109.178 lagun, aurreko marka guztiak txiki itxi ditu aurten Bilbao BBK Live jaialdiak

Bizkaie! 2012-07-16 15:17   Musikea

109.178 lagun batu dira aurtengo Bilbao BBK Liven, errekor barria lortu dau jaialdiak. Igaz, 103.083 musikazale izan ziran; edizino honetan beraz, sei mila lagun gehiago hurreratu dira Kobetamendira. Barikua izan zan egunik jentetsuena.

Eli 'Paperboy' Reed eta Supersubmarina, Bilbao BBK Live Bereziak zikloan

Bizkaie! 2012-07-13 12:00   Musikea

Eli Paperboy Reed eta Supersubmarina taldeek Bilboko BBK Salan, Bilbao BBK Live Bereziak zikloaren barruan. Eli Paperboy Reedek barikuan joko dau, 12:00etan; eta, Supersubmarinak, zapatuan, ordu berean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Delirium T. Band' ikuskizunaren estreinaldia Lekeition

Bizkaie! 2012-07-10 15:41   Musikea

Azken urteotan barrikuntzeari ateak zabaldu deutsozan Lekitto Musika Bandeak atondutako kontzertu hau, 21 urte igaro ondoren, 80. hamarkadako Delirium Tremens euskal rock talde arrakastatsuenetako abeslariaren eskenatokirako itzulerea izango da.

7.500 lagunek ikusiko dabe Bob Dylan zuzenean Bilbon

Bizkaie! 2012-07-10 12:24   Musikea

Musikea jaun eta jabe izango da egunotan Bilbon, eguaztenetik aurrera. Bob Dylanek ekingo deutso lehenengo, Guggenheim museoko zabalgunean, eguaztenean bertan. Eta eguenean, Bilbao BBK Live jaialdiak The Cure taldeagaz edegiko dau Kobetamendiko eszenatokia.

Tobias Meinhart Quintet talde alemaniarrak irabazi dau Getxoko Jazzaldiko talde lehiaketea

Bizkaie! 2012-07-10 11:16   Musikea

Getxoko 36. Nazinoarteko Jazzaldiak 12.000 lagun batu zituan garagarrilaren 4tik 8ra bitartean, jaialdiko arduradunek jakinarazo dabenez. Estilo aniztasuna eta artista nagusien kalidadea nabarmendu ditue antolatzaileek. Tobias Meinhart Quintet boskote alemanak irabazi dau talde lehiaketea.

Sigma Project taldeak Eskoziako saxofoi biltzar baten parte hartuko dau

Bizkaie! 2012-07-09 14:47   Musikea

Munduko XVI. Saxofoi Biltzarra egingo da St. Andrewsen, Eskozian, garagarrilaren 10etik 15era bitartean, eta han izango da Sigma Project taldea, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz.

Wayne Shorter saxo-jotzailearen laukotea, Getxoko 36. Jazz Jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-26 15:30   Musikea

Getxoko XXXVI. Nazinoarteko Jazz Jaialdiak abiatuko dau EAEko jazz festibalen egitaraua, garagarrilaren 4an. Estilo askotako 15 taldek joko dabe Algortako Bihotz Alai eta Geltokia plazetan. Izen ezagunenen artean, Wayne Shorter, Larry Carlton, Eliane Elias eta Mike Stern dagoz, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Jazzber Bermeoko XV. Jazzaldia, garagarrilaren 4tik 6ra

Bizkaie! 2012-06-25 15:55   Musikea

Jazzber Bermeoko XV. Jazzaldiak hiru kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu garagarrilaren 4tik 6ra. Aurten Getxoko Jazzaldiko lehiaketearen finalerako aukeratutako Tobias Menhart Quintet eta Miroslav Hloucal Quartet taldeek joko dabe Bermeon.

Ingalaterrako Oompah Brass taldeak irabazi dau VII. Haizetara

Bizkaie! 2012-06-25 14:30   Musikea

Sari nagusia Ingalaterrako Oompah Brass taldeak irabazi dau. Tresna-jolerik onenarentzako saria Oompah Brass taldeko tronpetajolearentzat eta Wombo Orchestra banda frantziarreko bateriajolearentzat izan da; eta publikoaren saria berezia, barriz, Badabimbumband talde italiarrak jaso dau.

En Tol Sarmiento boskoteak 'Hacia la luna' lana kaleratu dau

Bizkaie! 2012-06-22 13:40   Musikea

Arabako Errioxako En Tol Sarmiento (ETS) boskoteak disko barria aurkeztu dau, Hacia la luna. Iñigo Sarmiento, Rubén Campinún, Floren Díaz, Rubén Terreros y Javier Lucas musikariek hamahiru kanta sortu ditue. Gaur, bagilak 22, zuzenekoa emongo dabe, Gasteizen.

