Abenduak 22

XLIII. Gabonart

2025/12/12 - 2026/01/05

Bilboko Arenalean. |Azokak

Danen artean, Arenala artisautzearen erdigune konbertiduko da, eta ezinbesteko topaketea, bilbotarrentzat zein bisitarientzat, Bizkaiko uriburuan, alkartasunak eta tokiko konsumoaren gaineko kontzientziak beste dimensino bat hartzen daben garai gogor honeetan.
 
Ordutegia

11:00etatik - 14:30etara.
17:00etatik - 20:30etara.

Egunak - 24, eta 31  

11:00etatik - 14:30etara.
 
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zarratuta. 

Umeen Gabonetako Parkea - Parque Infantil de Navidad.

2025/12/13 - 2026/01/05

BEC, 1, 3 eta 5 pabiloietan. |Jaialdiak

Informazino gehiago hemen.

Herri Denda. Bilboko Herri Mobimentuen Azokea.

2025/12/15 - 2026/01/03

Bilboko Zirika Herri Gunean (Erronda, 12). |Azokak

Informazino gehiago hemen.

'Bizkaiaren espiritua. Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)'.

2025/12/15 - 2026/05/10

Bilboko Eleiz Museoan. |Erakusketak

Bizkaiko Eleiz Museoaren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren arteko lankidetzeak bidaia bat proponiduten dau lurraldearen espiritualtasunean zehar, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara.

Zazpi ataletan banatuta, erlijinoak bizitza publiko eta pribatua marketan eban gizarte bateko erretratu adierazgarria eskaintzen dau ibilbideak. Holan, artean islatutako hainbat alderdi nabarmentzen ditu, besteak beste, espazio sagratuaren erabilera soziala jaietan eta jarduera komertzialetan edo/eta arkitektura erlijiosoaren eragin bisuala paisajean: Eraldaketan sinistu, Sagradua modernizau, Aisia eta debozinoa, Merkataritza-arimea, Paisaje mistikoak, Ikonografia femenino barriak eta Espazio sagratuak atalek artikuletan ditue batutako 62 lanak.




Jostailuen Zirkua.

2025/12/16 - 2025/12/30

Bilboko BBK Salan. |Jaialdiak

Proposamenak interes handia biztu dauenez (hasieran erabilgarri egoazen 6.000 plazak agortu egin ziran dauela 10 egun abiarazo bezain laster), azkenean harmaila handiagoak jarri dira eta horrek edukiera handitzea ahalbidetuko dau. Holan, gaur arratsaldean, hilak 16, 17:00etan, BBK Salaren webguneak 1.500 gonbidapen izango ditu eskuragarri. Doban erreserbau ahal izango dira online.

Informazino gehiago hemen.

'Lovesong'.

2025/12/19 - 2026/01/11

Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |Antzerkia

ESTREINALDIA.

  • Egilea: Abi Morgan.
  • Egokitzapena eta zuzendaritzea: Sandra Maturana.
  • Antzezleak: Kepa Alesso, Itziar Lazkano, Felipe Loza eta Itxaso Sanchez.
  • Jantziak eta eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
  • Eszenografiaren egilea: ATX TEATRO eta Betitxe Saitua.
  • Argiztapen diseinua: Fernando Alcauzar eta Quique Gago.
  • Zuzendariaren laguntzailea: Sandra Ortueta.
  • Ikus-entzunezkoen diseinua: Iñigo Cobo.
  • Argazkiak: Hodei Torres.

Arriaga Antzokiaren kolaborazinoagaz.

Sinopsia 

Zelan pasau da horren azkar denporea?

Maitasunaz eta denporearen joanaz berba egiten dauen istorio hunkigarria. Maggie eta Billyren istorio kontetan dau, gaztaroko pasinotik hasita, berrogei urte alkarregaz pasau ondoreneko isiltasuneraino. Maggie eta Billy aste erabagigarri baterako prestetan dabizen bitartean, joanaren eta orainaren arteko etenbako buztarketea emoten da.

Abi Morganen testua, Sandra Maturanak egokitua eta zuzendua, Kepa Alesso, Felipe Loza, Itziar Lazkano eta Itxaso Sanchez protagonista dituala.

Erosi sarrerak hemen.