Hesian taldeak zuzeneko diskoa grabauko dau Gernikan, abuztuaren 14an

Bizkaie! 2012-08-07 14:07   Musikea

Hesian taldeak zuzeneko diskoa grabauko dau abuztuaren 14an, Gernikan, jaietan. Jarraitzaile guztiei parte-hartzeko konbitea egin dabe taldekideek sare sozialetan. 2013ko udabarrian argitaratuko dabe.

Bilboko BBK Saleak prest dauka Aste Nagusiko egitaraua

Bizkaie! 2012-08-06 13:46   Musikea

Bilboko Aste Nagusia gero eta hurrago dago. BBK Saleak daborduko prest dauka jaietako egitarau berezia. Bertoko eta kanpoko taldeek joko dabe berta, eta BBK Musika Banden Jaialdia be hantxe egingo dabe.

Kantuz gogoratuko dabe Lauaxeta idazlea arrastian Mungian

Bizkaie! 2012-08-03 12:09   Musikea

Estepan Urkiaga Lauaxeta idazle eta kazetaria gaurko egunez, abuztuaren 3, jaio zan 1905ean Laukizen. Umea zala Mungiara joan zan biziten, eta hantxe kantuz gogoratuko dabe bere jaiotzearen urtemugea. Mungiako Udalak, kantuzale taldeekaz batera, kantaldi herrikoia antolatu dau barikuan, 19:30ean, Andra Mari gunean.

Hallé orkestreak abiatuko dau barikuan Donostiako 73. Musika Hamabostaldia

Bizkaie! 2012-08-02 15:23   Musikea

Donostiako 73. Musika Hamabostaldia abuztuaren 3an abiatuko da, Hallé Erresuma Batuko orkestra sinfoniko profesional zaharrenaren eskutik. Danetara, 63 kontzertu izango dira, eta horreetako hamar, doban. Egitaraua irailaren 2an amaituko da.

Bermeoko Nazinoarteko XXVII. Musika Asteak estilo askotako doinuak batuko ditu abuztuaren 6tik 10era

Bizkaie! 2012-08-02 14:52   Musikea

Bermeoko Nazinoarteko XXVII. Musika Astea abuztuaren 6tik 10era bitartean izango da, eta Andra Mari eleizea izango da agertoki nagusia. Dana dala, azkenengo emonaldia Bermeoko Kafe Antzokian egingo dabe

Musikea, skatea eta arte garaikidea, Miarritzeko 8. Festilasai jaialdian

Bizkaie! 2012-08-02 11:00   Musikea

Festilasai jaialdiaren 8. edizinoa egingo dabe zapatuan, abuztuaren 4an, Miarritzen. Mizanbu Gaztetxeak eta Skate Park taldeak musikea, skatea eta arte garaikideaz osotutako egitaraua antolatu dabe La Negresseko aparkalekuan, 18:00etatik aurrera.

Euskal sortzaileak batzeko asmoz sortu dabe Taupaka alkartea

Dabi Piedra Robledo 2012-08-01 15:25   Musikea

Oraintsu desagertutako MusikHerria diskoetxean ibilitako taldeek bat egin dabe Taupaka egitasmo barrian, kulturea modu autogestionauan banatu eta produkzinoa interes ekonomikoetatik urrun ipinteko, gizarte osora heldu daiten. Taupaka, beraz, musikariek sortutako proiektua da, baina sorkuntzearen ganerako arloetara hedatzeko asmoa dauke.

Cheikh Lô musikari senegaldarra eta Kila talde irlandarra, Getxoko 8. Nazinoarteko Folk Jaialdian

Bizkaie! 2012-07-30 16:27   Musikea

Aurten, Getxoko 8. Nazinoarteko Folk Jaialdia irailaren 5etik 9ra izango da. Daborduko egitaraua prest dago. Cheikh Lô musikari senegaldarra eta Kila talde irlandarra izango dira protagonistak saio nagusietan.

CoroPiccolo eta Jatorki abesbatzek kontzertua eskainiko dabe Bilboko Gizakundearen eleizan

Bizkaie! 2012-07-30 15:47   Musikea

CoroPiccolo talde alemaniarrak eta Jatorki bilbotarrek kontzertu berezia eskainiko dabe eguaztenean, abuztuaren 1ean, Bilboko Gizakundearen eleizan. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrerea doban da.

Berri Txarrak, Gose eta G.A.S. Drummers, III. Bonberenea Sutan jaialdian

Bizkaie! 2012-07-26 18:29   Musikea

Bonberenea Sutan jaialdiaren hirugarren edizinoa irailaren 15ean egingo dabe, Bonbereneako futbol zelaian. Aurten, bost taldek osotuko dabe kartela: Glaukoma, Matxura, Berri Txarrak, Gose eta G.A.S. Drummers.

