Luis Baraiazarrak jaso dau Bilboko Urrezko Lumea
2006-06-05 02:00 sariak-autortzakBagilaren 1ean hasi eta 11ra arte zabalik egongo dan Bilboko XXXVI. Liburu Azokeak Luis Baraiazarra omendu dau 'Nire umetako Meñaka' lanagaitik.
Bagilaren 1ean hasi eta 11ra arte zabalik egongo dan Bilboko XXXVI. Liburu Azokeak Luis Baraiazarra omendu dau gaur. Meñakarrak Urrezko Luma saria jaso dau ‘Nire umetako Meñaka’ biografia lanagaitik. Ekitaldian Luis Baraiazarra, Asier Muniategi kazetaria aurkezpen-lanetan, Belen Greaves Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadua eta Patxi Urremendi Baraiazarraren kidea izan dira.
Ostean, hainbat euskal idazlek aurkeztu ditue euren lanak karpan bertan. Han izango dira Juan Carlos Etxegoien Xamar, 'Orhipean Le Pays de la langue Basque' bere lanaren frantsesezko itzulpenagaz; Ixiar Rozas 'Negutegia' lanagaz eta Luigi Anselmi 'Bertzerenak' liburuagaz, besteak beste.
Arratsaldean, Javier Armentia astrofisikoak eta Iruñako Planetarioaren zuzendariak aurkeztu dau Felix Ares idazlearen 'La Sábana Santa ¡Vaya timo!' Liburua. Turinen gordetako izarea (gaztelaniaz ‘sabana santa’ izenez ezagutzen dana) benetan Jesukristoren hil-izarea dan ala ez eztabaidatzen da askotan, modu kritiko, zorrotz eta gogorrean. Liburuan, egileak Turineko izarearen jatorria Erdi Arokoa dala defendiduten dau eta, beraz, ezin daiteke izan Kristoren benetako hil-izarea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!