The Romanticosek 'My Time' hirukotearen lehenengo diskoa argitaratu dau

Bizkaie! 2012-06-22 11:53   Musikea

The Romanticos hirukoteak My Time diskoa kaleratu barri dau Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Gaur, Getxoko Blues Jaialdian joko dabe, 23:00etan, The Piper´s Puben. Kontzertua doban da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mendebala jaialdia Kantauriko folkaz harago joango da 11. edizinoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-21 15:50   Musikea

Aurten, Mendebala jaialdiak Kantauriko folkaren doinuak gainditu, eta inguruko beste lurraldeetara edegiko dau egitaraua. Izan be, jaialdiaren 11. edizinoak Gaztela, Aragoi eta Kataluniako musikea ekarriko dau Sopuertara, garagarrilaren 6an eta 7an. Eta, aurten be, kontzertu guzti-guztiak doban izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Getxoko Udal Musika Eskolako Bandeak 25 urteko ibilbidea ospatuko dau

Bizkaie! 2012-06-19 14:37   Musikea

Bihar, bagilak 20, eguaztena, Andrés Isasi Musika Eskolako bandeak bere 25. urteurrena ospatuko dau Nazinoarteko Musika Egunean. Bi ospakizun horreek buztartuz, kontzertua eskainiko dau taldeak Algortako Bihotz Alai plazan, 19:00etatik aurrera.

Kaleko musikarik onena izango da Zornotzan VII. Haizetara jaialdiari esker

Bizkaie! 2012-06-18 15:50   Musikea

Haizetara, fanfarria, banda eta kaleko musikarien lehiaketea bagilaren 22, 23 eta 24an izango da Zornotzan. Edizino honetan inoiz baino talde gehiagok emon dau izena. Holan, 15 herrialde desbardinetako 41 talde aurkeztu dira.

Musika estilo aniztasuna Bilbon, Musikearen Egunaren inguruan

Bizkaie! 2012-06-18 14:42   Musikea

San Inazio eta Deustuarrak abesbatzek abiatuko ditue Musikearen Egun Europearraren inguruko ekitaldiak, Bilbon. Kontzertua, bagilaren 20an izango da, 20:00etan, Deustuako San Pedro eleizan. Musikaren Eguneko eskaintzea Bilboko Udaleko Kultura barrutik ekimenaren barruan dago.

Bilbao BBK Live jaialdiak musikea eroango dau uriaren erdigunera

Bizkaie! 2012-06-15 14:54   Musikea

Glen Hansard, Eli ‘Paperboy’ Reed eta Supersubmarina zuzenean izango dira Bilboko Alondigan eta BBK Aretoan Bilbao BBK Live Bereziak-en.

Elvin Bishop, Dana Fuch eta Joe Louis Walker, Getxoko 23. Nazinoarteko Blues jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-12 15:05   Musikea

Getxoko Nazinoarteko Blues Jaialdiak hasiko dau Getxoko udako musika egitarau oparoa, bagilaren 21ean. Hiru egunetan, blues doinuek bere egingo dabe Algortako Bihotz Alai plazea, Elvin Bishop, Dana Fuch eta Joe Louis Walker musikarien eskutik.

Bide Ertzean eta Maria Berasarte, 'Artistas en Ruta' programearen barruan

Bizkaie! 2012-06-08 16:26   Musikea

Etxepare Euskal Institutuak eta Interpreteen Espainiako Alkarteak (AIE) sinatutako hitzarmenari esker, euskal taldeak Artistas en Ruta izeneko programan sartuko dira aurrerantzean. Hurrengo hileetan, Bide Ertzean talde tolosarra eta Maria Berasarte abeslari donostiarra izango dira euskal ordezkariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Estilo aniztasuna da aurtengo ezaugarria, Aste Nagusiko bertoko Pop-rock erakustaldian

Dabi Piedra Robledo 2012-06-07 15:09   Musikea

Bizkaiko taldeentzako pop-rock erakustaldirako hamasei talde aukeratu ditue eta binaka joko dabe Aste Nagusiko arratsaldeetan. Aukeraketa prozesura 83 talde aurkeztu dira, beraz aurreko bost urteetako kopuruak gainditu ditue.

Bilboko Alondigeak zuzeneko musikearen azken 40 urteak gogora ekarriko ditu Live Music Experience erakusketeagaz

Bizkaie! 2012-06-07 12:55   Musikea

Erakusketeagaz batera, jarduera ugari izango dira uda osoan zehar, besteak beste, musika-tailerrak, zine dokumentalaren zikloa, berbaldiak eta kontzertuak. Gaur, bagilak 7, Audience taldeak inaugurazino-kontzertua eskainiko dau, 21:30etan. Sarrerea doban izango da.