bbk-ren Literatura Eskolea 06/07

Bbk 2006-10-04 02:00   Kulturea

Literatura Eskolea 2002ko urrian jarri eban abian Larrabetzuko bihotz bakartien klubak. Orduan irakurten ikasi gura genduala aldarrikatu genduan, jakin gura dogula nork noiz non zer zergaitik eta zertarako idatzi eban.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Helduei be zuzendutako umeen literaturea

Bizkaie! 2006-10-03 02:00   Kulturea

‘Txabola terapeutikoa’ lanean gurasorik bako mundua irudikatzen dau Pako Aristik. Protagonistak aitita-amumak eta gaixorik dagoan lobea dira eta aititak umea nagusi legez tratetan dau.

Unai Elorriagaren 'Matxinsaltoen belarriak' lanean heriotzea hur-hurretik jorratzen da, 'askotan umeek helduek atarako ez dabezan ondorioak ataraten dakie-eta' .

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Tomas Ondarra kazetari grafikoak betiko Bilboren ikuspegia erakutsiko dau

Bizkaie! 2006-10-02 02:00   Kulturea

Urriaren 2tik 20ra bitartean zabalik egongo dan erakusketeak, ordenagailuz landutako irudi eta testuen bitartez, Bilboko berezitasunak islatzen ditu, Zazpikaleak, Begoñako Ama, funikularra, Athletic, diseinu bereziko baldosak edota bere pastel bitxiak.

Getxoko Bigarren Eskuko Liburuen Azokeak 6.000 eurotik gora batu ditu Tindoufeko proiektu baterako

Bizkaie! 2006-10-02 02:00   Kulturea

Batutako dirua Tindoufeko (Sahara) errefuxiatuentzako kanpamentuetako lehenengo hezkuntzako bi eskola berreregiteko erabiliko da.

Jantzea eta ikuskizuna Bilbon, Dantzaldiari esker

Bizkaie! 2006-09-28 02:00   Kulturea

Dantzaldiaren zazpigarren edizinoa aurkeztu barri dabe eta ikuskizunak ate-joka dagoz honezkero. Edizino hau barrikuntza ugarigaz dator eta herrialde bat izango da protagonista nagusia: Kanada.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Dantza Hirian’ uri paisajeetan egindako nazinoarteko dantza jaialdia Donostia, Irun eta Baionan

Bizkaie! 2006-09-20 02:00   Kulturea

Irailaren 21ean, Donostian, 22an, Irunen eta 23an Baionan egingo da Euskal Eurohiriaren garapen kulturala bultzatzeko sortutako ekimena.

Paloma Rojasen artelanak ikusgai Gorlizen

Bizkaie! 2006-09-14 02:00   Kulturea

Pasa dan domekatik eta irailaren 16ra arte, Paloma Rojas artistearen lana dago ikusgai Gorlizko Udal Erakusketa Aretoan.

Argia ikusi dau Ardotxiren ‘Mentxakaren aitorpena’ liburuak

Bizkaie! 2006-09-14 02:00   Kulturea

Errealidade nobelatu legez definidu daiteke liburu hau: 1971n egile eta protagonistea atxilotzen dabenean hasten da, eta polizia-etxeko itaunketak irauten dauen bitartean garatzen da.

John Martin, argia ilunean

Julen Gabiria 2006-09-13 02:00   Kulturea

Jon Martin oiartzuarrak IX. Igartza beka irabazi barri dauela-ta, izen bereko artista handi bategaz akordau eta konturatu gara ez dogula horren gainean berba egin orrialde honeetan; pekatua ia-ia, kontuan izanda artista horrek erakusketa interesgarria daukala Bilbon, Arte Eder Museoan.

Getxoko Komiki Azokeak 'Capitan Trueno' personaia sortu eban Victor Mora marrazkigilea omenduko dau

Bizkaie! 2006-09-12 02:00   Kulturea

Getxoko Komiki Azokeak 'Capitan Trueno', 'Jabato' edota 'Corsario de Hierro' komiki-personaien sortzaile ospetsua, Victor Mora marrazkigilea omenduko dau abenduaren 1etik 3ra Areetako Geltokiko plazan egingo dauen bere V. edizinoan.

