Bagilak 8

'Tour Bat 2024'. GORKA URBIZU

2024/06/08 .

Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean. |Musikea

Sarrerak hemen.

Art & Music. AMISTAT

2024/06/08 20:30

Bilboko Guggenheim Museoaren Atrioan. |Musikea

'A todo si – 25 años de aprendiz'. MALU

2024/06/08 .

Bilboko Euskalduna Jauregian. |Musikea

Sarrerak hemen.

XII. Txosnagane Ibilaldi Neurtua

2024/06/08 08:15

Bilboko San Adrian Eleizan. |Jardunaldiak

ETXEKALTE

2024/06/08 .

Donostiako Doka Kafe Antzokian. |Musikea

'Bermeo, Bizkaiko Burua, Erdi Aroan'

2023/12/13 - 2024/06/16

Bermeoko Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Bermeori buruzko Behe Erdi Aroko dokumentuak izango ditu ikusgai erakusketak, hainbat artxibotatik ekarriak, eta aukera emango digu testuinguru jakin horretan kokatzeko Erdi Aroko Bermeoren alderdi nagusiak.

Lehengo aldiz, uribilduari buruzko dokumentu nagusietariko batzuk ikusi ahal izango dira Bermeon, pergaminoetan aurkeztuta. Horrezaz gan, erakusketan izango diran paneletako testu eta irudien bidez, aukerea izango da sasoi haretan Bermeok izan eban bilakaera historikoa ikusteko eta gure herriaren historian gitxi aztertu dan garai baten barri izateko.

Erakusketeagaz batera, beste jarduera batzuk be egingo dira. Jarduera guztiak doban izango dira.

Informazino gehiago hemen.

'Edonor denok inor ez. Euskal Herriko arte-hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak, 1978- 1991'

2024/02/02 - 2024/09/01

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Erakusketa hau 2022an museoan aurkeztutako Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketa-proiektuaren jarraipen legez planteau da.

1978tik 90eko hamarkadako lehen urte bitarteko aldia jorratzen dau eta Euskadiko arte-hezkuntzearen instituzionalizazino-prozesuei erreparetan deutse.

  • Zezeilaren 2tik irailaren 1era.
  • Komisarioak: Mikel Onandia, Sergio Rubira eta Leire Vergara.
  • Erretratua: Mikel Eskauriaza, Risveglio. Despertar en el museo, 1990 (1990-2018). Artium Museoaren bilduma. Artistearen adeitasunez.

Informazino gehiago hemen.

'Kameratik orratzera'

2024/03/05 - 2024/07/07

La Encartada Fabrika Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

Klasikoak 2024

2024/04/05 - 2024/06/29

. |Ikus-entzunezkoak

Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak 50 film eta 120 proiekzino baino gehiago eskainiko ditue apiriletik irailera bitartean Klasikoak programearen bitartez: klasiko zaharrak zein modernoak izango dira ikusgai, pelikula ospetsuak zein ahaztutakoak. Klasikoak markeagaz batzen da zaharbarritutako hamabi filmez osotutako zikloa. Apiriletik bagilera bitartean, Euskadiko Filmategiak Klasikoak izenburupean atondu ditu emonaldiok Gasteizko Artium Museoan, Bilboko Bizkaia Aretoan eta Donostiako Tabakaleran, baita Iruñeko Golem eta Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinema-aretoetan be.