Abenduak 29

'Outsiderra ala insiderra?', Bilbao FormArteko artistak.

2025/12/18 - 2026/01/16

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6). |Erakusketak

Erakusketa kolektiboa, dibersidade funtzional psikiko edo intelektualen bat daben personek osotutako kolektibo horrek formatu eta material desbardinakaz egindako piezak batu ditue. Bilbao FormArteko arduradunek zehaztu dabenez, persona horreekaz egiten dan lana modu automatikoan Outsider Artea (arte marjinala) etiketapean sailkatzen da, eta termino horrek etenbako gatazkea sortzen deutso arte espazioari.

Erakusketea zabalik egongo da goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.








EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen XII. Erakusketea.

2025/12/18 - 2026/01/15

Bilbon, Bizkaia Aretoan. |Erakusketak

2024-2025 ikasturtean, zentro honetan erakusten diran hiru graduetan (Artea, Sorkuntzea eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Konserbazino eta Zaharbarritzea) ikasketak amaitu dituen ikasleen 35 Gradu Amaierako Lan (GrAL) inguru ikusgai egongo dira.

Ordutegia: Lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara. Sartzea doban.

'Diorama Playmobil'

2025/12/20 - 2026/01/04

El Pobaleko Burdinolan. |Azokak

Juan Miguel Cortes artisteak 2000 pieza baino gehiago sortu ditu erakusketa horretarako. Bertan, Muskizko paisajea eta lanbide historikoak birsortzen dira. Gainera, diorameak Olentzerori, Mari Domingiri eta galtzagorri lanpetuei esakinitako txoko magikoak ezkutatzen ditu.

Sarrerea: 1 euro.

Erreserbak: elpobal@bizkaia.eus eta 629271516

'Jone Batzuetan'. Proiekzinoak

2025/12/23 - 2026/01/08

Euskal Herrian. |Ikus-entzunezkoak