Soledad Puertolas eta Elena Cianca, 'XXI. Mendeko Emakume Idazleak' zikloan
2023-01-31 12:54 KultureaZezeilaren 7an, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Literatura garaikideko autoreen lana hobeto ezagutu eta publikoari erakusteko, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak 2018tik antolatzen dau XXI. Mendeko Emakume Idazleak zikloa. Hurrengo hitzordua zezeilaren 7an, martitzena, izango da, 19:00etan.
Soledad Puértolas eta Elena Cianca idazleek Alma, nostalgia, armonía y otros relatos sobre las palabras liburua aurkeztuko dute Bidebarrietako saioan. Gaztelaniaren berbak, esangurak, bilakaerea, sekretuak eta misterioak sakon jorratzen dituan harribitxia da argitalpen hori. Idoia Jauregi kazetari espezializaduaren gidaritzapean egingo dabe berba.
Liburua idazteko orduan, ikuspuntu bi erabili zituen autoreek: Puértolas narratzailea izan zan eta Elena Ciancak filologiaren inguruko ezagutzea gehitu eutsan. Alkarren osogarri diran ikuspuntuen bidez, hizkuntzearen ganeko pasinoa agirian geratzen da.
Martxan daroazan ia bost urteetan, goi mailako idazleak pasau dira XXI. Mendeko Emakume Idazleak ziklotik: Almudena Grandes, Dolores Redondo, María Oruña, Elvira Lindo, Najat El Hachmi, Karmele Jaio... Horri esker, literaturan dabizan emakumeei ahotsa emon jake, jorratzen dituen gaiak, estiloak eta ideak plazaratzeko.
Martitzeneko hitzordura doban sartu ahal izango da publikoa. Joan ezin dauenak streaming bidez ikusteko modua izango dau, liburutegiaren Youtube kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!