Getxoko 26. Habanera Jaialdiak hiru talde batuko ditu barikutik domekara bitartean

Bizkaie! 2012-09-14 11:30   Musikea

Jaialdiaren azken egunean, domekan, Oihartzuna Muskizko abesbatzak kantauko dau. Ahots mistoen talde honek 11 soprano, 10 kontralto, 9 tenore eta 7 baxu ditu, Jose Luis Garciaren zuzendaritzapean. Errepertorio zabala eta anitza dauka, euskal abesbatza musikea, habanerak, herrialde desbardinetako folklorea eta eleiz polifonia eta polifonia profanoa gehienbat. Oraingoz, disko bi kaleratu ditu taldeak: Muskiz abesten eta Nire bizitza abesten.

Zemendian disko barria kaleratuko dau Gosek

Bizkaie! 2012-09-13 17:59   Musikea

Irailean zehar, Gose talde gipuzkoarra disko barria grabetan dago Torrelodones (Madril, Spain) urian. Taldearen estudioko bosgarren emoitzea izango dana zemendiaren 20an argitaratuko ei dabe Jangura Produkzioak, Goseren produkzino etxeak aurreratu dauenez. Juan Sueiro & Moli dabilz produktore lanetan Torrelodoneseko Estudios 54 grabazino etxean.

Berri Txarrak eta Esne Beltza Becatu jaialdiko lehenengo izarrak

Bizkaie! 2012-09-13 13:02   Musikea

Becatu jaialdia datorren zemendiaren 10ean izango da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan, eta sarrerak irailaren 21etik aurrera egongo dira salgai, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Euskadiko Soinuak Vic-eko Mercat de Musica Viva azokan

Bizkaie! 2012-09-12 15:38   Musikea

Euskal taldeen kontzertuak:

- Eguenean, irailak 13, 22:45ean, Petti eta beste agertoki batean We Are Standard, 23:45ean.

- Barikuan, irailak 14, 23:30ean, Esne Beltza.

- Zapatuan, irailak 15, 13:00ean, Anari.

Musikale Kaleko Musikarien Nazinoarteko XII. Topaketea astegoienean izango da Basauri, Erandio eta Leioan

Bizkaie! 2012-09-12 14:30   Musikea

Aurtengo edizinoan ondoko taldeek hartuko dabe parte: Kataluiniako Always Drinking Marching Band eta Bandarra Street; Andaluziako Baet Klezmer; Euskal Herriko Broken Broders Band, Travellin Brothers eta Leioa Musika Banda; Gadjo, musikari katalan eta frantsesek osotutako taldea; Kantabriako Los Granujas; Italiako Pink Puffers Brass Band; eta Portugaleko South Style Brass eta Tumbala.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbo Hiria 24. Pop Rock Lehiaketako kontzertuak eguenean hasiko dira

Bizkaie! 2012-09-12 12:13   Musikea

Izena emoteko fasean 597 talde onartu dira lehiaketearen edizino honetan parte hartzeko: 385 talde Pop Rock modalidadean, 149 Metal atalean eta 63 talde Beste Joera Batzuetan. Igazko datuakaz konparauta, 56 talde gehiago aurkeztu dira. Taldeen jatorriari jagokonez, nabarmentzekoa da 142 talde Euskal Herrikoak dirala, eta horreetatik 67 Bilbokoak; 18 talde atzerritik datoz.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

25.000 lagun batu ditu Folk Getxo BBK jaialdiak

Bizkaie! 2012-09-10 15:17   Musikea

25.000 bat lagun izan dira atzo bertan Xabier Leteren omenezko Sortuko dira besteak kontzertuagaz amaitu zan 28. Getxoko Nazinoarteko Folk jaialdian.

The Zeros estadubatuarrek Bilboko Kafe Antzokian joko dabe irailaren 20an

Bizkaie! 2012-09-04 15:06   Musikea

The Zeros punk rock talde estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau irailaren 20an Bilboko Kafe Antzokian. Mexikoko Ramones izengoitiagaz ezagun bilakatu ziran eta bere abestietan punk, power pop eta rock'n'roll doinuak bikain buztartzen zituen.

II. Black & Basque jaialdia Baionan

Bizkaie! 2012-09-03 15:36   Musikea

Pasa dan urtean antolatu eben lehenengo aldiz aniztasun kulturala sustatu eta belaunaldi guztiak alkartzeko helburua dauen Black & Basque jaialdia eta aurten irailaren 7tik 9ra bitartean euskal eta afro-amerikar kulturak buztartuko dira barriro Baionan.

