Bizkaiko Batzar Nagusiak, gabonetako ezinbesteko bisitea
2024-12-23 07:48 KultureaAdin guztietarako jarduerak atondu ditue.
Gabonak une egokia izaten dira kulturea konsumiduteko. Halanda ze, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak, kultur proposamen ugari zabaltzen ditue. Aurton, eskaintzea haren lau egoitzen artean banatuko da: Bilbo, Gernika, Abellaneda eta Gerediaga.
Bilboko administrazino-egoitzean (Hurtado de Amezaga, 6), Bilbao FormArten, aniztasun funzinonal psikikoa edo intelektuala daben personentzako sorkuntza artistikorako gunean, azken hilebeteetan ikasleek egindako lana jasoten dauen erakusketea atondu da. Fantartistak erakusketeak FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren ikuspegi propioa landu daben 22 artistaren sorkuntza-lana batzen dau. Artista talde horrek beste modu batera interpretau ditu Bilboko Udalak atontzen dauen bildurrezko zinema jaialdiaren hiru hamarkadetako 30 kartelak. Erakusketea urtarrilaren 3ra arte egongo da edegita.
Aldi berean, Enkarterrietako Museoan, Abellanedan (Sopuerta), Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin erakusketea egongo da ikusgai. Bizkaiko Batzar Nagusien esku dagoan Abellanedako kulturgunearen erakusketeak ondare-balio handiko 38 pieza batzen ditu, gehienak Enkarterriko leku askotan topautako gotikoari jagokozen erlijino-eskulturak. Erakusketea Jesús Muñiz Petralanda historialariak XIII. eta XVI. mendeen artean Bizkaiko ondarean aztarna garrantzitsua itxi dauen garai artistiko zaharraren inguruan egindako lanean oinarritzen da. Bizkaiko erakusketa batean orain arte batu dan arte gotikoko bildumarik handiena da.
Kultur zentro horretan bertan, abenduaren 28an, Itsasoratu gurekin tailerra egingo da. Aldez aurretik museoaren webgunean (www.enkarterrimuseoa.eus) izena emon dabenek Atlantikoko itsasontzirik onenak gure lurraldean eregiten ziran garaira bidaiatu ahal izango dabe. Horretarako, museoa antxinako eraikuntza-teknikak birsortuko diran garai haretako ontziola txiki bihurtuko da.
Proposamen horreek Bizkaiko Batzar Nagusietako hiru egoitza historikoetan dagozan ondare altxorrez disfrutetako aukereagaz osotzen dira. Gernikako, Gerediagako eta Abellanedako Batzarretxeak doban edegiko dira jentearentzat, ordutegi zabalakaz, euren edukitzaile arkitektonikoa eta euki artistikoa ezagutzeko. Jaiegun honeetako ordutegiak honeek dira:
- Zarratuta egongo dan abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik, ganerako egunetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bisitau daiteke Gernikako Batzarretxea. Barrukaldea ikusteko beharrezkoa izango da hitzordua hartzea hemen.
- Abellanedako Batzarretxea eta Enkarterrietako Museoa: Martitzenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Hilaren 24an eta 31n goizez bakarrik egongo da edegita. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an esparru biak zarratuta egongo dira.
- Gerediagako Batzarretxea (Abadiño). Kanpokaldea (foru zelaia) astelehenetik barikura, 10:00etatik 20:00etara; eta zapatu eta domeketan, 10:00etatik 19:00etara bisitau daiteke.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!