Euskal Historiaren entziklopedia

Bizkaie! 2005-02-25 00:00   Kulturea
Historialari ugarik hartu dabe parte lanean, EHUko, NUPko, Deustuko Unibersidadeko eta Bordeleko Unibersidadeko 45 bat irakasle eta ikertzailek hain zuzen be. Lana garaien arabera dago banatuta. Lehenengo hiru liburukietan lehengo euskal biztanleen sorreratik Frantziako Iraultzara (1789) bitarteko urteak batzen dira. Beste hiru liburukiek, barriz, azken 200 urteotako historia garaikidea aztertzen dabe, gaur egunera arte. Azken atalean, zehatz mehatz erakusten da politikearen eboluzinoa. Entziklopedia liburudendatan dago eskuragai, eta etxez etxe be salduko da, 580 euroan. Bizkaie!

Bonaparte ondareko eskuizkribuen edizino digitala plazan

Bizkaie! 2005-02-25 00:00   Kulturea
Koldo Isusi Zuazo

Bizitzaren gainean dantzan

Bizkaie! 2005-02-18 00:00   Kulturea
Azkenik, ezin da aitatu barik itxi lan honen eszenografia berezia, Tanttaka taldeko Fernando Bernuesek egindakoa. Arbela eta klariona erabilita lortu dau Bernuesek eszena sortzea: oholtza arbel handi bat da, eta, beste alde batetik, klarionen bidez arbel bat egin dau, bertan proiektetako obran eskaintzen diran ikus-entzunezkoak. Gogoratu behar da arbela eta klariona funtsezko elementuak dirala Oteizaren lanean, eskulturen bozetoak klarionakaz egiten zitualako eta arbela, barriz, bere pentsamentu eta diseinuak azaltzeko erabilten ebalako. Julen Gabiria

Eusko Jaurlaritzeak EAEko Museoen Legearen Aurreproiektua onartu dau

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Kulturea
Dana dala, lortutako esperientziatik abiatuta, alderdi guztiak modu global eta zehatzago baten arteztuko dituan arau bat egingo da, EAEk museoen azpiegitura moderno eta koordinatua euki dagian. Modu horretan, administrazino publikoek museoetarako ipinten dituen baliabideak optimizau egingo dira. Eusko Jaurlaritzatik esan ebenez, lege aurreproiektuak museoen ikusmolde barria eskeini gura dau. Izan be, euskal kulturearen ondarea babestu eta zabaldu ez eze, museoek ondare horren etorkizuna aztertu eta sustatu be egingo dabe, kulturearen kontzeptuaren esparrurik zabalenean eta adierazpen modu guztietan. Ganera, jarduera publiko ...

Karlos Garaikoetxea lehendakari ohia, euskal sukaldarien kolektiboa, Dave Bieter, Karmele Goñi eta Kukuxumusu dira 2004ko Sabino Arana sariak

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Kulturea
Sabino Arana Kultur Elkargoak sarituei urrezko txanpon bana emoten deutse, 50 mm-ko diametroduna, Bilboko Abasolo bitxi-dendak ospakizun honetarako beren-beregi diseinatua eta Juan Puigdollers eskultore katalan ospetsuak egindako Sabino Aranaren eskultura bat eredutzat hartuta. 2005eko urtarrilaren 30ean egingo dan sari banaketa ekitaldia 12:00etan hasiko da Bilboko Arriaga Antzokian eta Juan Jose Ibarretxe izango da buru. Bizkaie"

Hamaika euskal artista gazte, mundutik Bilbora

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Kulturea
Lehen esan dogunez, 2001-2002 urteetan saritutakoen artean danetarik ikusi geinke: argazkiak, irudiak, instalazinoak, bideo-emonaldiak eta performanceak. Lan horreek guztiak urtarrilaren hasieran argitaratuko dan katalogo baten bilduko dira, beste hamaika kritikarik egindako iruzkinei esker. Rekalde aretoko erakusketak irauten dauan bitartean, artxibo paralelo bat sortuko da, zuzenean zein zeharka bekakaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoakaz zerikusia daukan guztiak bere eretxia adierazo ahal izateko. Modu horretan lortu gura dana da lan baten atzean ezkutauta dagoan guztia argi eta garbi erakustea, jenteak ulertu dagian ...

Bilboko Gay-Lesbo-Trans 2. Nazinoarteko Zinemaldia

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Begiradatxu bat Arte Eder Museoko urte barrirako aurreikuspenei

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Kulturea
PARIS ETA SURREALISTAK 2005eko bagilaren 20tik irailaren 18ra PARIS ETA SURREALISTAK erakusketea hirurehun lan inguruk osotzen dabe: pinturak, eskulturak, argazkiak, topautako objektuak, collageak, arte primitiboa, arte herrikoia eta naifa, dokumentuak, pelikulak... Danak be, mobimentuaren garapenerako funtsezkoak izan ziran gai batzuren inguruan egituratuta dagoz: automatismoa, amesa eta inkonzientea, gauza ikaragarriak, zoria, zoramena eta eldarnioa, edo teknika artistiko barriak. Obra aukeraketa zabal horren bidez, ikusleek mobimentu surrealistearen lehen manifestu urratzaileen barri eukiko dabe, sortzaile eta diziplina artistikoen arteko loturak ezagutuko dabez, garaiko ...

Gabon giroko obra ezkutuak, ikusgai

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Kulturea
Bitxikeria bat aitatzekotan, koadro batzuetan XVI. mendera arte erabilten hasi ez ziran musika instrumentu batzuk dagoz irudikatuta, eta horrek guztiak auzitan ipini dau flandestar estilotzat joten ziran koadro batzuen benetakotasuna, ez estilo aldetik, ezpada dataren aldetik. Ganera, Prusiako urdina izeneko kolore berezia ikusi ahal izan da bertan, XVIII. mendeko pinturan ezaguna zana baina ez flandestar garaian. Hau guztiau ondo aztertu eta gero, adituak konturatu dira koadro horreek XIX. mendearen amaierako “revival flandestarra” baino ez dirala, eredu piktoriko anakronikoak. Horren arrazoia ...

Literaturearen eta filosofiaren uzta barriak liburu bitan

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Kulturea
Literaturea albo batera itxita, eta hausnarketa filosofikora hurreratuta, beste lan interesgarri bat be argitaratu da egunokaz. Lan hau, barriz, euskera hutsean urten da kalera. Hain zuzen be, UEUko Filosofia Sailak “Filosofiako gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa” lan-tresna garrantzitsua plazaratu dau. Horrek ez dau esan gura oin arte euskeraz holakorik egon ez danik, baina bai egon dana oso urria izan dala. Estatus akademiko, lanbide eta jatorri askotako personek osotu dabe liburua: ikertzaile eta irakasleak, lizentziadun barriak eta irakaskuntzan ...

Eider Rodriguez: 'Ez dot mesederik gura emakumea eta idazlea nazalako'

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Kulturea
Gatazka politikoaren ganean idazterakoan eroso sentidu zara? Sano eroso. Batez be ipuin horreetan sentidu naz eroso. Berbarako 'Politika albisteak' ipuinean, eta, orokorrean, gai horretako ipuin guztietan. Giza hartu-emon gatazketan, barriz, hirukoteak dira nagusi. Askotan, bikoteetan agertzen dan hirugarren presentzia zeloak dira: ez da persona erreala, presentzia imajinarioa da, baina horrek sortzen dau triangelua. Jente askok esan deust hirukoteen kontu hori, baina ni ez nintzan konturatu idaztean. Azken baten, baliabide literarioa da, kontakizuna antolatzeko. Joxe Azurmendik esan eustan liburu hau 'gai ...

Iñaki Gonzalez, marijesi bakarlaria: 'aurten nahiko urduri nago'

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Kulturea
3.- Goizaldeko lauretan urtetan dabe Marijesiek kalera, haizea, hotza, edurra, euria... egin arren. Ez da ba lan erraza izango ordu horreetan ohetik altzetea. Joateko gogoa euki ezkero, altzau egiten zara, askotan ohean geratzeko gogoagaz geratu arren. Baina uste dot merezidu dauala, bizitzan behin baino ezpada be, abesten joatea. 4.- Urte asko taldean kantau ostean, pasa dan urtean bakarlari legez abestu zendun. Zelakoa izan zan esperientzia? Asko gustau jatan. Hasieran urduri zagoz, baina gero apurke-apurke konfiantzea hartzen zoaz ta azkenean trankil ...

Andres Urrutia, euskaltzainburu barria

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Kulturea
Andres Urrutia, euskaltzainburu barria Andres Urrutia Badiola bilbotarra da, 1954ko abenduaren 21ean jaioa. Batxilergo ikasketak Indautxuko Jesuitetan egin ebazan. Deustuko Unibersidadean Zuzenbide ikasketak amaitu eta 1976an lizentziau zan abokatu-ekonomista sailean. Ondoren, notarioa izateko oposizinoak preparau ebazan eta, gainditu ostean, Ondarroako notarioa izan zan, 1981etik 1994ra arte. 1994tik Bilbon notario dihardu. Bestalde, Deustuko Unibersidadean Zuzenbide Fakultadeko irakasle da. Deustuko Unibersidadean Euskara Juridikoa Mintegia sortu eban, eta, gaur egun, horren eta Zuzenbide Fakultadeko euskara koordinatzailea da. Bestetik, 1984tik 1988ra bitartean, Euskerearen Aholku ...

Gotzon Barandiaran, poetea: ‘Hizkuntzea poemen pintzela da, eta berbak koloreak’

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Kulturea
- Zure poesian hizkuntzagazko ardurea dago. Hizkuntzea forma legez, soinu legez hartu dozu? Hizkuntzea poemen pintzela da, eta berbak koloreak. Zorionez gure hizkuntza txiki baina ez eskas honek hamaikatxu kolore daukaz, eta kolore bakotxak beste hainbeste tonalidade. Niretzat normala da koloreak nahastea, probak egitea gustoko kolorea topau arte. - Tonu aldetik, barriz, holako etsipen ukutu bat igarten jatzu. Ni ez nago bape gustora ezartzen deuskuen bizitzeko ereduagaz. Sistema neoliberal basati honek guk pentsetan doguna baino eragin zuzenagoa dauka eguneroko hartu-emonetan. Sarritan pentsetan ...

Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketak

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Kulturea
NONTZEFILM Film Laburren I. Nontzefilm Lehiaketea be martxan dago daborduko. Lehiaketea on-line izango da www.nontzefilm.com gunean eta lan onenak FANT 2005ean egongo dira ikusgai. Lanak formatu honeetan aurkeztu ahal izango dira: .mov, .mpeg, .avi, .asf eta .wmv. Artxiboak 3.5 Mb eta 3 minutuko iraupena izan leike gehienez. Beste alde batetik, filmaren irudi adierazgarri bat be bialdu behar izango da (70 x 50 pixelekoa, .jpg formatuan). Arauak: Filmak jasoteko epea 2005eko martiaren 11n amaituko da. Dana dala, Nontzeflash ...

Literatur Sariak 2004

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Oskar Arana: 'Itzulpengintzeak normaltasun etxurea emoten deusku gure egoera hain ez-normal honetan'

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Kulturea
Zelako esperientzia izan da? Polita. Lan handia egin behar izan dot, baina gogoz. Itzultzen ordu asko emon dot, baina ez jat luze eta astun egin. Denporea behar da itzultzeko eta idazteko, eta bakardadea. Horretarako konplizidadea behar da ingurukoakaz, eta ez da erreza izaten lortzea. Nik gozau egin dot, izugarri. Itzultzerakoan, obra baten erraiak ikusten dituzu, bete-betean sartzen zara uniberso horretan, eta bidaia luze batetik etxeratzen zaranean moduko sentsazinoa eukiten dozu barruan. Lanbidez itzultzailea zara, eta orain, lanetik aparte be itzultzaile ...

Bilbao Bizkaia Kutxa – Euskaltzaindia. Literatura Sariak, 1958-2003

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Kulturea
Liburua elebiduna da (euskaraz eta gaztelaniaz) eta egitura sinplea dauka irakurlearen konsulta edo irakurketea errazteko asmoz. Gauzak holan, sari bakotxean urtez urte jasotako idazlanen informazioa emoten da, idazlan sarituen laburpena eta iruzkina eskaintzen diralarik. Edizino argitaratuen argazki bana be jarri da, liburuaren apaingarri modura. Horrezaz gan, epaimahaiaren osoketea edo urte bakotxean sariketan aurkeztutako lanen kopurua lako datuak be topauko ditu irakurleak. Azkenik esan, Jean Haritschelhar euskaltzainburuaren hitzaurrea irakur daitekela liburuan, baita BBK Fundazioaren agurra be. Bestalde, helduentzat diran lau sarietan ...

Harkaitz Cano: ‘poesiak ez dau irauten, dardarak, zirrarak dira gogoratzen doguzanak’

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Kulturea
Harkaitz Cano Lubaki Bandaren sortzaileetako bat izan zan 1993an eta hortik aurrera makinatxu bat lan argitaratu ditu: - Kea behelainopean bezala. Susa, 1994. (poesia). - Paulov-en txakurrak. Erein, 1994. (narrazio hibridoa). - Radiobiografiak. Elkar, 1995. (ipuinak). - Beluna jazz. Susa, 1996. (eleberria). - Telefono kaiolatua. Alberdania, 1997. (ipuinak). - Bizkarrean tatuaturiko mapak. Elkarlanean, 1998. (ipuinak). - Pasaia blues. Susa, 1999. (eleberria). - Piano gainean gosaltzen. Erein, 2000. (New Yorkeko kronikak). - Norbait dabil sute-eskaileran. Susa, 2001. (poesia). - Enseres de Ortopedia Inútil, 2002 (ipuinak) Bizkaie!