Abenduak 20

ZKZ Topaketea 2025

2025/12/06 - 2025/12/30

Bizkaian. |Antzerkia

Abenduak 6-8: Bilboko Zirkozaurre Espazioan (tailerrak).

Zirku galak

  • Abenduak 13: Kultur Leioan.
  • Abenduak 14: Meatzari Aretoan (Muskiz).
  • Abenduak 29: Santurtziko Kultur Aretoan.
  • Abenduak 30: Ermua Antzokian.

Informazino gehiago hemen.

 

 

'Primeros años 1990-1992. New York'. Txomin Badiola, Peio Irazu eta Darío Urzay.

2025/12/11 - 2026/01/31

Bilboko Michel Mejuto Galerian (Juan de Ajuriaguerra, 18). |Erakusketak

Erretratua: Casa encantada, Txomin Badiola.

XLIII. Gabonart

2025/12/12 - 2026/01/05

Bilboko Arenalean. |Azokak

Danen artean, Arenala artisautzearen erdigune konbertiduko da, eta ezinbesteko topaketea, bilbotarrentzat zein bisitarientzat, Bizkaiko uriburuan, alkartasunak eta tokiko konsumoaren gaineko kontzientziak beste dimensino bat hartzen daben garai gogor honeetan.
 
Ordutegia

11:00etatik - 14:30etara.
17:00etatik - 20:30etara.

Egunak - 24, eta 31  

11:00etatik - 14:30etara.
 
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zarratuta. 

'Lovesong'.

2025/12/19 - 2026/01/11

Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |Antzerkia

ESTREINALDIA.

  • Egilea: Abi Morgan.
  • Egokitzapena eta zuzendaritzea: Sandra Maturana.
  • Antzezleak: Kepa Alesso, Itziar Lazkano, Felipe Loza eta Itxaso Sanchez.
  • Jantziak eta eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
  • Eszenografiaren egilea: ATX TEATRO eta Betitxe Saitua.
  • Argiztapen diseinua: Fernando Alcauzar eta Quique Gago.
  • Zuzendariaren laguntzailea: Sandra Ortueta.
  • Ikus-entzunezkoen diseinua: Iñigo Cobo.
  • Argazkiak: Hodei Torres.

Arriaga Antzokiaren kolaborazinoagaz.

Sinopsia 

Zelan pasau da horren azkar denporea?

Maitasunaz eta denporearen joanaz berba egiten dauen istorio hunkigarria. Maggie eta Billyren istorio kontetan dau, gaztaroko pasinotik hasita, berrogei urte alkarregaz pasau ondoreneko isiltasuneraino. Maggie eta Billy aste erabagigarri baterako prestetan dabizen bitartean, joanaren eta orainaren arteko etenbako buztarketea emoten da.

Abi Morganen testua, Sandra Maturanak egokitua eta zuzendua, Kepa Alesso, Felipe Loza, Itziar Lazkano eta Itxaso Sanchez protagonista dituala.

Erosi sarrerak hemen.