'Harrapazank' eta 'Ikusi eta ikasi' tailerretan izena emoteko epea zabalik
2020-01-16 13:08 KultureaHarrapazank-en 15. urteurrena ospatzeko jai bat egingo da martiaren 20an, Bilborock-en.
Harrapazank
Gazteen programea hamabosgarren aldiz egingo da. Talentua eta sormena erakutsi nahi daben 10 eta 18 urte bitarteko gazteek zezeilaren 28ra arteko epea dabe www.harrapazank.eus orrian izena emoteko. Horretarako, fitxea bete eta gurasoen baimena erantsi behar dabe.
Harrapazanken barruan Harrapazank Arratsaldeak eta Harrapazank Eszenea dagoz. Aurten, gainera, 15. urteurrena ospatzeko jai bat egingo da.
1.-Harrapazank Arratsaldeak
Tailerrok 10 eta 18 urte arteko gazteentzat dira, eta euren zaletasunetan eta sormenean sakontzen dabe. Barrutietako udaltegietan eskaintzen dira zezeilean eta martian; 2 ordukoak izaten dira. Ondoko tailerrak eskainiko dira: Lightpainting, eskuko telefonoko kamereari ahalik eta etekinik handiena atarateko, graffitiak, jantzak, hip-hop, zunbea, bitxigintzea, street art, erropea kustomizetea, slackline eta malabareak, serigrafia, irudien sorkuntzea eta gorputza margozteko diseinugintzea, animazino-bideoak eta autoen diseinua eta programazinoa.
2.-Harrapazank Eszenea
Gazteek euren trebezia artistikoak erakusteko talentuen lehiaketea. Kategoria bi dagoz: Harrapazank Junior (12-14 urte) eta Harrapazank Senior (15-18 urte); horreetan, antzerkian, jantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteetan eta beste arlo batzuetan daben trebezia erakutsiko dabe.
Lehiaketan parte hartu aurretik, irakasle profesionalen laguntzinoa izango dabe entsegu trinkoetan euren gaitasunak hobetzeko.
Castinga gainditzen dabenek masterclass batean parte hartu eta finalera pasauko dira. Gainditu ez dabenek, barriz, hobetzeko tailer batean parte hartuko dabe.
Ondoren, kategoria bakotxeko 10 talde aukeratuko dira eta talde horreek bagilean egingo diran azken galetan parte hartuko dabe euren trebezia erakusteko, Bilborock aretoan. Gala horreetan irabazleak aukeratuko dira eta 500 euroko sari bi emongo ditue kategoria eta gala bakotxean.
3.-Harrapazank Jaia
Harrapazank programearen 15. urteurrena ospatzeko jai bat egingo da martiaren 20an, Bilborock-en; Txurruk parte hartuko dau jai horretan eta erregaluak eta probak egingo dira eta photocall bat be jarriko da.
Programotan parte hartzeko izena emon behar da www.harrapazank.eus webgunean. Epea edegita dago zezeilaren 28ra arte. Plazak mugatuak dira eta beraz, zozketea egiten da eskaria egin dabenen artean. Aukeratutako tailerraren eguna baino astebete lehenago, mezu elektronikoaren bidez, eskatzaileari plazarik dauen ala ez ziurtatuko jako.
Ikusi eta ikasi
Tailerrak familian eta lagun artean egiteko dira. Familian, 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da eta persona heldu batek lagunduta joango dira. Nobedade moduan, aurten Lagun Artean formatua sortu da, 8 eta 10 urteko neskato-mutikoentzat; honeek bakarrik parte hartuko dabe tailerretan, helduen laguntzino barik.
Ekimenaren helburua da ondo pasetea eta euskerearen erabilerea bultzatzea ume bilbotarren artean, kulturearen bidez hezkuntzea sustatuz eta kalidadezko programazinoa eskainiz.
Bilboko 15 auzotan egingo da, urtarriletik maiatzera bitartean, doban; aurten, diziplina askotako 75 ekitaldi izango dira, tailer formatuan edo ikuskizun formatuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!