Ibaizabalek barrikuntzak be eskaintzen ditu Durangoko Azokan

Bizkaie! 2023-12-08 11:37   Kulturea

Ume eta Gazte Literaturea presente dagoz.

Ibaizabalen erakusmahaia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ibaizabal argitaletxeak 1990etik hartzen dau parte Durangon eta ohikoa dan moduan, urtean zehar argitaratutako Ume eta Gazte Literaturako nobedadeakaz joango gara aurten ere: Artekale 03-10 erakusmahaietan topauko dozuez, abenduaren 6tik 10era.

Aurtongo barrikuntzen artean ondoko honeek nabarmendu daitekez: Giza gorputza (Joelle Jolivet), Ozeanoa pop-up (Anne Jankéliowitch, Olivier Charbonnel, Annebelle Buxton), Herensugeak (Cecile Roumiguiôre) eta Munstroa al zara? (Guilherme Karsten).

Ipuinez, kolorez, abenturaz, literaturaz, fantasiaz eta istorio zoragarriz betetako urtea izan da. Horreek guztiak 2023 urte honetan nobedadeen artean argitaratutako 55 album eta liburu bildumatan jaso ditue askotariko personajeakaz, besteak best, dinosauro, erraldoi, munstro, dragoi, banpiro txikiak, katu detektibeak, adarbakarrak eta, fokak, abenturei umorez eta ausardiaz aurre egiten deutsenak.

Album eta liburu bilduma horreek ezagutzeaz gan, azokan abentura eder horrren idazleak ezagutzeko aukerea be izango dozu, egunotan liburuak sinatzen izango baitira: Aitor Arana; Jorge Llangil Zero estu eta larri liburuaren egilea; Yolanda Larreategui Sagu bat nire katiluan!; Antton Kazabon Sekretuak eta karameluak eta Tomasen belarritakoa; eta Anastasia Atutxa, Sorginaren hil ala biziko sekretua liburua aurkeztuz.

Etorri Azokara eta ezagutu fantasiaz eta abenturaz betetako mundua, Ibaizabalegaz Irakurriz bizi! Durangoko Azokan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu