Deabruak Beltzak munduan

Bizkaie! 2006-04-28 00:00   Kulturea
Daborduko, nazinoarteko merkaduen ikerketa ugari egin dabez zabalkundearen ondorioak ikertzeko eta ekimenari gogor eutsi deutso taldeak. Orain arte, 9 ikuskizun egin dabez, 936 ekitaldi, 22 herrialde bisitau dabez eta, danetara, 350.000 kilometro egin dabez. Orain, 10. urteurrena ospatzeko, bira berezia antolatu dabe hamar herrialdetan zehar. Baina euren lurra ez dabe ahaztu eta Euskal Herrian jai erraldoia egingo dabe, oraindino zehaztu barik dagoan arren. Bizkaie!

Mikel Zarateri omenaldia euskarri digitalean

Bizkaie! 2006-04-28 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Samuel Becketten ehun urte zirraragarriak

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Kulturea
Parisen bizitako jazoeretatik, batek barru-barruraino markau eban idazlearen bizitza eta obrea: 1938an, eskale batek labana sartu eutsan, Beckettek uko egin eutsalako limosnea emoteari. Batetik, jazoera horrek idazlearen bizitzan eragina euki eban, ospitalean egoala ezagutu ebalako gero bere emaztea izango zan Suzanne Descheveaux-Dumesnil; bestetik, bere lanetan be eukiko eban labankadeak eragina, bere personaien izakerean batez be. Ospitaletik urtenda, erasotzailearengana joan zan Beckett, labana zergaitik sartu eutsan galdetzeko: 'ez dakit, jauna' erantzun ei eutsan eskaleak, eta esaldi horrek be arrasto handia itxi ...

Bernardo Atxaga Euskaltzain oso izentau dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Kulturea
Argitaratutako lan nagusiak Eleberria - Ziutateaz I eta II. Luis Haranburu, 1976. - Ziutateaz II. Luis Haranburu, 1976. - Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian. Erein, 1984. - Sugeak txoriari begiratzen dionean. Erein, 1984. - Bi anai. Erein, 1985. - Obabakoak. Erein, 1988. - Behi euskaldun baten memoriak. Pamiela, 1991. - Gizona bere bakardadean. Pamiela, 1993 - .Zeru horiek. Erein, 1995. - Sara izeneko gizona. Pamiela, 1996. - Groenlandiako lezioa. Erein, 1998. - Soinujolearen semea. Pamiela, 2003 - Lekuak. Pamiela, 2005 Poesia - Etiopia. Pott Liburutegia, 1978. - Henry Bengoa, Inventarium. Elkar, 1988. Haur-literaturea ...

Mikel Zalbide da hautagai bakarra Patxi Altunak Euskaltzaindian itxitako hutsunea beteteko

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   Kulturea
1983an, euskaltzain urgazle izentau eban Euskaltzaindiak. Erakundearen barruan lan oparoa egin dau, lexikologia eta hiztegigintzearen aldetik batik bat: Hiztegigintza batzordearen kide izana da hainbat urtez, baita Jagon Saileko kide be. Batean zein bestean, bertako idazkari izana da zenbait urtez. Bestalde, Euskaltzaindian bertan, LEF (Lexiko Irizpideen Finkapena) batzorde-atalaren gestino-arduradun izana da. Langintza horren ildotik garatu ziran maileguzko hitzen idazkerea, Orotariko Euskal Hiztegia proiektua eta EEBS (Egungo Euskararen Bilketa Sistematikoa) egitasmoa. Berba egiten eta idazten dakien hizkuntzak: euskara, gaztelania, alemana eta ingelesa ...

Euskaltzaindiak Andolin Eguzkitzaren lanak katalogauko ditu

Bizkaie! 2006-04-14 00:00   Kulturea
Biografia Andolin Eguzkitza Bilbao Santurtzin jaio zan 1953ko abenduaren 6an eta 2004ko martiaren 24an hil zan Bilbon. Euskerearen eta euskal kulturearen aldeko langile nekaezina, ezkerraldeko lehen euskaltzaina izan zan. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, Deustuko Unibersidadean Filologia Erromanikoa ikasi eban eta 1975ean lizentziau zan. Lizentziaturea eskuratu bezain laster, Salamancara joan zan, Koldo Mitxelena zanaren ondoan ikasketak egitera. Urtebete beranduago, 1976an, Koloniara joan zan eta hando Unibersidadeko Hizkuntzalaritza Institutuan urte bi emon ebazan. Ondoren, Estadu Batuetara joan zan eta Iowa-ko Unibersidadean, 1980an ...