Folk Getxo BBK 2012 - Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdia irailaren 5etik 9ra

Bizkaie! 2012-08-30 15:44   Musikea

Getxoko XXVIII. Nazinoarteko Folk Jaialdia gaur aurkeztu dabe Bilbon. Urtero lez, goi mailako kontzertuak izango dira, besteak beste, Mikel Urdangarin kantautorearen eta Cristina Pato gaita-jotzailearen saioa eta Sortuko dira besteak Xabier Leteren omenezko kontzertua. Saio nagusietan, barriz, Cheikh Lô musikari senegaldarra eta Kíla talde irlandarra izango dira protagonista.

BBK Salak Chucho Valdesen kontzertua hartuko dau 'BBK Masters At Work' zikloari hasierea emonez

Bizkaie! 2012-08-30 14:56   Musikea

BBK Salak Chucho Valdesen kontzertua eskainiko dau datorren irailaren 25ean arratsaldeko 20:30an BBK Masters At Work zikloaren denporaldi barriari hasierea emoteko. Kubako konpositoreak, 8 Grammy sari irabazi ditu eta hainbat doktore-titulu eta autortza jaso ditu.

UPV/EHUko Koruak Sardiniako Concordia Vocis jaialdian parte hartuko dau

Bizkaie! 2012-08-27 14:23   Musikea

Eslovenia, Txekiar Errepublika eta Italiako beste abesbatza batzuekaz konpartiduko dau eszenatokia UPV/EHUko Koruak abuztuaren 28tik irailaren 22ra bitartean Sardiniako (Italia) hainbat herritan ospatuko dan XXI Festival Internazionale di Musica Vocale Concordia Vocis jaialdian.

Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketea iragarteko kartel lehiaketarako deialdia egin dabe

Bizkaie! 2012-08-23 13:34   Musikea

Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketea iragarteko IV. Kartel lehiaketea antolatu barri dabe. Parte-hartzaileek 14-35 urte bitartean izan behar ditue. Lanak bialtzeko azkenengo eguna urriaren 30a izango da.

BBK Banda Lehiaketearen bigarren edizinoak lau kontzertu eskainiko ditu doban

Bizkaie! 2012-08-22 11:47   Musikea

Euskal Herriko hiru banda ezagunek eta Valentzia Uriko Banden Nazinoarteko Lehiaketako irabazleak joko dabe BBK Banden II. Jaialdian. San Adriango musika-bandeak edegiko dau egitaraua, eguaztenean, Bilboko BBK Salan.

BidasoaFolk jaialdiak folk doinuz lotuko ditu Hondarribia, Irun eta Hendaia astegoienean

Bizkaie! 2012-08-21 12:32   Musikea

Hondarribian hasiko da BidasoaFolk jaialdiaren 12. edizinoa, hilaren 24an. Musika akustiko, etniko eta garaikidea izango da protagonistea hiru egunez, Irunen, Hendaian eta Hondarribian. Kontzertu guztiak doban dira.

Euskal Kantuak BBK Jaialdiak Araba eta Bizkaiko kantariak batuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2012-08-20 14:39   Musikea

Euskal Herriko Kantu Txapelketako kantari nabarmenenak izango dira abuztuaren 20an, Bilboko BBK Salan, Euskal Kantuak BBK Jaialdiaren barruan. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira.

Duo Sonodualisek abiatuko dau Gasteizko Nazinoarteko Musika Jaialdiaren seigarren edizinoa

Bizkaie! 2012-08-17 14:45   Musikea

Arrastian abiatuko da Gasteizko Nazinoarteko Musika Jaialdiaren seigarren edizinoa, Jesus Guridi konserbatorioan. Lehenengo emonaldia Duo Sonodualisek eskainiko dau, 19:45ean.

Jazza eta artea buztartuko ditu Guggenheim museoak Aste Nagusian

Bizkaie! 2012-08-16 15:45   Musikea

Bilboko Guggenheim museoak egitarau berezia eskainiko dau aurten be Aste Nagusian. Jazz garaikideko lau emonaldi prestau ditue, abuztuaren 21etik aurrera. Musikeaz aparte, erakusketak ikusi ahal izango ditue bisitariek.

Organo Jaialdiaren XXVII. edizinoa Eskuernagan hasiko da

Bizkaie! 2012-08-10 16:07   Musikea

Organo Jaialdiaren XXVII. edizinoa abuztuaren 10ean abiatuko da Arabako Errioxan. Danetara, sei kontzertu antolatu ditue, lehenengoa Eskuernagan, barikuan, eta azkenengoa, hilaren 15ean, Moredan.

Helena Orcoyen soprano gazteak Lekeitioko XXXIV. Nazinoarteko Itxas Soinua Musikaldia abestuko dau

Bizkaie! 2012-08-08 11:47   Musikea

Lekeitioko XXXIV. Nazinoarteko Itxas Soinua Musikaldia abuztuaren 11an hasi eta 15ean amaituko da. Makina bat sasoitako musikea izango da entzungai egunotan Andra Mari eleizan, Barrokoko musikea, Erdi Arokoa eta Errenazimentukoa, eta tartean jazz doinu modernoagoak.