Jose Luis Lopez de Zubiria legazpiarrak urrezko saria eskuratu dau

Bizkaie! 2024-11-08 10:15   Kulturea

Euskal argazkilariaren Kaiena, baratxuria eta tipula obrea saritu dabe.

Jose Luis Lopez de Zubiria argazkilari legazpiarrak urrezko saria eskuratu dau, Bartzelonan egindako 2024ko Argazkilaritza Profesionaleko LUX Sarietan. Euskal argazkilaria izadi hilen kategorian izan da saritua, Kaiena,baratxuria eta tipula obreari esker.

Argazkilariaren eretxiz, hiru argazkiz osotutako serie honek omenaldi bat egin nahi deutse protagonista ez diran, baina beti hor dagozan osogaiei, izan be, horreek dira saltsei nortasuna eta bizipoza emoten deutsenak. Saritua izandako obran irudikatu ditut, hirurak, erlaitzean; pazientziaz; distirea noiz egingo zain. Ariketa estetiko xumea izan da eta argazkian agertzen den kolore bakarra osogai txiki horreek emondakoa da.

Hiru hamarkada honeetan, argazkilari legazpiarrak, ospe handiko sukaldarientzat egin dau lan, besteak veste, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Martin Berasategui, Pedro Subijana, Eneko Atxa, Arzak, Heston Blumenthal, Mauro Colagreco, Fabio Barbaglini, Albert Adria, Enrique Fleischmann eta Iñigo Lavado.

Espainiako Argazkilari Profesionalen Elkarteak (AFPE) emoten dauen LUX Urrezko Sariak argazkilaritza profesionalaren bikaintasuna, sormena eta trebetasuna nabarmendu ditu.

Niretzat, Lux Saria eskuratzea, ames bat errealidade bihurtzea da. Poza eta emozino handia sentiduten ditut. Nik neuk, kreatibidadea zorroztasunagaz lotzen dot eta zorroztasunak gure mugak esploretako bidea erakusten deusku nabarmendu dau López de Zubiriak. Norberak gustuko dauen horretara heltzeko asko iragazi behar dau prozesu guztian zehar. Bide horretan ezintasunak eta autoestimu-krisiak sortzen dira, baina zorroztasuna da harago eroango zaituen tresna bakarra. Prozesuan zehar gauza asko biziten dira. Sari bat jasotzea autoestimurako balsamikoa da eta, jakina, oso ondo dator. Hurrengo egunean motibazinoz gainezka gauza bera egiten jarraitzeko pizgarria da, gaineratu dau.

Argazkilaritza Profesionaleko LUX Sariak

Espainiako Argazkilari Profesionalen Alkarteak LUX Sariak sortu zituan 1993an eta, gaur egun, Espainiako argazkilaritza profesionaleko erreferente bilakatu dira. Sari honee helburua argazkilaritzearen arteari ikusgarritasuna, aintzatespena eta prestigioa emotea da eta, aldi berean, argazkilari profesionalen ilusinoa bizirik eustea.

LUX sariei bertan aurkezten diran lanen kalidadeak emoten deutse prestigioa, baina baita epaimahaiak be, urtez urte barritzen dan sektoreko profesional ezagunenek osatua.

Informazio gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu