Glu-Glu antzerki-taldeak ‘Ama quiero ser lehendakari’ bere lan barria aurkeztuko dau Donostian

Bizkaie! 2006-11-17 01:00   Kulturea

Aizpea Goenaga da lanaren egilea eta zuzendaria, eta aktoreen artean dagoz Loli Astoreka, Ane Gabarain, Patxi Perez, Maribel Salas, Galder Perez eta Mari Cruz Melgosa.

Flöz antzerki konpainia alemana Durangon

Bizkaie! 2006-11-15 01:00   Kulturea 'Teatro Desilusio' antzezlana taularatuko dabe

Flöz antzerki konpainia alemana Durangoko San Agustin kulturgunean izango da domeka honetan, zemendiak 19, ‘Teatro Delusio’ obrea aurkezteko. Emonaldia iluntzeko zortzietan hasiko da eta sarrerak 12 euroan dagoz salgai.

Esloveniarrak Durangoko Azokan

z 2006-11-15 01:00   Kulturea

Euskal Idazleen Elkarteagaz bat eginik aurkeztutako egitasmo honen helburu nagusia, Euskal literaturea gure mugetatik kanpora ezagutzera emotea, eta aldi berean, kanpoko literatura desbardinak Euskal Herrian ezagutzeko bitartekoak ipintea.

Pio Barojaren nobela bi euskeraz

Bizkaie! 2006-11-15 01:00   Kulturea

‘Zalakain abenturazalea’ eta ‘Jakintzaren arbola’

Aurten 50 urte beteten dira Pio Baroja (1872-1956) hil zanetik eta, hori dala eta, Eusko Jaurlaritzak haren omenez lan bi argitaratu ditu euskeraz: ‘Zalacain el aventurero’ eta ‘El arbol de la ciencia’, hau da, ‘Zalakain abenturazalea’ eta ‘Jakintzaren arbola’. Literatura Unibertsala bildumearen barruan dagozan liburu horreek biak liburu-dendetan dagoz salgai.

Bilboko XXVIII. Antxinako eta Aukerazko Liburuen Azokea salmentak % 15 gehituz amaitu da

Bizkaie! 2006-11-14 01:00   Kulturea

Bilboko XXVIII. Antxinako eta Aukerazko Liburuen Azokea atzo amaitu zan balantze ‘oso positiboagaz’, bai publiko kopuruari jagokonez, bai eta salmentei jagokenez be, aurreko edizinoagaz alderatuz % 15 igon baitziran liburuen salmentak

Txotxongiloak ume zein helduentzako Bilboko areto nagusietan

Bizkaie! 2006-11-10 01:00   Kulturea

Aurten, 25. urteurrena ospatzeko, egitarau zabala antolatu dau Pantzerki Txotxongiloen Bilboko Dokumentazino Zentroak zemendiaren 10ean hasi eta zemendiaren 19 bitartean iraungo dauen Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiarako. Arriaga Antzokia, Bilborock eta Indautxuko Carmen Aretoa izango dira agertokiak eta umeentzako zein helduentzako ikuskizunak egongo dira, euskeraz eta gaztelaniaz.

Gerediagak, 41. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokea iragarteko kartela eta gaia ezagutarazo ditu gaur

Bizkaie! 2006-11-08 01:00   Kulturea

Durangoko 41. Euskal Liburu eta Disko Azokea, abenduaren 6tik 10era

Miriam Peña durangarrak egin dau 41. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko dauen kartela. Orain arte egin dituan lanetatik nabarmentzekoak dira 2004. urteko San Fausto jaietako kartela, edota Zaldibarko Emakume Langilearen Eguneko kartel irabazlea 2005. urtean.

Juan Kruz Igerabidek irabazi dau 2006ko Baporea Saria

z 2006-11-08 01:00   Kulturea

Adunako idazleak ‘ Kakotxen k herrialdea’ eleberriagaz irabazi dau Baporea Sariaren 17. edizinoa. Igerabidek bigarrenez irabazi dau Baporea Saria ze 1996an be irabazi eban, Karlos Linazasorogaz batera, Gau, gau, gau’ lanagaz.

Diskogintza eta Zinemagintza Bildumazaleen Nazinoarteko Azokea Bilbon

Bizkaie! 2006-11-07 01:00   Kulturea

Diskogintza eta Zinemagintza Bildumazaleen Nazinoarteko Azokeak datorren astegoienean zabalduko ditu ateak Bilboko Deustua auzoko Bidarte merkataritza-gunean. Goizeko hamarretatik gaueko hamarretara egongo da zabalik eta sarrerea dobakoa izango da.

