R. M. Azkue Literatur Sariak abian

Bizkaie! 2006-11-28 01:00   sariak-autortzak

Gaur, zemendiak 28, Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien edizino barriaren oinarriak aurkeztu dira, 2006koak. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dabezan sariok idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortuak dira.

Gaur, zemendiak 28, Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien edizino barriaren oinarriak aurkeztu dira, 2006koak. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dabezan sariok idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortuak dira.

Jakina danez, sariek bi lan mota onartzen dabez euren barruan, narrazinoa eta olerkia. Edadeari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 17 urte bitartekoentzat.

Lanak aurkezteko epea, 2006ko abenduaren 16an amaituko da. Helbide honetara bialdu beharko dira: BBK Kultur Gela. Elkano, 20. 48008 Bilbo.


Narrazioak eta olerkiak 2005
liburua

Gaurko ekitaldian, Narrazioak eta olerkiak 2005 izeneko liburua be aurkeztu da. 2005eko Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dira liburu horretan. Hona hemen zerrendea:

A MAILAko sariak:

Narrazino alorrean

Lehen Saria: ‘Lagun bat bizirako’. Egilea: Leire Perret (Angelu - Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea da. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.

Bigarren Saria: ‘Malkoak lehortzen’. Egilea: Leire Aranburu (Lezo - Gipuzkoa). Lezoko Institutuko ikaslea. Laguntzailea: Jon Puy.

Hirugarren Saria: ‘Inoiz ikusi gabeko ama’. Egilea: Amets Cañizares (Azpeitia - Gipuzkoa). Azpeitiko Ikasberri ikastolako ikaslea. Laguntzailea: Alaitz Olaizola.

Olerki alorrean

Lehen Saria: ‘Itsasoan’. Egilea: Oihana Barrenquy (Itsasu - Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea. Laguntzailea: Pruden Sudupe.

Bigarren Saria: ‘Ilargi zaharra’. Egilea: Maialen Dagorret (Itsasu - Lapurdi). Kanboko Xalbador Kolegioko ikaslea da. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.

Hirugarren Saria: ‘Euri xorta’. Egilea: Anize Amestoy-Paroix (Hazparne - Lapurdi). Kanboko Xalbador Kolegioko ikaslea da. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune

B MAILAko sariak:

Narrazino alorrean

Lehen Saria: ‘Hamabi segundo, bizitza bat’. Egilea: Izar Azpiroz (Oiartzun - Gipuzkoa). Haurtzaro ikastolako ikaslea. Laguntzailea: Kontxi Begiristain.

Bigarren Saria: ‘Aspaldiko mendeen mendean’. Egilea: Emma Arestegi (Hazparne - Lapurdi). Kanboko Xalbador Kolegioko ikaslea da. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.

Hirugarren Saria: ‘Maitasuna gerra garaian’. Egilea: Amaia Elorza (Beasain - Gipuzkoa). Txindoki Institutuko ikaslea. Laguntzailea: Joxean Otaegi.

Maila honetan, epaimahaiak ondoko lanak argitaratzeko gomendioa emon dau:

  • ‘Gau iluna amaitu da’. Egilea: Aitziber Lizardi (Arantza - Nafarroa). Toki Ona Institutuko ikaslea. Laguntzailea: Encarni Peña.

  • ‘Ez nuen diapositiba emanaldirik egingo’. Egilea: Olatz Mitxelena (Oiartzun — Gipuzkoa). Oiartzungo Batxilergo ikastolako ikaslea. Laguntzailea: Aitzpea Aizpurua.

Olerki alorrean

Lehen Saria: ‘Infernutik zerura’. Egilea: Haritz Casabal (Pasai Antxo - Gipuzkoa). Pasaia-Lezo Lizeoko ikaslea. Laguntzailea: Julen Ezkurdia.

Bigarren Saria: ‘Urrundu gaituzten gauza guztiengatik’. Egilea: Irati Gaztelumendi (Oiartzun - Gipuzkoa). Haurtzaro Ikastolako ikaslea. Laguntzailea: Kontxi Begiristain.

Hirugarren Saria: ‘Ni, zu... eta besteak’. Egilea: Ainhoa Larunbe (Olaitz - Nafarroa). Askatasuna Institutuko ikaslea.

Epaimahaiko kideek ondoko lanak argitaratuak izatea eskatzen dabe:

  • ‘Euskararen hegaldia’. Egilea: Miren Estibaliz Vivanco (Bilbo - Bizkaia). Botikazar Institutuko ikaslea. Laguntzailea: Iñaki Azurmendi.
  • ‘Gaur ere zure SMSrik ez’. Egilea: Garazi Ansa (Oiartzun - Gipuzkoa). Usandizaga Institutuko ikaslea. Laguntzailea: Mikel.
  • ‘Errezela itxita’. Egilea: Garazi Ansa (Oiartzun - Gipuzkoa). Usandizaga Institutuko ikaslea. Laguntzailea: Mikel.
  • ‘Izara artean’. Egilea: Irantzu Zinkunegi (Azkoitia - Gipuzkoa). Floreaga Salestar ikastetxeko ikaslea. Laguntzailea: Cecilio Salas.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu