Patxi Gallego: 'Komikiagaz, kaleko hizkerea aurreritxi gitxiagogaz erabili daiteke'

Bizkaie! 2005-04-29 00:00   Kulturea
Eta zelan moldatu zara lan horretan? Sano gustura sentidu naz. Lehenengo sekuentziaren ostean, trabau egin nintzan: ideia asko neukazan buruan, eta gidoi bat egin behar neban. Hasi nintzen gidoia egiten, baina konturatu nintzan ha ez zala gidoia, eta sano gustura nengoala ha idazten. Gainera, tarteka ibili naz: egun batzuk idazten eta beste batzuk marrazkiak egiten. Horrek distantzia emon deust egindakoaren gainean, eta gauzak hobetzeko aukerea. Ondino zure lana definidu be ez dogu egin: komikia, liburu grafikoa... Hau egin nebanean, nire ...

Liburu Eguneko nobedadeen aurrerapena

Bizkaie! 2005-04-22 00:00   Kulturea
Txalaparta argitaletxeak itzulpen bi kaleratu ditu, biak be interesgarri eta gomendagarriak, autoreak ezagunak eta bikainak diralako eta itzultzaileak be ez diralako atzean geratzen: alde batetik, Dennis S. Milesen “Laguna” nobelea dago, Andolin Eguzkitzak itzuli ebana eta amodioaren gaineko gogoeta dakarzkuna. Andolin zanari modu bitxian agertu jakon liburu hau itzultzeko aukerea: Dennis S. Miles Kuban jaio zan, baina Estadu Batuetan bizi da aspalditik. Bertan ezagutu eban Andolin Eguzkitzak, 1986an. Milesek ingelesez idatzitzako “The Companion” nobelea itxi eutsan Eguzkitzari, ha irakurri eta ...

Aztekek Bilbo inbadidu ebenekoa

Bizkaie! 2005-04-15 00:00   Kulturea
Albistea handia izan da: egunkari guztietan agertu da, orrialde osoak bete dira erakusketa honen gainean, portadetara be heldu da notizia, izan be, ez da gitxiagorako: inken eta maien kultureagaz batera, Ameriketan egon dan kulturarik handiena, aztekena, Bilboraino etorri da, besapean ekarrita mundu harrigarri haretako altxorrik handiena eta distirarik ederrenak. Martiaren 18an hasi eta irailaren 18ra arte, sei hilabete osoz, ikusgai egongo da, eta erakusketea ez galtzeko motiboak asko dira, gainera: 600 pieza baino gehiago dagoz erakusgai; tartean, Mexikotik kanpora lehenengoz ...

Alejandro Dumasen argitaratu bako nobelea topau dabe

Bizkaie! 2005-04-15 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Dantzan hasteko moduko zirkuitua

Bizkaie! 2005-04-08 00:00   Kulturea
Aurten bost lan ikusi ahal izango dira Euskadiko Antzokien Sareak atondutako zirkuitu honetan: Damián Muñozen Ölelés, Blanca Arrietaren Bakar saioa, Organik konpainiaren ES3IN, Moaré taldearen Gau bakar bat eta oin dala aste bi atal honetara ekarri genduan Asier Zabaleta koreografo eta dantzariaren EGO-tik. Ölelés lana Sándor Márai idazle hungariarraren “Azken hitzordua” liburuan (euskeraz be badago, Igela argitaletxeak argitaratuta) dago oinarrituta, eta Damián Muñoz eta Jordi Cortésen eskutik helduko jaku zirkuituko eszenetara. Aspaldi agortutako adiskidetasun bat, apurtzen doazen oroimenak, gau luzea ...

Saharara bidaia eta ikus-entzunezko proiektua Berrizen

Bizkaie! 2005-04-08 00:00   Kulturea
Oporrak Bakean 2005 Berrizko Udalak urteroko konpromisoari erantzungo deutso aurten be. “Oporrak Bakean” programearen barruan 10 ume saharar izango dira Berrizen udako oporretan. Etxean ume horrek hartzeko kanpaina martiaren amaierara arte luzatu dau. Familiek bete beharreko baldintzak eta programearen gaineko informazinoa herrian zabaldu dabe. Informazino gehiago eskuratzeko, udaletxera jo daiteke.

Eguzkitzaren ‘Laguna’

Bizkaie! 2005-04-08 00:00   Kulturea
Lan hau Andolin Eguzkitza zanak itzuli eban. Miles AEBetan ezagutu eban Eguzkitzak eta lagun handiak ziran. Liburuaren egileak berak dinoan legez, ‘Andolin Eguzkitzak 'The companion' irakurri eta liluratuta geratu zan. Bizkaitarrak liburua euskeratzeko proposamena luzatu eutson Milesi eta honi ondo iruditu jakon. Esan eta egin. Holakoa zan Andolin. Argi-ilunez betetako nobelea da Laguna. Maitasuna da istorioaren giltza. ‘Maitatzeak dakarren sufrimentua azaldu gura izan neban’, zehazten dau Milesek. ‘Maitatua danak boterea dauka, maitatzen dauenak, barriz, ez dauka botererik, bape’. Dinamika hori ...

Zaldutik Zaldibarrera. Toponimian barrena

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Kulturea
Alberto Errazti Euskal Filologian lizentziatua. Euskal hizkuntza eta literatura irakaslea da, Durangoko Institutuan. 1989tik Deustuko Unibersidadeko Deiker Instituturako ahozko toponimia biltze lanak egin ditu Araban eta Bizkaian. Haren argitalpenen artean, Bizkaiko Bira (1990), mendi gidaliburua dogu bai eta Iurreta elizateko euskara eta toponimia (1994) ikerlana be.

Egiptoarrak espazioan

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Kulturea
Egiptoarrak espazioan Lurraren historia-liburuek dinoenaren kontra, Egiptoko Inperioa ez da iraungi; alderantziz, gaur egun, Egiptoko Inperioa Unibersoko hamaikatxu lurraldetan zehar zabalduta dago. Damon eta Jeronimo bi lurtar dira Patruila Inperial ezagunenetako bat osotzen dabenak. Patruila horreek operazino sekretuak egin behar izaten dabez, askotan Egiptoko mugetatik kanpo. Damon gazte sutsua eta saiatua da eta, irudimena beste ezelako talentu berezirik barik, beti nahi dauena lortzen dakiana modurik zoroenean. Jeronimo, ostera, oso gazte azkarra eta zentzuzkoa da baina nahiko lotsatia. Alkarregaz, Wandorri –Faraioaren ...

Bakioko altxorra

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Kulturea
Ander Olalde, Esther Elgoibar, Idoia Markaida, Juan Luis Goikoetxea, Begoña Bilbao eta Iñaki Gaminde izan dira egileak baina, jakina, informatzailerik barik be ezinezkoa izango zan behar hau. Beste alde batetik, proiektuaren bultzatzaile eta babesle nagusiak Bakioko Udala, Mendebalde Kultura Alkartea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzea izan dira. Bizkaie!

Begirada galduen lurraldea

Bizkaie! 2005-03-25 00:00   Kulturea
Asier Zabaletak bere buruari ipini deutsan erronka ez da makala: Suitzako zirkuituetatik, diru-laguntzetatik, publiko aditutik eta dantzaren aldeko girotik iges eginda, gipuzkoarra etxera etorri da, baina ez proiektu hau aurrera eroan eta atzera kanpora joateko: bere asmoa Euskal Herrian geratzea da, eta, zelan ez, etorkizunean sortuko dituan proiektuak be Euskal Herrian garatzea. Badaki lan gatxa izango dana, badaki “apur bat utopikoa” dala, baina ames horregaz dabil, eta aurrera egin gura dau ilusinoagaz. Ezagutu dau dantzearen paradisua, eta oin Euskal Herrira ...

R. M. Azkue Literatur Sariak 2004

Bizkaie! 2005-03-25 00:00   Kulturea
 Saridunak A MAILAko epaimahaikoek honako sariak emoteko erabagia hartu dabe: Narrazino alorrean - Lehen Saria: “Ama”. Egilea: Enma Arestegi (Hazparne - Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea da. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune. - Bigarren Saria: “Denboran barrena”. Egilea: Laida Zabala (Donostia - Gipuzkoa). Donostiako Lauaizeta ikastolako ikaslea. Laguntzailea: Maria Eugenia Lozano. - Hirugarren Saria: “Patuaren menpe”. Egilea: Sara Insausti (Ordizia - Gipuzkoa). Urdaneta eskolako ikaslea. Laguntzailea: Maixabel Aristimuño. Olerki alorrean - Lehen Saria: “Bihotza uhinetan, uhinak bihotzean”. Egilea: Enma Arestegi (Hazparne - Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea. Laguntzailea ...

Lauaxetaren irakur menduak

Bizkaie! 2005-03-25 00:00   Kulturea
Lauaxetaren biografia Esteban Urkiaga Laukizen jaio zan 1905eko abuztuaren 3an. Handik lau urtera familia Mungiako “Lauaxeta” baserrira joan zan biziten; denporagarrenean izen hori aukeratu eban izengoititzat idazki eta lanetarako. Batxilergoa ikasi ondoren, Durangoko Josulagunen ikastetxean, 1921ean Jesusen Konpainian sartu zan, ordena 1928an itxi arte. Nobiziatu sasoian, Loiolan, poesia klasikoaz hasi zan interesetan, latin eta grezierako irakasle eban aita Errandonearen eskutik. Evangelista de Iberoren Euzko Ami irakurri ostean, euskal kulturara hurreratzen hasi zan Jokin Zaitegi olerkariaren eskutik. Urte horreetan, gainera, idatziak ...

Daniel Vázquez Díaz: ahaztutako pintoreagaz akordetan

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Kulturea
Vázquez Díazen pinturearen ezaugarrietako bat figuren sinpletasun geometrikoa eta forma eta bolumenen sintesia da, kubismoaren eraginez. Forma garbiak, kolore zuri eta grisak, eta dana argi eta kolore leunetan aplikatuta. 1929an, enkarguz, La Rábida (Huelva) monasterioko freskoak pintetan hasi zan: Deskubrimenduaren Poema izena ipini eutsan, Amerikako deskubrimenduaren oroimenez. Hortxe lortu eban benetako ospea, baina, denboreagaz, frankismoak “estetika nazionalaren” adibide lez erabili zituan pintura horreek. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, artea ahaztu egin zan Vázquez Díazegaz. Oin, Bilboko Arte Eder Museoaren eskutik, Euskal Herriko ...

Harkaitz Cano: “Idazlearen lumeak bisturi zorrotza eta etzanleku samurra izan behar dau”

Bizkaie! 2005-03-11 00:00   Kulturea
6.- Liburuan dinozu ironikoa izateko argia izan behar dala. Eta leihoak be behar dirala. Jenteak ironia eta zinismoa konfundidu egiten ditu batzuetan. Nire ustez, bizirik irauteko modu bakarra ironia da. Ironia eta autoironia bizitzeko modu bat dira: ziniko eta sarkastiko izan barik, ironikoa izatea, hortxe dago salbazinoa, nik uste. Ez da muga erraza, eta horregaitik aitatzen neban argiarena. Baina argia, modu fisikoan be bai: nik besterik ez deutsat eskatzen etxe bati edo idazteko leku bati, leihoak eukitea baino. 7.- “Belarraren ...

II. Euskal Film Laburren Zirkuitua martxan

Bizkaie! 2005-03-11 00:00   Kulturea
2005eko film laburren zirkuituaren egitaraua: - Zezeilaren 17an, 19:00etan Iruneko Amaian (Irun iruten). - Zezeilaren 23an, 19:00etan Ordiziako Herri antzokian (Hitzaro). - Zezeilaren 23an, 20:00etan Oiongo zineman (Ttiki-Ttaka). - Zezeilaren 24an, 20:00etan Erandioko J. Murueta Kulturgunean (Berbots). - Zezeilaren 24an, 21:30etan Aretxabaletako Udaletxe zaharrean (Loramendi). - Zezeilaren 25ean, 20:30etan Irurtzungo Kultur Etxean (Aizpea). - Martiaren 2an, 21:00etan Azkoitiako Baztartxo Antzokian (Maxixatzen). - Martiaren 2an, 19:30etan Hernaniko Biteri Kultur Etxean (Dobera). - Martiaren 3an, 20:00etan Oñatiko Kultur Etxean (Laixan). - Martiaren 3an ...

Munduaren gaineko kritikea, berba eta musika hutsakaz

Bizkaie! 2005-03-04 00:00   Kulturea
Obra minimalistea da “Ezekiel”, Ander Lipusen esanetan: musikea eta ekintza izan beharrean protagonista, lan honetan musikea eta berbea dira elementu nagusiak, “oinarrizkoena kontau gura genduan eta”. Mobimentu handirik barik, obrearen indarra berbetatik dator: aktoreen eta musikearen berbetatik. Eszenografia be sinple-sinplea da: “ez dago atrezzorik, ez artifiziorik: kartak mahai gainean imini ditugu, eta egiten doguna da ikusten dana”, esan eban Muguruzak. Dramaturgiari begira be, minimalismoa eszenografiaren berbera da: aktoreak oso gitxi mobiduten dira, eta gorputz-espresinoak ez dauka ia lekurik obra honetan ...

Barrura begiratzen laguntzen deuskun artea

Bizkaie! 2005-02-25 00:00   Kulturea
Batez be kolore baltza erabiltearen zergaitiaz galdetuta, Landak autortu eban kolore hori baino ez dauela erabilten azken aldion, beste koloreak “gauza bitxi eta bereziak” balira legez. Halanda ze, Eako artisteak introspekzinora eta soiltasunera jo dau, oinarri-oinarrizkoak diran elementuakaz: “lehenengo, papela baltzez margozten dot, eta argi izpi batek zeozer izartzen dau nire barruan. Orduan, papelaren zati batzuetan pinturea kentzen noa, eta holantxe sortzen jataz formak eta irudiak”. Beste alde batetik, mihisean barik, lanak papelean egitearen arrazoia be elementuak murriztearen lehengo ideia ...