Idazle elantxobetarrak omenduko ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2006-05-23 02:00   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak hileko osoko batzarra egingo dau zapatuan, hilak 27, Elantxoben. Horregaz batera, hiru idazle elantxobetar omenduko ditu erakundeak.

Euskaltzaindiak hileko osoko batzarra egingo dau zapatuan, hilak 27, Elantxoben. Horregaz batera, hiru idazle elantxobetar omenduko ditu, akademiaren 'Plazaberri' agerkari digitalean zehazten dan legez.

Ageriko bilkurea arratsaldeko seietan hasiko da, San Nikolas Eleizan, Amaia Eiguren Elantxobeko alkatearen ondoetorriagaz eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurragaz.

Ondoren, Txomin Peillenek Andima Ibiñagabeitia izango dau berbagai 'Andima Ibinagabeitiaren nortasuna' berbaldian; Bernardo Atxagak be Ibiñagabeitiaren inguruan egingo dau berba, 'Andimaren itzulpen bat eskuan' izenburuko agerraldian.

Bigarren, Imanol Berriatua hartuko dau berbagai Xabier Kintanak, 'Imanol Berriatua: euskal etorkizunaren ereile' berbaldian.

Azkenik, Igone Etxebarriak Gorgonio Renteria gogoratuko dau 'Gorgonio Renteria, idazle' izenburuko berbaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu