Alberto Ladron Aranak 'Itzalak bizi diren lurraldea' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-05-20 11:38   Kulturea

Abentura nobelea da  Itzalak bizi diren lurraldea (Elkar), fantasiazko mundu batean girotutakoa. Alberto Ladron Aranak kaleratu barri dauen liburua Taupadak bildumean argitaratu da, 13 urtetik gorako irakurleen atalean.

Abentura nobelea da  Itzalak bizi diren lurraldea (Elkar), fantasiazko mundu batean girotutakoa. Alberto Ladron Aranak kaleratu barri dauen liburua Taupadak bildumean argitaratu da, 13 urtetik gorako irakurleen atalean.

Inperioaren mugetan, Arkania urrunean, matxinada-hotsak entzuten dira. Ganera, aspaldi galarazotako magiaren berbizteaz berba egiten dabil jentea. Esku gogorrez erantzun nahi dabe armadako buruek, eta horretarako erabiliko ditue euren zerbitzu sekretuak. Orduan, gazte bildurti bat, agure jakintsu bat eta matxino ausart bat bidaia harrigarria hasiko dabe, eta bidean ezpatak, gazteluak eta izaki miragarriak topauko ditue. Itzalak bizi diren lurraldea liburuaren abiapuntua da hori.

Abentura klasiko bat dala esan eban egileak aurkezpenean, eta onartu eban Tolkinen lanen eragina be igarten dala. Bildurrezko nobelen eta suspensearen osogaiak gehitu deutsoz istorioari.

Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967) misteriozko eleberriak idatzi ditu, besteak beste, Xake mate, Eguzki beltzaren sekretua, Arotzaren eskuak, Ahaztuen mendekua, Zer barkaturik ez, Piztiaren begiak eta Harrian mezua.

Erantzunak

Ekine 2015-12-02 08:56 Erantzuna | #1

Irakurri dudan libururik politena! Abentura zoragarria, zoragarria!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa