'Eukalyptus' proiektua estreinauko dabe hilaren 19an
2024-01-15 08:26 Kulturea2022ko Durangoko Azokearen Sormen Bekearen irabazlea.
Eukalyptus proiektuari esker, Jon Ander Urresti bermeotar sortzaileak 2022ko Durangoko Azokearen Sormen Bekea irabazi eban. Matxalen de Pedrok eta Jon Ander Urrestik zuzendu dabe lana. Ganera, Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak eta Beñat Urrutiak zortzi eskutara idatzitako testu batean dago oinarrituta, eta horrezaz gan, Urresti eta Urrutia bera arduratzen dira testuak mamitzeaz.
Urrestik adierazo dauenez, antzezlan barri horren helburua eukaliptoaren errelatoa kontatzea izango da Zerbaitek esaten deust badagoala zer esan gutaz. Azken finean geure paisaiaren parte da. Eta hau bilatzeko bide eta forma eszenikoa erabiliko da, antzerkitik eta jantzatik gertu kokatu nahi dodan poetika batean. Antzezlan barri horren protagonista, beraz, eukaliptoak izango dira: Eukaliptoa atxakia hartuta, geure lurren eta bizitzen kudeaketari buruz hausnartu nahi da, zalantzak sortu, neure ustez hau baita artearen funtzinoa. Gure inguruagaz erlazionatzeko dogun moduak geure izaeraz, geure garaiaz, geure joerez eta gatazkez berba egiten dauelako.
Bermeotarraren ustez, periferiako gai eta zalantzak plazan jarri nahi dogu, euren garrantzia politiko eta urgentziaz hausnartzeko asmoz. Beti be hurreraketa garaikide bategaz.
Estreinaldia Aulestiko Udal Aretoan izango da urtarrilaren 19an, arratsaldeko 19:00etan. Sartzea doban izango da, aurretik izena emonda (946279006).
Jon Ander Urresti
Jon Ander Urresti (1992, Bermeo) Dantzerti Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolan graduatua da eta hainbat antzerki-taldetan ibili da aktore lanetan. Tribiz, baserri galdue gradu amaierako lana antzezlan bihurtu eban, eta bertan bere familiaren baserri eroriaren inguruko kontakizunak batu zituan. Horman Poster kolektiboko kide da eta Antigone edo ezetzaren beharra antzezlanagaz 2022ko Donostia Saria irabazi eben.
- Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia.
- Zuzendaritzea eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti.
- Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
"Hau ez da baso bat.
Hamen lurra karratua da.
Hamen ilarakosatzen doguz.
Hamen gatxa da gauzak sustratitik moztea.
Hamen, eta hor, eta han.
Hau monolaborantza da. gure bizi-eredua, paisaian islatua.
Euskalytus esatea etekin esatea da.
Euskalyptus esatea errekin esatea da.
Euskalyptus esatea berrekin esatea da.
euskalyptus esatea gutaz aritzea da.
Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean.
Eta zu, zerk sutzen zaitu?"
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!