Durangoko Bonbardaketearen 69. urteurrena

Bizkaie! 2006-04-14 00:00   Kulturea
Bizkaie!

‘Hitzak batzen gaitu’, Ibilaldia´06 Elorrion

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Liburua Euskerearen erabilerea, hezkuntza barritzailea, aniztasuna, parte-hartzea, herri ekimena... Horreek kontzeptu guztiak batzen dabezan hainbat ipuin eta istorio argitaratu ditu Txintxirri ikastolak ‘Hitzak batzen gaitu’ liburutxuan. Unai Elorriaga, Julen Gabiria, Gotzon Hermosilla, Miren Agur Meabe, Manu Etxebarria, Gontzal Mendibil, Igor Estankona, Leire Bilbao, Arrate Egaña eta Jon Arretxe izan dira idazleak. Elea argitaletxearen eskutik dator liburua. ‘Liburuan berbak eta asmoak alkartzen dira, Bizkaiko ikastolen proiektuari hauspoa emon guran’. Horixe da liburuaren kontra-azalean dagoan lehenengo esaldia eta, azken batean, egitasmoa laburbiltzen ...

'Berdel Astea' Mutrikun, martiaren 22tik aurrera

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Azken buruan, apirilaren 1ean 'Berdel Egunaren' XI. edizinoa izango da. Eguneko ekitaldien artean, goizeko 10:30etan hasiko da Mutrikuko Kalatxori Bela Elkarteak antolaturiko II. Belauntzien arteko Txapelketea. 13:00etan, Zabiel Plazan, herriko abesbatzek kontzertu bat eskainiko dabe. Edozelan be, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Mutrikuko portuan egingo dan Berdel Pintxo Dastaketa herrikoia izango da eguneko protagonista nagusia. Bizkaie!

1600. urteko pintura espainiarraren mestizajea, Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Erakusketa hiru esparrutan dago bananduta. Lehenengoan, 1600. urtearen inguruko Sevillako pintura ederto erakusten daben obra manieristak erakutsiko dira. Bigarren atalean, Caravaggio eta haren jarraitzaileen (Oracio Borgianni, Bartolomeo Cavarozzi, Artemisia Gentileschi) obrak edo kopiak Sevillara zelan heldu ziran erakusten da. Horrek eragin handia euki eban Sevillako margolarien artean, eta, esate baterako, Velázquezek, bere gaztaroko konposizino batzuetan, tenebrismoaren eragina eta Sevillako aspaldiko beste elementu batzuk buztartu zituan. Hirugarren eta azken esparruak 1600. urtearen inguruan jaiotako maisu sevillarren lana jasoten dau. Horreen artean ...

Igaz, 2.460 liburu argitaratu ziran euskeraz EAEn

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Bizkaie!

CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazinoko XII. sariak banatu dabez

Bizkaie! 2006-03-31 00:00   Kulturea
Azken buruan, dibulgazino-liburua idazteko 4.500 €-ko beker Begoña Arrate Larrañaga biologoak irabazi dau 'Biziaren sarea ehuntzen' izenburua daroan proiektuarengaitik. Liburuan, biziaren kontzeptua landu nahi dau, sare bat dala kontuan izanda. Sare horren deskribapena egitea da proiektuaren helburua, hainbat oinarriren ikuspuntutik –gizakia, eboluzinoa, ingurumena...–. Egileak oinarri horreen guztien arteko hartu-emonak landuko dauz. Bizkaie!

Azkue sarien banaketea

Bizkaie! 2006-03-31 00:00   Kulturea
A mailako saridunak Narrazinoan: Lehen Saria: ‘Lagun bat bizirako’. Egilea: Leire Perret (Angelu-Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea da. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune. Bigarren Saria: ‘Malkoak lehortzen’. Egilea: Leire Aranburu (Lezo-Gipuzkoa). Lezoko Institutuko ikaslea. Laguntzailea: Jon Puy. Hirugarren Saria: ‘Inoiz ikusi gabeko ama’. Egilea: Amets Cañizares (Azpeitia-Gipuzkoa). Azpeitiko Ikasberri Ikastolako ikaslea. Laguntzailea: Alaitz Olaizola. Olerkian: Lehen Saria: ‘Itsasoan’. Egilea: Oihana Barrenquy (Itsasu-Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea. Laguntzailea: Pruden Sudupe. Bigarren Saria: ‘Ilargi zaharra’. Egilea: Maialen Dagorret (Itsasu-Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea ...