Abenduak 27
ZKZ Topaketea 2025
2025/12/06 - 2025/12/30
Bizkaian. |AntzerkiaAbenduak 6-8: Bilboko Zirkozaurre Espazioan (tailerrak).
Zirku galak
- Abenduak 13: Kultur Leioan.
- Abenduak 14: Meatzari Aretoan (Muskiz).
- Abenduak 29: Santurtziko Kultur Aretoan.
- Abenduak 30: Ermua Antzokian.
Informazino gehiago hemen.
'Primeros años 1990-1992. New York'. Txomin Badiola, Peio Irazu eta Darío Urzay.
2025/12/11 - 2026/01/31
Bilboko Michel Mejuto Galerian (Juan de Ajuriaguerra, 18). |ErakusketakErretratua: Casa encantada, Txomin Badiola.
XLIII. Gabonart
2025/12/12 - 2026/01/05
Bilboko Arenalean. |Azokak11:00etatik - 14:30etara.
17:00etatik - 20:30etara.
Egunak - 24, eta 31
11:00etatik - 14:30etara.
Herri Denda. Bilboko Herri Mobimentuen Azokea.
2025/12/15 - 2026/01/03
Bilboko Zirika Herri Gunean (Erronda, 12). |AzokakInformazino gehiago hemen.
'Bizkaiaren espiritua. Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)'.
2025/12/15 - 2026/05/10
Bilboko Eleiz Museoan. |ErakusketakBizkaiko Eleiz Museoaren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren arteko lankidetzeak bidaia bat proponiduten dau lurraldearen espiritualtasunean zehar, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara.
Zazpi ataletan banatuta, erlijinoak bizitza publiko eta pribatua marketan eban gizarte bateko erretratu adierazgarria eskaintzen dau ibilbideak. Holan, artean islatutako hainbat alderdi nabarmentzen ditu, besteak beste, espazio sagratuaren erabilera soziala jaietan eta jarduera komertzialetan edo/eta arkitektura erlijiosoaren eragin bisuala paisajean: Eraldaketan sinistu, Sagradua modernizau, Aisia eta debozinoa, Merkataritza-arimea, Paisaje mistikoak, Ikonografia femenino barriak eta Espazio sagratuak atalek artikuletan ditue batutako 62 lanak.
'Lovesong'.
2025/12/19 - 2026/01/11
Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |AntzerkiaESTREINALDIA.
- Egilea: Abi Morgan.
- Egokitzapena eta zuzendaritzea: Sandra Maturana.
- Antzezleak: Kepa Alesso, Itziar Lazkano, Felipe Loza eta Itxaso Sanchez.
- Jantziak eta eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
- Eszenografiaren egilea: ATX TEATRO eta Betitxe Saitua.
- Argiztapen diseinua: Fernando Alcauzar eta Quique Gago.
- Zuzendariaren laguntzailea: Sandra Ortueta.
- Ikus-entzunezkoen diseinua: Iñigo Cobo.
- Argazkiak: Hodei Torres.
Arriaga Antzokiaren kolaborazinoagaz.
Sinopsia
Zelan pasau da horren azkar denporea?
Maitasunaz eta denporearen joanaz berba egiten dauen istorio hunkigarria. Maggie eta Billyren istorio kontetan dau, gaztaroko pasinotik hasita, berrogei urte alkarregaz pasau ondoreneko isiltasuneraino. Maggie eta Billy aste erabagigarri baterako prestetan dabizen bitartean, joanaren eta orainaren arteko etenbako buztarketea emoten da.
Abi Morganen testua, Sandra Maturanak egokitua eta zuzendua, Kepa Alesso, Felipe Loza, Itziar Lazkano eta Itxaso Sanchez protagonista dituala.
Erosi sarrerak hemen.