Sex Pistols taldeak 'Never Mind The Bollocks' diskoaren 35. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2012-07-26 12:46   Musikea

Sex Pistols punk talde ingelesak Never Mind The Bollocks disko mitikoaren 35. urtemugea ospatuko dau, eta irailaren 24an lan ezagunaren edizino berezi bat argitaratuko da, bitxikeriak, zuzeneko emonaldiak eta argitaratu bako argazkiak batuko dituan luxuzko kutxa bat

Musiketan zikloak 20. edizinoko egitaraua aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-07-26 12:35   Musikea

Peter Hammil, Lou Lesage, Haight Ashbury, Nervous but excited, Tom Russel, Elliot Murphy eta Phil Cunningham & Aly Bain taldeek joko dabe Musiketan zikloaren 20. edizinoan. Zuzenekoak urriaren 7an hasi eta maiatzaren 19an amaituko dira, Bilboko BBK aretoan.

Donostiako 47. Heineken Jazzaldiak 122.000 lagun batu ditu

Bizkaie! 2012-07-24 17:56   Musikea

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 47. edizinoak 122.000 ikus-entzule batu ditu, igaz baino % 6 gehiago, jaialdiaren arduradunek jakinarazo dabenez. Garagarrilaren 19tik 23ra bitartean, ehundik gora kontzertu izan ziran, 70 doban ganera.

Simone Whitek Europako birako lehenengo kontzertua emongo dau Cristóbal Balenciaga Museoan

Bizkaie! 2012-07-24 13:51   Musikea

Simone White abeslari eta musikagile hawaiarra garagarrilaren 29an Cristóbal Balenciaga Museoan, Getarian izango da Silver Silver album barria aurkezten; Europako birako lehenengo kontzertua emongo dau Getarian, Hawaiin jaio eta Los Angelesen bizi dan artisteak.

Euskal Herriko Gazte Orkestreak 'Petrushka' interpretauko dau asteon Gasteizen, Donostian eta Bilbon

Bizkaie! 2012-07-23 18:24   Musikea

EGO Euskal Herriko Gazte Orkestreak Gasteizen hasiko dau garagarrilaren 23an udako birea, Igor Stravinskiyren Petrushka balleta interpretatuz. Donostian eta Bilbon be emongo ditue kontzertuak asteon.

WOP Jaialdiak The Dream Syndicate, The Jayhawks, eta Doctor Deseo taldeak batuko ditu Bilbon

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-07-19 15:46   Musikea

WOP The Walk On Project Jaialdiak irailaren 28 eta 29ko kartel ia osoa aurkeztu dau Bilbon. Irailaren 28an eta 29an, besteak beste, The Dream Syndicate, The Jayhawks, El Inquilino Comunista eta Doctor Deseo taldeek joko dabe Bilboko La Casilla kiroldegian. Irabaziak neuroendekapenezko gaixotasunetan terapiak ikertzeko erabiliko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Errobiko Festibalak uri pastoralaren bideak jorratuko ditu garagarrilaren 19tik 22ra bitartean

Bizkaie! 2012-07-19 11:21   Musikea

Errobiko Festibalaren 17. edizinoa martxan da Itsasun. Ama lurretik hiri pastoralera... Hiri pastoral baten bideetan lemapean, Euskal Herria, Etiopia, Madagaskar eta Bretainiako musikea eta jantzeaz gozetako aukera ederra izango da garagarrilaren 19tik 22ra.

Danetariko musikea Miarritzeko Big jaialdiaren laugarren edizinoan

Bizkaie! 2012-07-18 11:24   Musikea

Miarritzeko Big jaialdiak gaur ekingo deutso laugarren edizinoari. Audience, Stuck in the Sound, King Charles eta Toma taldeek estreinauko dabe aurtengo egitaraua, 20:00etan, Atabal aretoan. Garagarrilaren 22ra arte hainbat estilotako musikariek joko dabe festibalean, besteak beste, M83k, De la Soulek eta The Rapturek.

'Bilboko jaiak' eta 'Bilbao está precioso' lanek irabazi dabe 2012ko Bilbainada Lehiaketea

Bizkaie! 2012-07-16 18:25   Musikea

José María Larrazabalek idatzitako Bilboko jaiak eta Matías Berrocal Moreren Bilbao está precioso lanek irabazi dabe 2012ko XXIV. Bilbainada Lehiaketea, euskerazko eta gaztelaniazko kategorietan, hurranez hurran.

109.178 lagun, aurreko marka guztiak txiki itxi ditu aurten Bilbao BBK Live jaialdiak

Bizkaie! 2012-07-16 15:17   Musikea

109.178 lagun batu dira aurtengo Bilbao BBK Liven, errekor barria lortu dau jaialdiak. Igaz, 103.083 musikazale izan ziran; edizino honetan beraz, sei mila lagun gehiago hurreratu dira Kobetamendira. Barikua izan zan egunik jentetsuena.