Arrateko Amaren dantzen bigarren ekinaldia

Bizkaie! 2006-09-07 02:00   Kulturea

Kezka dantza taldeak prest dauka dana gaur, irailaren 8an, Arraten eskaniko dauen emonaldirako. Igaz abiatutako tradizinoa sustraitu eta dantzen errepertorioa osotzen jarraitzeko asmoa dauka aurten Kezka dantza taldeak.

Donostiako Aukerako eta Liburu Zaharren Azokeak 43 stand izango ditu

Bizkaie! 2006-09-01 02:00   Kulturea

Donostiako Aukerako eta Liburu Zaharren Azokeak gaur, irailak 1, zabalduko ditu ateak eta hilaren 17ra bitartean, danetara, zortzi probintziatako 43 stand eta liburugileren parte hartzeagaz, % 20ra arteko beherapenak eskainiko ditue.

Jantzan bizitako gizona

Julen Gabiria 2006-08-28 02:00   Kulturea

Hilebete baino gehiago da Euskal Herriko jantzaririk handienetakoa hil zala, eta, berandu baino lehen, haren izena gogoratzera gatoz gaur. Pirmin Aldabaldetreku Arruti deitzen zan, baina Pirmin Treku izenagaz pasauko da baletaren historiara. Garagarrilaren 13an hil zan Donostiako erietxe baten, 76 urte zituala.

Lee Miller New Yorkeko artistearen 54 argazki ikusgai Bilbon

Bizkaie! 2006-08-22 02:00   Kulturea

BBKren erakusketa aretoan, Bilboko Kale Nagusiaren 32. zenbakian, abuztuaren 21etik urriaren 5era Lee Miller (1907-1977) artistearen 54 argazki egongo dira ikusgai ‘Lee Miller eta surrealismoa’ izenburuko erakusketan.

Eszenatik mundua aldatu guran

Julen Gabiria 2006-08-17 02:00   Kulturea

1956ko abuztuaren 14an, oin dala 50 urte biribil, Bertolt Brecht idazle alemanak azken arnasa hartu eban Berlinen. Geroztik, bere lana balioa irabazten joan da urterik urte, eta ez dago haren obrea kontuan hartu ez dauen antzerkilaririk.

Musikea eta jantzea nagusi Berangoko II. Folklore Jaialdian

Bizkaie! 2006-08-16 02:00   Kulturea Abuztuaren 18tik 20ra

Poloniako Zespol Piesni i Tanga Bestwina, Alemaniako Tanz und Folkloreensemble Ihna, Euskal Herriko Iruriko Dantzariak eta Xiberotarrak (Zuberoa) eta Otxandategi Dantza Taldea (Berango), eta Mexikoko Mariachi Mexico Lindo taldeek hartuko dabe parte abuztuaren 18, 19 eta 20an Berangoko II. Nazioarteko Folklore Jaialdian.

Haur Dramaturgiaren V. Sari Iberoamerikarra

Bizkaie! 2006-08-08 02:00   Kulturea

Umeen artean antzerki-literaturearen sormena bultzatzeko asmoz eta arlo horretan egon daitekezan proposamen barrien garapenean laguntzeko antolatu dabe sariketea.

Araian badok hamahiru

Julen Gabiria 2006-08-03 02:00   Kulturea

Aurten, 1994tik hona urtero lez jazoten dan moduan, Arabak barriro egingo dau barre eta algara, hamahirugarrenez, Araiako Umorezko Antzerki Jaialdiari esker.

Antzerkia nagusi Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2006-08-02 02:00   Kulturea

Bilboko Aste nagusian 32 antzerki taldek eta musika banda bik hartuko dabe parte aurten eta danetara 48 antzezlan eskainiko ditue abuztuaren 20tik aurrera.

Diru-laguntzinoa antzerkigintza profesionalarentzat

Bizkaie! 2006-07-27 02:00   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gobernu Batzordeak antzerkigintza profesionala sustatzeko helburuagaz 942.192 euroko diru-laguntzinoa eskaintzen dauen aurrekontua onartu barri dau.