Euskaltzaindia Bartzelonako II. Liburuaren Erakusketan
2007-11-21 14:42 Euskerea berbagaiAurreko urteotan legez, aurten b Euskaltzaindia, Institut d’Estudis Catalans eta Consello da Cultura Galega erakustoki berean dira, asteon egingo dan Bartzelonako III. Liburuaren Erakusketan (zemendiak 21-26).
Aurreko urteotan legez, aurten be Euskaltzaindia, Institut d’Estudis Catalans eta Consello da Cultura Galega erakustoki berean dira, asteon egingo dan Bartzelonako III. Liburuaren Erakusketan. Zemendiaren 21ean hasi eta 26ra arte iraungo dauen Bartzelonako III. Liburuaren Erakusketa irakurle eta erosleei dago zuzenduta eta saltzaile eta erosleen arteko hartu-emonak sendotzea dau helburu. Hiru erakunde horreek egiten daben lana ezagutarazotea da presentzia honen ardatza, baita erosle potentzialakaz hartu-emon zuzenak sendotzea be.
Euskaltzaindiak 80 bat argitalpen erakutsiko ditu Bartzelonan, horreen artean gramatika, toponimia, hiztegigintza, hizkuntza arauak eta literatura liburuak. Besteak beste, honeek izango dira ikusgai: Euskera agerkariaren azken zenbakiak; Jagon bildumearen 3. eta 4. liburuak, hau da, Euskararen sustatzea. Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2006), Akademiaren Sustapen batzordeak landua, y Recuperación de euskera en Navarra, Miquel Gros i Lladósek idatzia; Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sortutako Mendaur bildumearen hirugarren eta laugarren liburuak: Luzaideko Euskararen Hiztegia (Peio Kaminok eta Patxi Salaberri Zaratiegik preparauta eta Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia (Orreaga Ibarrak eginda); edota Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatura Sariak: Arkitekoa (Txema Garcia-Viana), Joanes. Itxaropenaren semea (Alaitz Olaizola), Zirrikituak (Aintzane Galardi ), Herri maitea, herri dorpea (Sebastian Gartzia Trujillo) eta Narrazioak eta olerkiak 2006.
Ganera, Euskaltzaindiaren webgunea be izango da erakusgai.
Informazinorik zehatzena emoteko helburuagaz, Akademiako Argitalpen Zerbitzuko langile bi izango dira Bartzelonan gaur, zemendiak 21, eta bihar, zemendiak 22. Langile horreek Ricardo Badiola argitalpen eragilea eta Jon Artza argitalpen banaketako arduraduna dira. Ganerako egunetan be ikusgai izango da produkzino editoriala, baina Institut d´Estudis Catalans-eko kideen ardurapean.
Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko erakundeak liburu azoka batera alkarregaz doazen bosgarren urtea da hau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!