Lanonima Imperial taldeak 20. urteurrena ospatuko dau Bilboko Arriagan

Bizkaie! 2006-10-31 01:00   Kulturea

Lanonima Imperial dantza konpainiak bere 20. urtemugea ospatuko dau Bilboko Arriaga Antzokian egingo dan mundu mailako estreinaldi bategaz. Euripidesen ‘Bakanteak’ tragedia greziarrean oinarritua, eta mobimentua, melodia eta irudia buztartuz, ‘A la nit ferida pel raig’ estreinauko da mundu mailan antzoki bilbotarrean zemendiaren 2 eta 3an

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Liburu Zahar eta Okasinokoaren XXXVIII. Azokea martxan

Bizkaie! 2006-10-27 02:00   Kulturea

Urriaren 27tik zemendiaren 12ra bitartean, Bilboko Arenalean jarritako stand edo salmenta tokiak bisitau daitekez ondoko ordutegian: astelehenetik barikura, goizez, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara. Zapatu, domeka eta jai egunetan, ordu erdi gehiago.

Meabe Garraitzetako itsasargian

Saioa Torre Gereketa 2006-10-27 02:00   Kulturea

Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdian ‘Ez zaitez Gernikara joan, Lauaxeta’ antzezlana barruraino sartu jakon igaz Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleari eta 36ko gerraz idazteari ekin eutson. 'Urtebete itsasargian’ lana da barruko bultzada horren emoitzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Picasso 1937, Historia del Guernica’ antzezlana aurkeztu dau Maskaradak

Saioa Torre Gereketa 2006-10-25 02:00   Kulturea

Espainian Gerra Zibilak inguruak txikitzen ebazan bitartean, Errepublikako hainbat intelektual genozidio horren aurrean munduak eukan jarrera pasiboa salatzeko batzen ziran Parisen. Picasso margolariari horren ganeko obra erraldoi bat egiteko agindua emon eutsen. Orduan hasi zan formea hartzen 'Guernica' artelana eta orain antzerki-obrea aurkeztu dau Maskarada taldeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pio Baroja gogoan

Saioa Torre Gereketa 2006-10-23 02:00   Kulturea

Felix Marañaren eta Jose Maria Unsainen ‘Baroja nuestro-Baroja gurea’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu dabe Maraña autoreak berak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzi Jon Sanchezek Bidebarrieta Kulturgunean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mundua bere oinetan euki eban pintore bilbotarra, barriro gure artean

Julen Gabirtia 2006-10-23 02:00   Kulturea

Eduardo Zamacois (Bilbo, 1841 – Madril, 1871) nazinoarteko famea lortu eban lehenengo margolari bilbotarra izan zan, eta, halanda be, ez da bape ezaguna. Holako injustiziak izaten dira sarritan artearen munduan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

‘Ragga-ragga dator gaua’, Paddy Rekalderen ukabilkadea

Bizkaie! 2006-10-19 02:00   Kulturea

Aspaldiko mendeku baten ukabilkadea ragga-dub erritmopean’, holan definidu dau Paddy Rekaldek bere bigarren nobelea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zientzia mundu andalustarrean

Julen Gabiria 2006-10-16 02:00   Kulturea

Munduak gaur egun daukazan gaixotasunen artean, erlijinoaren inguruko gorrotoa da bat. Musulmanak dirala eta ez dirala, katolikoak dirala eta ez dirala… egunero dago zeozer, eta amorru absurdoak pilatuz doaz alde batetik eta bestetik. Gatx hori errotik ezabatzeko egiten diran ekimen guztiak kontuan hartzekoak dira, eta zentzun horretan ulertu behar da Caixak Bilbon antolatu dauen erakusketea: ‘Zientzia mundu andalustarrean’.

Getxoko XXIV. Antzerki Jardunaldiak: euskal antzerki produkzinoaren erakusleiho

Bizkaie! 2006-10-09 02:00   Kulturea

Datorren eguenean, urriak 12, Getxoko XXIV. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira. Urriaren 22ra, genero guztien eta publiko guztietarako 13 antzezlan eskainiko dira 18 antzezkizunetan.

‘Bat, bi, Manchester’, Irati Jimenezen lehen nobelea plazan

Bizkaie! 2006-10-06 02:00   Kulturea

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketearen bosgarren deialdian irabazi dau idazle mundakarrak Bat, bi, Manchester lanari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Peter Pan eta jaka eskarlata’, ume-heldu eta heldu-umeentzako beste abentura bat

Bizkaie! 2006-10-05 02:00   Kulturea

JM Barrieren Peter Panen magiak jarraipena dauka Geraldine Mac Caughreamen ‘Peter Pan in scarlet’ lanagaz eta mundu mailako klasiko handi honen bigarren zatiaren aurkezpenagaz bat eginik (32 herrialdetan aurkeztuko da), euskerazko itzulpena be plazan dago gaurtik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (3)