Hogei begirada 2019an kultureak emon dauenari
2020-01-15 09:45 KultureaBesteak beste, Gorka Urbizuren gogoetak dakarz Jakin aldizkariaren 235. zenbakiak.
2020an sartu barri, aurreko urteak euskal kulturearen alorrean emon dauen guztia aztertzeko tartea hartu dau Jakin aldizkariak, egunotan kaleratu dauen 235. zenbakian. Zeregin horretarako, hainbat alorretako hogei adituren eretxiak batu ditue, eta bakotxak bere ikuspuntutik heldu deutso 2019ari.
Amaitu barri dan urteko mugarri nagusietako bat Berri Txarraken agurra izan dala deritxo Jakinek, eta, ondorioz, talde horretako lider izandako Gorka Urbizuk idatzi dau zenbaki honetako lehenengo testua. Okeyish izeneko gogoetan, Berri Txarraken ibilbidearen errepasoa egin dau Urbizuk, eta, bide batez, euskal musikagintzearen ertzak jorratu ditu: Profesionaltasuna, euskerea, entzuleak...
Kazetariak be gogoetan jarri ditu Jakin 235-ek, Alberto Barandiaran eta Miren Rubio hain zuzen, baita Peru Iparragirre idazlea be. Horrezaz gan, kultur alorraren arabera antolatutako beste eretxi batzuk be batu ditue: Antzerkia (Eneritz Artetxe), bertsolaritzea (Beñat Gaztelumendi), artea (Xabier Gantzarain), komunikazinoa (Libe Mimenza) eta abar.
Urteak emondakoa marrazkien bidez adierazo dabe Antton Olariagak, Diego Pallések, Eider Eibarrek, Arrate Rodriguezek, Joseviskyk, Loinaz Lekuonak, Nerea Unanuek eta Txakur Gorriak. Azkenik, Jakin Fundazinoko lehendakari Joan Mari Torrealdaik euskal liburugintzearen azterketeagaz segidu dau; oraingoan, 2017ko laburpena egin dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!