Green Day, Two Door Cinema Club, Delorentos, Delorean, We Are Standard eta L.A. Bilbao BBK Live jaialdian izango dira

Bizkaie! 2012-11-06 13:18   Musikea

Bilbao VIII. BBK Live jaialdiko bigarren kartelburua ezagutarazo dabe gaur: Green Day, hain zuzen be; talde estadubatuarraren kontzertua gaur bertan iragarri dabe antolatzaileek eta, aurreikusitakoaren arabera, 2013ko udan eskainiko daben kontzertu bakarra izango da Bizkaiko uriburukoa.

Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia egingo dabe Getxon, zemendiaren 24an

Bizkaie! 2012-10-30 14:49   Musikea

Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia egingo dabe Getxon zemendiaren 24an, Bizkaiko Trikitixa Alkarteak jakinarazo dauanez. Javier eta Jose Manuel Tejedor, Mirabel, Agurtzane eta Ion Elustondo, Ruben Isasi, Xabier Valle eta Argibel Euba, eta Tapia eta Leturia musikariek parte hartuko dabe.

Santurtziko XXXIII. Nazinoarteko Abesbatza Topaketak bariku honetan hasiko dira

Bizkaie! 2012-10-26 15:27   Musikea

Aurten ondoko hiru abesbatzen parte hartzea nabarmendu behar da: Antiphona Korala (Venezuela); The Rose Ensemble-Saint Paul (AEB) eta New Dublin Voices (Irlanda.

Betagarri taldeak 'Zorion argiak' disko bikotxagaz ospatuko dau 20. urteurrena

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-10-24 15:21   Musikea

Baikor eta indartsu datoz Betagarri taldekoak Zorion argiak (Elkar) disko bikotxagaz. 22 kanta barri sortu ditue, eta 11 kolaborazino batu ditue. Parau barik ibili dira hiru urteotan, eszenatokietan eta lokalean beharrean. Datorren urtean hogei urte bete ditu taldeak.

EOSek eta Ken Zazpik urtebete atzeratu ditue KlasikAT kontzertuak

Bizkaie! 2012-10-23 13:36   Musikea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Ken Zazpi taldea KlasikAT kontzertu sortea emotekoak ziran abenduan, baina EOSek jakinarazo dauanez, urtebete atzeratuko dabe proiektua. Beraz, 2013ko abenduan batuko dira orkestrea eta bandea zuzenean.

EH Sona 2012: proposamen gehiago, areto gehiago, estilo gehiago, kontzertu gehiago

Bizkaie! 2012-10-23 12:49   Musikea

Euskal Etxeak urtean zehar 120 ekitaldi baina gehiago antolatzen ditu eta kurrikulum honek dauen indarraz jaubeturik, prentsaurrekoak Euskal Etxea Bartzelonan eta Katalunian kontzertu-areto modura aurkezteko be balio izan dau.

Oskarbik kanta barri eta tradizionalak batu ditu 'Xirimiri' diskoan

Bizkaie! 2012-10-19 12:57   Musikea

Kanta barriak eta orain arte grabau bako abesti tradizionalak batu ditu Oskarbi taldeak Xirimiri diskoan. Urriaren 25ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko dabe zuzenean.

Sid LeRock musikari kanadarra, urriko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2012-10-17 14:16   Musikea

Barikuan, urriaren 19an, Guggenheim Bilbao Museoaren 15. urteurrena ospatuko dan egun berean, hileko Art After Dark saio egingo da museoan. Sid LeRock musikari kanadarra izango da protagonista nagusia. Musikea entzuteagaz batera, bisitariek museoko erakusketak ikusteko aukerea eukiko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Banden Lehiaren laugarren edizinoa martxan da

Bizkaie! 2012-10-17 12:46   Musikea

Banden Lehia musika txapelketearen laugarren edizinoa martxan da. Namek Planet igazko talde irabazleak Bilbao BBK Liven jo eban, eta aurtengo banda onenak be aukerea eukiko dau.

The Rolling Stones taldeak lau kontzertu emongo ditu aurten bere 50. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2012-10-16 11:06   Musikea

50. urteurrena ospatzeko asmoz, The Rolling Stones taldeak bina kontzertu eskainiko ditu urte honetan Londresen eta New Yorketik hur. Lehenengo bi emonaldiak Londreseko O2 Arenan izango dira, zemendiaren 25ean eta 29an, eta beste biak Newarkeko Prudential Centeren, abenduaren 13an eta 15ean, taldeak iragarri dauenez.

