La Fundicion, Joera Barrien Max Saria

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   sariak-autortzak

Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak aho batez erabagi dau Joera Eszeniko Barrien sari berezia La Fundicion Aretoari emotea. Hau da izendapen zuzenaren bitartez ezartzen dan lau sarietako bat, Arte Eszenikoen Hispanoamerikarra (Julio Boccak jasoko dauena), Kritikearen Saria eta Ohorezko Sariagaz batera.

Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak aho batez erabagi dau Joera Eszeniko Barrien sari berezia La Fundicion Aretoari emotea. Hau da izendapen zuzenaren bitartez ezartzen dan lau sarietako bat, Arte Eszenikoen Hispanoamerikarra (Julio Boccak jasoko dauena), Kritikearen Saria eta Ohorezko Sariagaz batera.

Orain 20 urte eskaintzen dituan ikuskizunez gan, La Fundicion Aretoak Dantzaldia Jaialdia be antolatzen dqu, sormenezko dantzearen erreferente maila internazionalean; eta Lekuz Leku, urigunetako dantza eta bideosormena jaialdia. La Fundicion Aretoaren programazinoa egungo jazoera soziokulturaletako bat da, arte eszenikoen inguruan batzen dauen erakusketeagaitik ez eze, kultur kudeaketearen esparruan beteten dauen zereginagaitik be.

La Fundicion arte eta artisten, entidadeen, bazkide pribatuen eta instituzino publikoen topaleku bilakatu da eta baita lenguaia desbardinen komunikazinoa eta honeen arteko hartu-emonetarako ubide, joera barrientzako ezinbesteko leiho eta sormenaren estaduko zein nazinoarteko zirkuituan erreferente. Ekimen pribatu bat, lerro artistikoen zabalpenean modu aktiboan parte hartzeko konpromisoagaz eta bestelako organismo zein proiektuakazko alkarlanean gaurkotasun gunea adierazoten dauena.

Aurten Max Sariak hurrengo laguntzaileak ditu instituzino babesle: Bilboko Udala (Kultura eta Euskera Saila), Eusko Jaurlaritzako Kultura-Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia; Caixa de Catalunyaren babesagaz eta Madrileko Udala eta INAEMen (Kultura Ministeritza) laguntzaz. Bilboko Euskalduna Jauregian izango da X. Max Sarien emote-ekitaldia apirilaren 16an.

www.lafundicion.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu