskerazko antzezlan onenaren sarirako hautagaiak Agurtzane Intxaurraga eta Arantxa Iturbe (Aitarekin bidaian) eta Jon Urraza (Bestela ondo, ezta?) dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu