Iker ikerketa-zentroak 20 urte
2019-11-14 11:46 KultureaFrantzian euskal ikasketetan espezializautako ikerketa gune bakarra da.
Iker Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroaren 20. urtemugearen, bai eta CNRSen 80. urteurrenaren harian ondoko berbaldia izango da gaur, hilak 14, 18:00retan, Baionako Euskal Museoan: Comment identifier un trouble langagier chez un enfant bilingue ? [Zelan identifikau hizkuntzearen nahasmenduak ume elebidunetan? (Frantsesez, euskerazko aldibereko itzulpen zerbitzuagaz]. Hizlaria: Philippe Prévost (Université de Tours)
Iker
Iker Euskera eta euskal testuen ikerketa-zentroa, Ikerketa Zientifikoaren Erakunde Nazionalaren (CNRS), Bordele Montaigne Unibersidadearen eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibersidadearen (UPPA) gerizpeko ikerketa gune mistoa da (UMR). Baionan, UPPAren Errobiko campusean kokatuta dago, eta Frantzian euskal ikasketetan espezializautako ikerketa gune bakarra da.
Laborategiak euskerearen ikertzaile eta irakasle-ikertzaileak batzen ditu, eta euskal ikasketetako Master eta doktoregoko ikasketak kudeatzen ditu. Unidadea Bordele 3 Unibersidadeko URA baten oinordeko da, eta CNRSen ekimenez, Frantziako euskal ikerketak batu eta ikustarazoteko asmoz finkatu zan 1999an, egun dauen estatusagaz. Egun, Europan, baina AEBetan eta Kanadan be, euskal ikasketetan espezializautako egituretako erakunde garrantzitsua da.
Iker-eko ikerketak sendo finkatuta dagoz hizkuntzalaritzearen eremuan. Holan, euskereak historiografia linguistiko europarrean kokagune berezia dauka, hizkuntza honen ikerketa eta hizkuntzalaritza oro har Iker-eko ikerketearen indargune nagusiak dira. Era berean, UMRaren bigarren ikerketa-ardatz garrantzitsua testuen eta literaturearen ikerketea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!