Niceto Alcala Zamoraren pistola ospetsua errekuperau dabe

Bizkaie! 2025-01-15 09:54   Kulturea

Eibarko Talde Errepublikanoaren Emakume Sozialistek erregalautakoa.

Aurreko asteburuan Goardia Zibilak aspaldi desagertuta egoan arma bat berreskuratu eban Frantzian. Pistolea, balio historiko handiko piezea, 1931n egindako Eibarko Star markako D modelo damaskinadua da.

1932. urtean Niceto Alcala Zamora Bigarren Errepublikako presidentea Eibarrera joan zan bisitean eta Eibarko Talde Errepublikanoaren Emakume Sozialistek arma hori oparitu eutsien. Arman, ondoko esaldia ikus daiteke: Al primer ciudadano de la República.   

Jacinto Olaberen tailerrean damaskinadu eban Luciana Larreategik. Egoibarrako Eibartarren Ahotan atalean dagoan alkarrizketean arma horren inguruko datuak emoten ditu Luciana berak. Esaten dauanez, haren ahizta ezkontzen zan zapatuan eta bere amabitxia zanez, ez zan lanera joan. Iluntzean etxera bueltau eta Jacinto Olaberen mezua eban mahai ganean, domekan lanera joateko aginduagaz: 10-12 ordu lanean egon zala aitatzen dau Lucianak. Akorduan dauenaren arabera, arma amaitu ondoren, udaletxean entregau eban.

Arantza Lasak Mujeres de Eibar liburuan be pasarte horren barri emoten dau, egileak deutsonez: Luego se vio que don Niceto aborrecía las armas.  

Eibarrera bisitea egin eta urte batzuetara, Gerra Zibilearen hasieragaz batera, Alcala Zamora Frantzian exiliau zan 1941. urtera arte. Une hatan, Alemaniako tropen okupazinoa zala eta, Argentinara joan zan bizitzera eta 8 urte geroago hil zan berton. Ordutik, ez da arma horren inguruan gehiago jakin gaur egunera arte.

Niceto Alcalá Zamora Eibarren (1932).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu