Kultur Errotaren 1000. ekitaldia abenduan

Bizkaie! 2005-09-30 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Eszenatokitik, mugak apurtzen

Bizkaie! 2005-09-23 00:00   Kulturea
Julen Gabiria

Aste Nagusiko antzerkia

Bizkaie! 2005-09-09 00:00   Kulturea
Hasteko, Arriaga Antzokiko eta Euskalduna Jauregiko lanak aitatuko ditugu, kontuan eukinda lanok dirala Aste Nagusian topauko ditugun karuenak, baina ez derrigorrez onenak, baten bat kontuan hartzeko modukoa bada be. Esate baterako, Arriaga Antzokian aurkeztuko diran lan biak interesgarriak dira, eta publikoaren arrakastea segurtauta eukiko dabe: alde batetik, Yllana & L´Om Imprebís konpainiaren (Yllana hau ‘666’ antzezlan bikaina egin ebana da) ‘Monty Python’ lana talde ingeles horren sketchik onenakaz dator Bilbora, batez be Monty Pythonekoek ‘Flying Circus’ show ezagunean egiten zituen sketchakaz. Bestetik, Ángela Molinaren konpainiak ‘El graduado’ antzezlana preparau dau, bersino zinematografikoan arrakasta itzela eukindako izen bereko lanean oinarrituta. Lan bi horreek 20:00etan eta 23:00etan emongo dira, hurrenez hurren, bata bestearen atzetik. Euskalduna Jauregiko lanak hiru dira, baina ez hain interesgarriak: Miramón Mendi konpainiaren ‘El diluvio que viene’ musikala da, eta nahikoa izango da esatea José Luis Moreno dala lan honen produktorea. El Club de la Comedia taldearen ‘Noche de cómicos’ lana, barriz, azken urteotan klasiko bihurtzen dagoan formatua da, antzerkiaren aldetik kalidade bakoa. Neil Labuteren ‘¡Gorda!’ da azken antzezlana, eta beharbada interesgarriena, Neil Labute da-ta gaur egun munduan dagoan autorerik garrantzitsuenetako bat. Gorputz perfektuen gaia ironiaz ikutzen dau, eta telebisinoari esker ezagun-ezagunak diran aktoreek hartzen dabe parte bertan. Hiru lan horreek 20:00etan emongo dira egunero, jauregiko hiru aretotan. Baina interesgarriena jaietan bertan dago, esan dogun lez. Bilborocken, berbarako, barrez lehertzeko moduko obrak emongo dira egunero: gaur, astelehenean, Markeliñek zerura edo infernura eroango gaitu ‘Punto rabo’ lan ezagunagaz; martitzenean, Yokaranguren eskutik eta David Barberok idatzita, ‘Letizienta’ lan satirikoa emongo da; eguaztenean, Sexpearen konpainiak dokumental erako ‘En grilletes’; eguenean ‘Euskararen 7 bekatu nagusiak’ etorriko jaku Pok taldearen eskutik; barikuan, SINverso ...

Donejakue baldosea Bilbon

Bizkaie! 2005-09-02 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Lauaxeta, euskal literaturearen mugarria

Bizkaie! 2005-08-26 00:00   Kulturea
1929an Euzkadi egunkarian hasiko zan beharrean: hasikeran, Orixeren laguntzaile ibili zan egunkari horretako euskerazko atalean, baina gero atalaren ardurea hartu eban, eta gerrea biztu zan arte egon zan bertan. Mueta guztietako gaien gainean idazten eban, baina bereziki interesgarriak izan ziran literatura gai hartuta idatzi zituanak: ordurako Lauaxeta poeta petoa zan, argi ikusten danez bere joera literarioetan eta egiten zituan itzulpenetan. Izan be, Europako literaturako autorerik handienetako batzuk euskerara itzuli zituan: Victor Hugo, Paul Verlaine, Charles Baudelaire, Dante Alighieri eta beste ...