Euskal HerrikoTrikitixa Eguna Bergaran, urriaren 27an

Bizkaie! 2012-10-15 17:59   Musikea

Bergaran egingo dabe aurtengo Euskal Herriko Trikitixa Eguna Bergaran, urriaren 27an. Egitaraua 11:00etan hasiko da, kalejiran. Euskal Herriko Trikitixa Alkarte antolatzaileak trikitilari eta zale ugari batzea espero dau.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak beste arteei eskeiniko deutse aste honetako egitaraua

Dabi Piedra 2012-10-15 15:04   Musikea

Abonu denporaldiko bigarren kontzertuaren egitarauan, musikea ez eze, pintureari be lekua egingo deutsie. Esate baterako, eguaztenean Bilboko Euskalduna Jauregian izango dan emonaldian, Ignacio Diaz Olano margolari arabarraren Sonata koadroa ikusi ahal izango da, Bilboko Arte Eder Museoagaz egin daben akordioari esker.

Bilbao BBK Live European Festival Awards sarietarako hautagai izentau dabe

Bizkaie! 2012-10-10 11:31   Musikea

Jaialdi bilbotarraren antolakuntzako iturriek adierazo dabenez, irabazleak internet bidez emondako botoen bitartez aukeratzen dira. Lehenengo botazino-txandea zabalik dago honezkero eta zemendiaren 7ra arte iraungo dau; beraz, nahi daben guztiek webgunean emon leikie botoa Bilbao BBK Live Europako jaialdirik onena izentau deien.

Mugaldekoak taldeak 'Begiak lekuko' kaleratu dau, munduko doinu antologia txikia

Bizkaie! 2012-10-05 11:30   Musikea

Mugaldekoak taldeak Begiak lekuko disko-liburua aurkeztu barri dau, mundu testu eta doinu antologia txiki bat. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak kaleratu dau. Zakur arra eta ehunzangoa bideoklipa be aukeztu dau Edu Zelaietak, Raúl Garcíak, Mattin Sorzabalberek eta Beñardo Goietxek osotutako bandeak.

Musika brasildar herrikoia, tangoak, folka eta bluesa nagusi VIII. Poltsiko Musika programan

Bizkaie! 2012-10-04 18:50   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko Musika programearen zortzigarren edizinoari emongo deutso hasierea gaur, hilak 4. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

El Columpio Asesino, Soziedad Alkoholika, Sutagar eta Barricada, Zuzen-Zuzenean zirkuituan

Bizkaie! 2012-10-03 15:17   Musikea

IV. Zuzen-Zuzenean musika zirkuituan 50 kontzertu iragarri ditue urritik apirilera bitartean. Euskal Herriko hainbat aretotan egingo dira kontzertuak. Orain arte iragarritako taldeak ondokoak dira: Soziedad Alkoholika, Zea Mays, Su Ta Gar, Moby Dick, Childrain, Jon Robles, Pablo Marín Stet, Moog Indigo Trío, Sosegua eta Barricada.

Euskal musikeak BECeko plaza erraldoia beteko dau zemendiaren 10ean

Bizkaie! 2012-10-02 13:40   Musikea

Zea Mays, Zuloak, Berri Txarrak, Esne Beltza eta Willis Drummond taldeek osotuko dabe Becatu jaialdiaren kartela zemendiaren 10ean. 14.000 lagunentzako lekua izango da BECen. Sarrerak salgai dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fito & Fitipaldisek Oviedon hasiko dau antzoki eta areto txikietako birea

Bizkaie! 2012-09-20 18:21   Musikea

2006-2007 eta 2009-2010 denporaldietan, areto handiagoetan emondako 200 kontzertu ingurutan miloe bat eta erdi lagun batu ziran eta oraingoan askoz gitxiago izango diran arren, honezkero 25.000tik gora dira saldutako sarrerak.

Art After Dark berezia Bilboko Guggenheimen 15. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2012-09-20 11:18   Musikea

Irailaren 21ean, barikuan, protagonistak zazpi izango dira, musika elektronikoan, teknoan, folkean eta nazinoarteko rock psikodelikoan nabarmentzen diranak: Chema Rey + Javier Vielba DJs, Cápsula, Arizona Baby, Johann Wald DJ, Madel, Hernández eta James Holden.

Bilborock aretoak jarduerak eta zerbitzuak eguneratu ditu

Bizkaie! 2012-09-18 17:31   Musikea

Hamabost urteko ibilbidearen ondoren, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailaren menpeko Bilborock aretoak eguneratu egin ditu jarduerak eta zerbitzuak: aisiarako leku bat, batzeko, lan egiteko, konektetako, zizka-mizkak eta edariak daukazan barra bat… Horren helburua da gazteen topaleku bihurtzea.