Abuztuak 28
Aste Nagusia. XXXIII. Bilbao Reggae Splash. EARLI SIXTEEN + LONE ARK MEETS MESSAGE.
2026/08/28 23:30
Bilbon, Evaristo Churruca kaian (saskibaloi-kantxetan). |MusikeaLone Ark meets Message talde berezia izango dau lagun; Roberto Sánchez (Lone Ark) kantabriarrak —abeslari, musikari eta produktoreak— gidatutako egitasmoa da, eta bertan bere azken lana, Singers & Players, aurkeztuko dau.
'HERZ. Desde lo más profundo de la patata'. PAULA VALLUERCA (Madame Señorita).
2026/08/28 20:30
Bilboko La Fundicion Aretoan. |AntzerkiaErosi sarrerak hemen.
39. Bilbao Metal, Pop-Rock. OSSYRIS + STOLEN SOUL.
2026/08/28 20:00
Bilboko Bilborock Aretoan. |Musikea20:00: OSSYRIS (BARAKALDO – Heavy Metala).
21:00: STOLEN SOUL (MUNGIA – Groove Metala).
Aste Nagusia. LOS 40 Sessions Aste Nagusia: Óscar Martínez eta Martín Urrutia.
2026/08/28 Gauerdian.
Bilbon, Europa Parkean. |Musikea90 minutuz Óscar Martínez LOS 40ko lokutore eta DJaren saioa eta Martín Urrutia abeslariaren zuzenekoa buztartuz. Publikoak sano gozauko dau euskal artistearen kontzertuagaz batera; 2023an Operación Triunfoko finalistdea izan ondoren, La Insolación diskoagaz ekin deutso bakarkako lanari.
Aste Nagusia. COBARDES.
2026/08/28 23:30
Bilbon, Abandoibarran. |MusikeaAurten hamargarren urteurrena ospatzen dabiz Balance de daños lanagaz. Talde nafarra azken lan honen aurkezpen-biran helduko da Bilbora.
'Gaupasa', David Caiñarena.
2026/08/28 19:30
Bilboko BBK Salan. |AntzerkiaFitxa teknikoa
- Egilea eta zuzendaria: David Caiña.
- Izaro: Lucia Astigarraga.
- Peio: Josu Angulo اisen.
- Alize: Aiora Sedano.
- Ibai: Iñaki Maruri.
- Deabrua: Ibai González Rica.
- Deabrua: David Caiña.
El Morteroren produkzino originala BBK Aretorako.
Getxo Kultura, Arriaga Antzokia eta Bilboko Udalaren laguntzeagaz.
- Eszenografia-diseinua: Lucía Astigarraga.
- Argiztapenaren diseinua: Aitor “Pitxón” García Forniés.
- Jatorrizko soinu banda: Iker Alonso eta Urtzi Iza.
- Soinu espazioa: Dj Caspa.
- Zuzendaritza laguntzailea: Ibai Ariztegi.
- Atrezzoa: Ane Cuesta eta Celia Ezquerro.
Aste Nagusia. XXXIII. Bilbao Reggae Splash. EARLI SIXTEEN + LONE ARK MEETS MESSAGE.
2026/08/28 23:30
Bilbon, Evaristo Churruca kaian (saskibaloi-kantxetan). |MusikeaLone Ark meets Message talde berezia izango dAu lagun; Roberto Sánchez (Lone Ark) kantabriarrak —abeslari, musikari eta produktoreak— gidatutako egitasmoa da, eta bertan bere azken lana, Singers & Players, aurkeztuko dau.
'Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean'.
2026/01/16 - 2026/08/30
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakCatalina Lozano Artium Museoko komisarioburuak komisariauta, Louidgi Beltrame artisteagaz egindako alkarrizketak eta trukeak laguntzeagaz.
Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.
Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.
2026/01/18 - 2026/12/13
Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |MusikeaAurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..
Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.
'Begirada disidente bat'. JUANA CIMA.
2026/02/28 - 2026/08/30
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakBegirada disidente bat erakusketeagaz bizi-jarrera batera hurbiltzea proponiduten da. Karibeko gomutea, Euskal Herrian jasotako prestakuntza eta espiritualtasun esploratzailea buztartzen dituan ibilbideaz gan, hirurogeita hamarreko hamarkadearen amaieratik, nortasunari, ekologiari eta generoari buruzko oinarrizko eztabaidak aurreikusten dituana. Juana Fernández Cima (Caibarién, Kuba, 1951) ahots berezi bategaz agertzen jaku, sarritan arau heteropatriarkalaren ertzetatik jardunez, disidentzia erradikal eta poetikoko uniberso estetikoak ereginez, sorkuntza eta bizitea batuz, banaezin bihurtu arte.
Ikusgarritasun publiko handieneko aldian (1977-1997), haren lanak bilduma instituzionaletan sartu ziran ,besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gasteizko Udalarenetan. Halan da be, askatasun formalak, arlo afektiboko zintzotasunak eta identidadearen azterketan kontzesinorik ezak kanon kritiko eta museistiko nagusiaren bazterrean kokatu eben. Erakusketa-zirkuitutik —ez, ostera, produkzinotik— nahita erretirau ondoren, haren obrea narratiba hegemonikotik kanpo geratu zan. Erakusketa honek bakotasun hori agirian ixtea, haren ekarpenaren garrantzia aldarrikatzea eta eztabaida garaikidean dauen lekura itzularazotea du helburu.
Erakusketea Garazi Ansa historialariak (Oiartzun, 1989) komisariau dau.
'Basterretxea - Oteiza. El problema del espacio'.
2026/03/26 - 2026/08/30
Nafarroan, Alzuzako Jorge Oteiza Museoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
'W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna'.
2026/04/15 - 2027/05/12
Bergarako Laboratorium Museoan. |ErakusketakWolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.

Informazino gehiago hemen.
'Miradas do Camiño'.
2026/06/17 - 2026/09/19
Bilboko Ondare Aretoan (María Díaz de Haro, 11). |Erakusketak
'Ipurtargiak. Argi-puntuak iluntasunean'. JOSE MADRID SANTURTUN.
2026/06/18 - 2026/10/04
Bilbon, Berreginen Museoan. |Erakusketak
'Bilboko Erraldoiak'.
2026/07/01 - 2026/09/06
Bilboko Euskal Museoan eta Eleiz Museoan. |Erakusketak
'Uhinak'. RA ASENSI.
2026/07/08 - 2026/12/28
Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak


Uhinak proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-produkzinoari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz landutako ikerketea da. Artisteak ahots-uhinetan inspirautako pieza zeramikoz osotutako instalazino eskultorikoa eregiten dau, lekukotasunak, isiluneak eta gomutek espazioa okupetan daben forma fisiko bihurtuz.
Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria dan Blanka Gómez de Segurari egindako alkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesutik sortzen da. Kontakizun horreen bitartez artisteak memoria kolektiboaren ertzean egon diran istorioei buruzko gogoeta egiten dau eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat emoten deutse.
Eskultura-instalazinoa oxidoz eta gresez egindako formek, Ollerietan batutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osotzen dabe, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko uragaz. Material horreek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen ditue, produkzinoa obra bizi eta etenbako prozesu bihurtuz.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
'Mundu baten aukerea-Naturearen iluspegiak BBVA Bilduman'.
2026/07/09 - 2026/10/09
Bilbon, San Nikolas Jauregian. |ErakusketakOrdutegia: astelehenetik domekara 11:00-19:00. Zarratuta egongo da garagarrilaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean eta 22an.
'La posibilidad de un mundo. Visiones de la naturaleza en la Colección BBVA'.
2026/07/09 - 2026/10/12
Bilbon, BBVAren San Nikolas Jauregian. |Erakusketak
'Itsas-geruzak'. BEÑAT GEREKA BIKUÑA.
2026/07/10 - 2026/09/20
Donostiako Aquariumean. |ErakusketakItsasoa abiapuntu dauen argazki erakusketea da, Itsasoak pizten gaitu proiektuaren bigarren proposamen artistikoa.