‘Eskuekin’ artisautza aldizkaria plazan

Bizkaie! 2005-08-12 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Bizkaiko Arkeologia Museoa, 2007an

Bizkaie! 2005-08-12 00:00   Kulturea
Azkenik, bisitariei Bizkaiko historiaren barri emoteko, erakusketa iraunkorretarako eta aldi baterako erakusketetarako aretoak, areto didaktiko bat eta tailer pedagogiko bat parauko ditue. Eraikinari begira ipinita, gazteenek ez dabe gogoratuko estazino horretatik urteten ebela Bilbotik Txorierrira joiazan trenek eta, zehatzago esateko, Derioko kanposantura joiazanek. Halanda ze, tren ha lehengo bilbotar guztiek erabili eben, baina urteak ziran estazinoa itxita egoala eta, azken aldian, eraikina gaztetxe bihurtzeko ahaleginak be egin ziran, batez be Santutxuko Sorgintxulo gaztetxea zarratu ostean. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen ...

Ondarroako Lore-jokuak: Augustin Zubikarai eta XXI. mendea buztartzeko asmoagaz

Bizkaie! 2005-08-05 00:00   Kulturea
Lore-jokoak XIX. mendearen erdialdean sortutako mobimentu euskaltzalea izan zan, Iparraldean sortu arren, zazpi euskal lurraldeetan zabaldu zana. Lore-jokoak sortzeko arrazoi garrantzitsuena euskaldunen artean zabal ebilen nortasun-krisia izan zan. Nortasun-krisi hori eragin eben, besteak beste, Iparraldeko gazte askok Hego Amerikara iges egin izanak eta Hegoaldean karlistadak amaitu ostean foruek eratorritako askatasunak galdu izanak. Iparraldeko Antoine de´Abbadie izan zan Lore-jokoen sortzaile eta bultzatzaile nagusi, bere patrikatik pagetan ebazan eta holako jaialdiak. Hasierako lore-jokoetan olerki-lehiaketak eta herri-kirolak baino ez ziran antolatzen baina ...

Ipuinak: elikagai sekretua, heziketa prozesuan ezinbestekoak

Bizkaie! 2005-08-05 00:00   Kulturea
Juan Kruz Igerabideren ‘Joxe Panpin, jostailu saltzaile fin’ Absurdua, umorea eta ironia fina lantzen ditu Igerabidek bere ipuinetan eta oraingoan Joxe Panpinek bere bidaietatik ekarten dituan ipuin eroak jorratu ditu; aarrazkiak, barriz, Lorena Martinezenak dira. Julen Gabiriaren ‘Metro bateko letrak’ Idazle saritua izan arren, umeentzat Julen Gabiriak idatzitako lehen liburua da. Alfabetoko letrakaz jolasten dau egileak, letra bakotxagaz ipuin bat osotuz. Ipuin dibertigarriak, ipuinakaz eta irudimenagaz jolasean ondo pasau daitekela erakusten dabenak. Ganera, Iñaki Martiarena ‘Mattin’-ek bere magia erantsi ...

Euskal Herriko II. Graffiti Lehiaketako finala Getxon

Bizkaie! 2005-07-29 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Gabriel Arestiren mailua, Ean

Bizkaie! 2005-07-29 00:00   Kulturea
Esandako lez, barikuan bertan hasiko dira poesia egun honeek, garagarrilaren 15ean, ‘Poesia mailu bat da?’ itaunagaz eta Gabriel Arestiren etxEA izenburu orokorragaz. Eta jardunaldi honeek hasteko modua ez da makala izango: arrastiko 19:00etan, Beletxen, ‘Lauaxeta, poesia eta nortasun nazionala’ gaiaren inguruan egingo dabe berba Juan Luis Zabala, Igor Estankona eta Pako Sudupe idazleek, Xabier Mendiguren Elizegi moderatzaile dala. Ez da ahaztu behar Lauaxeta hil ebela ointsu bete dirala 68 urte, eta laster beteko dirala 100 urte Laukizen jaio zala ...