Euroeskualdeak Atalak Sarea diruz laguntzen jarraituko dau

Bizkaie! 2020-10-16 10:15   Kulturea

Euroeskualdeko sorkuntza koreografikoaren bideak zabaltzen jarraitzea da helburua

2020ko Euroeskualdeko Uritartasuna proiektu deialdiaren barruan, Euroeskualdeak jantzearen sustapenean lan egiten dauen Atalak Sarearen proiektua diruz laguntzen jarraituko dau eta, gauzak holan dirala, Euroeskualdea eta Atalak proiektuak indarrak batuta beharrean dabiz Akitania Barria Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean jantza garaikidea sustatzeko helburuari eutsiz.

Atalak Sareak sorkuntza garaikidea eta Euroeskualdeko profesionalen arteko hartu-emonak sustatzea ditu helburu ondorengo jarduera lerro honeen bitartez: esperimentazino laborategiak, produkzino egonaldiak, sortzaileentzako topaketak, mediazinoa, dokumentazinoa eta prestakuntza espezializatua.

Kontuak kontu, Euroeskualdeko sorkuntza koreografikoaren bideak zabaltzen jarraitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu