Getxoko euskaltegietan euskerea ikastea bultzatzeko beste kanpaina bat martxan

Bizkaie! 2010-09-10 16:52   Euskerea berbagai

Getxoko Udalak udalerriko euskaltegiakaz alkarlanean, beste urte batez herriko euskaltegietan euskerea ikastea bultzatzeko helburuagaz beste kanpaina bat jarri dau martxan, 'Denok batera, euskara aurrera! Animatu eta zatoz eusklategira' lelopean.

Getxoko Udalak udalerriko euskaltegiakaz alkarlanean, beste urte batez herriko euskaltegietan euskerea ikastea bultzatzeko helburuagaz beste kanpaina bat jarri dau martxan, 'Denok batera, euskara aurrera! Animatu eta zatoz eusklategira' lelopean.

Kanpainea Udalak euskeraz bizi nahi daben herritarrei horretarako aukerak bermatzeko konpromisoaren harira dator eta esangura horretan Udalak uste dau euskaltegiak herritarrak euskalduntzeko lan handia egiten dagozala eta gainera gizartearen aldaketetara egokitzen jakin dabela, ikasle kopuruari eusteko bide berriak topatuz eta eskaintza barriak eskainiz.

Herritar talde desbardinei zuzenduta dago kanpainea, tartean gazteei, dendariei, gurasoei eta etorkinei. Aurreko ikasturteko aipttutako kolektiboetako lau ikasleen irudietan oinarrituta, kanpaineak Udalak getxotarren matrikulazinoa udal, Lauaxeta AEK, J.A.Agirre euskaltegian edo Bai&Bai euskaltegietan sustatzeko emoten dituan dirulaguntzen barri zabaltzen dau.

2009/2010eko ikasturtean 1.133 pertsonak, 86 taldeetan banatuta, ikasi eben udal euskaltegian, Lauaxeta eta J.A.Agirre euskaltegietan.


Matrikulazinorako diru-laguntzak

Udalak kanpainan gogoratzen dau euskerea ikasteko diru-laguntza mota batzuk dituala. Alde batetik, 12 urte edo gitxiagoko seme-alabak dituen gurasoei, ume zaintzaileei edo umeak jagoten dituen familiartekoei, pediatrian eta ginekologian lan egiten daben medikuei eta erizainei, haurtzaindegietako langileei eta ikastetxeetan irakasle ez diran langileei eta umeakaz zerikusia daben beste langile mota batzuei zuzendutakoak. Bigarrenez, ikasketak amaituta, lan-merkatuan sartu nahi daben 18 eta 23 urte bitarteko gazteentzat dagozanak. Oinarrizko maila daben eta sakondu nahi dabenei emongo jake laguntzinoa.

Etorkinak euskerara eta euskal kulturara hurreratu nahi dituen AISA ikastaroen egileei diru-laguntzak emoten segiduko dau Udalak. Getxo da Euskadin ikasleen eta taldeen kopuru handiena dauen udalerria. Orain arte, aurreko 5 ikasturteetan 346 lagunek hartu eben parte.

Era berean, merkatariei eta ostalariei zuzentutako Dendaketan ikastaroak astean birritan antolatzen segiduko da. Aurreko hiru ikasturteetan 37 lagunek parte hartu eben.

Danetara, 2009an, 385 getxotarrek jaso eben euskerea ikasteko diru-laguntzinoa. Udalak danetara ia 100.000 euro banatu zituan.


Euskaltegien eskaintza

Udalerriko euskaltegiek, maila desbardinetako ohiko eskaintzaz gan (5 orduko ikastaro trinkoak, 2 ordukoak, EGA, eskakizunak ....) barritasun batzuk ere jarriko ditue martxan. Horreen artean, udal euskaltegiak laugarren maila (Administrazioaren hizkuntz eskakizunaren baliokidea) preparetako ikastaro berezia egingo du. Bestalde, J.A.Agirre euskaltegiak EGA preparetako ikastaroa zapatu goizetan eskainiko dau eta Lauaxeta euskaltegiak ikastaro mistoa, hau da klase batzuk euskaltegian eta gero lan egin beharra etxetik.

Gogoratu Uztarri euskaltegiak 6 eta 16 urte bitarteko haurrentzako klaseak emoten dituala.

Matrikulazino epea datorren urriaren 1ean amaituko da. Informazino gehiagorako interesatuek aukeratutako euskaltegira jo dezakete edo Getxoko Udaleko Euskara zerbitzura be. Telefono zenbakia 94 4660010 da, www.getxo.net eta euskara.zerbitzua@getxo.net helbideakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu